[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Zer diote etorkinek1?
Zenbakia
Data
2003(e)ko azaroa
Idazlea
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa
Saila
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Datuek adierazten dutenez (Eusko Jaurlaritza, 2002), azken urteotan, EAEan, ikasle etorkinen matrikulazio tasa % 40 ari da urtero igotzen. 1995-1996 ikasturtean 1.942 ikasle etorkin zeuden bitartean, 2001-2002 ikasturtean 5.415 zeuden. Gaur egun, EAEko ikasleria guztiaren % 1,8 dira 2. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Bilakaera hori dela eta, nahiz eta oraindik kopurua handia ez izan, urtetik urtera bikoizten doanez, euskal irakaskuntzaren hainbat sektorek eta gizarteko eragileek hainbat jardunaldi, hitzaldi, mintegi... martxan jarri berri dituzte egoera honi ahalik eta ongien erantzun gogoz.


Baina, jarri ote gara inoiz pentsatzen proiektu horietan guraso etorkinen hitza, iritzia... kontuan hartzen ote den? Hau da, guraso horiek, beraien haurren integrazio bai linguistikoari, bai kulturalari begira, zein hutsune ikusten dituzte gure ikastetxeetan? Zein da egoera horri buruz beraiek duten iritzia? Zer aldarrikatzen dute? Zein dira beraien proposamenak egoera honi aurre egiteko?... Izan ere, argi dago, kezka honi erantzun egokia bilatu nahi badiogu, etorkinen beraien iritzia, laguntza eta elkarlana beharrezko ditugula.


Galdera horietako batzuei, behinik behin, erantzun gogoz, Garaipen taldeko (Emakume etorkinen elkartea) ordezkari den Victoria Mendozarekin bildu ginen.


Elkarrizketa aurrera zihoan ahala, hainbat puntu atera ziren mahai gainera. Guk, hobe beharrez, solasaldi hari hari orden apur bat jartze aldera, elkarrizketa hartan aipatu ziren puntuak bi taldetan banatu ditugu. Alde batetik, beraien iritziz, haur etorkinen integrazioari begira (bai linguistikoari, bai kulturalari), EAEan aurkitzen dituzten hutsuneak; eta bestetik, helburu hori lortzeko, beraien ustez, denon artean, elkarlanean, landu beharko genituzkeen arloak.


Lehen atalari helduz, Victoria Mendozak ondorengo zazpi puntuak azpimarratzen ditu:


1. EAEko ikastetxeetan ez dago haur etorkinei zuzenduriko plan espezifikorik, ez integrazio kulturalari, ez eta linguistikoari dagokionez. Eskolaz kanpo ere, haur etorkinen integrazio linguistikoari begira dauden hezkuntza programak (euskara ikasteari begira, alegia), euskara hainbat urtetan ikasteko dira.


2. Eskoletako ahalegin diseinua haur etorkinei begira herren dago. Euskararen alorra, esaterako, euskara ikasteko zailtasuna duten haurrentzat baino ez dagoela pentsatua azpimarratzen du. Hau da, euskara sekula ikasi eta entzun ez duten haurrentzat -eta are gutxiago gaztelania ere inoiz ikasi eta entzun ez duten haur etorkinentzat-, ikastetxeetan ez dago ezer prestaturik. Errealitate horrek eragin zuzena du haurraren curriculumeko beste ikasgai guztietan, hizkuntz arazoak direla eta ezin baitituzte beste ikasgaiak jarraitu.


Haur Hezkuntzan matrikulatzen diren haur etorkinek, zeinahi ama hizkuntza izanik ere, euskara ikasteko arazorik ez dute izaten. Baina errealitatea bestelakoa da Lehen Hezkuntzan eta, bereziki, Bigarren Hezkuntzan matrikulatzen diren haur etorkinentzat. Hori dela eta, kasu horietarako, ikastetxeek arreta pertsonalizatuagoa eskaintzen duten errefortzu diseinuak sortu beharko lituzketela uste dute, kontuan izanda ez dela gauza bera haur etorkin horien ama hizkuntza gaztelania izatea -haur iberoamerikarren kasua- edota irakasleek ezagutzen ez duten hizkuntza bat izatea.


3. Euskal gizarteak beraien kulturak eta ohiturak ezagutzeko egiten dituzten ekitaldi guztiak pertsona orori irekiak daude: euskaldunei, etorkinei zein etorkinekiko interesa erakusten duten guztiei. Aldiz, sarri askotan, euskal kulturari buruzko ekimen eta ikuskizunak etorkinentzat ez daudela zabalik edota prestaturik iruditzen zaie, eta horrek, bereziki beraien haurren integrazio kulturalari begira, oztopo bat suposatzen du.


4. Etorkinek Euskadira iritsi arte ez dakite EAEan bi hizkuntza direla ofizialak: euskara eta gaztelania. Uste dute gaztelaniaz baino ez dela hitz egiten herrialde honetan. Bertora heltzen direnean ere inork ez die gai horren inguruan ezer aipatzen. Harremanetan jartzen diren lehen elkarteek errealitate horren berri eman beharrean eta haurrak zein eredutan matrikulatu erabakitzea beraien esku utzi beharrean, seme-alabak A ereduan matrikulatzera bideratzen dituzte, bereziki hirietan. Ostean, jabetzen dira, Euskadin bi hizkuntza direla ofizialak, eta argi dute beraien haurrak herrialde honetan guztiz integratzeko bi hizkuntzok ongi ikastea ezinbestekoa dela. Guraso etorkinek, EAEra heltzen direnean, hemengo errealitate linguistikoaren inguruko informazio eza dutela salatzen dute, horrek, sarriegi, beraien haurren integrazio kultural eta linguistikoan eragin zuzena duelarik.


5. Etorkinei ez zaie azaltzen, ez bertora heltzean, ez ostean, EAEan euskara jakiteak duen garrantziaz, bai integrazioari begira, bai eta lan munduari begira; hau da, beraien haurrak, B ereduan edota bereziki D ereduan matrikulaturik izateak, gerora begira haur horientzat duen garrantziaz.


6. Etorkinek hemengo hezkuntza sistemaz ez dakite ezer, ez bertokoek ere ez etorkinen lurraldeetako hezkuntza sistemez. Bertora heltzen direnean ere, eta beraien haurrak Euskadiko ikastetxeetan matrikulatu, inork ez die ezer azaltzen. Bertoko ikastetxeek ere ez die galdetzen nolakoa izan den ordura arte beraien haurrak matrikulaturik egon diren hezkuntza sistema. Arrazoi hori dela eta, jauzi, eztabaida, arazo, denbora galtze... nabarmenak sortzen dira, hitz eginez gero, laster asko konponduko liratekeenak.


7. Guraso/haur etorkinen eta ikastetxearen arteko lehen harremanetarako behintzat, hizkuntza arazoak leuntzeko, ikastetxeetan bitartekari lanak egiten ari diren pertsonak egon beharko luketela uste dute. Izan ere, hitz egin eta elkar ulertuz gero, konpondu ahalko liratekeen hainbat arazo sortzen dira bi aldeen artean.





Guraso etorkinen proposamenak


Horiek izan dira Garaipen taldeko kideen ustez haur etorkinen integrazioari begira gure ikastetxeetan dauden hutsuneak. Baina zein dira emakume etorkinen elkarte honen iritziz euskaldunen eta etorkinen artean landu beharko genituzkeen arloak, beraien haurren integrazio kultural eta linguistiko egokia bideratzeko? Hona hemen Victoria Mendozak aipaturikoa:


1. Etorkinen jatorrizko hezkuntza sistema gogoan hartuz eta, guraso etorkinen iritzi eta aholkuak alde batera utzi gabe, denon artean haur etorkinei euskara ahalik eta denbora gutxienean irakatsi eta kulturalki Euskadin integratzeko proiektu pertsonalizatuak sortu beharko lirateke, haurraren adina, ama hizkuntza... kontuan izanda.


2. Ikasle etorkinei euskara eta euskal kultura transmititzeko bitarteko egoki bat topatu beharko litzateke, gai honekin sentsibilizatua dagoena eta ikuspegi zabala duena. Lan horretarako, beraien ustez, pertsonarik egokiena EAEan guztiz integratuta (bai linguistikoki, bai kulturalki) dagoen etorkin bat izango litzateke.


3. Etorkinak EAEra heltzen direnean, hemengo errealitate linguistikoa eta hezkuntza sistema azaltzeko bitartekari bat bilatu beharko litzateke, etorkinak Euskadiko errealitate linguistiko eta kulturalaz jabetzen direnean argi baitute beraien haurrek euskara ikasi behar dutela. Bitartekari hori Euskal Herrian bai kulturalki bai linguistikoki guztiz integraturik dagoen guraso etorkin bat izatea komeniko litzateke. Izan ere, etorkin etorri berriengandik hurbilago egongo litzateke, sentsibilizatuago legoke, eta etorkinentzat beraientzat ere etorkin horren esperientziak eta aholkuek pisu handiagoa izango lukete bertoko euskaldun batenak baino -etorkin hori, heldu zenean, beraien egoera berean baitzegoen-.


4. Guraso etorkinei hitzaldiak eman beharko litzaizkieke beraien haurrek behintzat euskara ikas dezaten. Hau da, EAEan euskara jakiteak dituen onuren berri eman behar zaie guraso etorkinei: lanari begira, integrazio sozialari begira, EAEko errealitate kulturala, linguistikoa, politikoa ulertzeko... Hala, beraien seme-alabak euskara ikastera animatuko lituzkete eta, haur horien motibazioa gehituz gero, uste dute haur etorkinek azkarrago ikasiko luketela gure hizkuntza. Izan ere, herri euskaldunetan, haur etorkinekin ez dago motibazioa landu beharrik euskara ikasteko, baina gune erdaldunetan kontrako errealitatea dugu. Kasu hauetan, haurrek ez dute ulertzen zergatik ikasi behar duten euskara baldin eta gaztelania jakitea nahikoa bada eguneroko bizitza normaltasun osoz burutzeko. Haur horientzat euskara beraien ikasketa prozesuan oztopo bat baino ez da.


5. Ikastetxeetan didaktika kulturanitza landu beharko litzateke. Ez da nahikoa, ikastetxe batzuetan egiten den bezala, "kultur aniztasun eguna" ospatu eta gero ikasturtean zehar gai horren inguruko ezer ez lantzea, sarri askotan, egun hori folklorismo hutsean erori eta kontrako efektua lortzen baitu. Kulturaniztasuna egunero eta zeinahi ikasgaietan landu beharko litzateke. Horretarako, guraso etorkinen eta bertokoen arteko elkarlana bultzatu beharko litzateke.


6. Etorkin askok euskara ikasi nahiko lukete, baina diru arazoak direla eta, atzera egiten dute. Beraiek jabetuta daude euskara jakiteak herrialde honetan duen garrantziaz, beraietako asko eta asko Euskal Herriko egoera linguistiko antzekoa duten herrialdeetatik baitatoz, eta beraz, gure egoera linguistikoarekin sentsibilizatuta daude. Hala ere, arazoa diruan datza. Beraz, talde honetako partaideen ustez, euskara ikasi nahi duten etorkinek hori posible izan dezaten, beka sistema bat sortu beharko litzateke. Gainera, etorkin batzuk euskara irakasteko ongi prestatuz gero, ostean, etorkin horiek ondorengo etorkinen euskara irakasle egokienak izan daitezke. ("Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere" artikuluan -Hik Hasi, 81- azaltzen ziren ideien ildoko zerbaiten beharra ikusten dute Garaipen elkartekoek)


7. Hezkuntza sistemak guraso etorkinekin harreman zuzenagoak izan behako lituzke, beraien haurrei begira sortzen diren proiektuetan beraien iritzi, uste eta nahiak kontuan izan daitezen.


8. Sarri asko, haur etorkinen kultura, erlijio edota ohiturak direla eta, ikastetxeetan hainbat gatazka egoten dira bi aldeen artean. Guraso etorkinen eta ikastetxeko arduradunen artean hitz egingo balitz, hori ez litzateke gertatuko. Hau da, bi aldeen arteko komunikazio hobea egon beharko luke.


9. Hizkuntza eta kulturaniztasuna haur guztiekin lantzeko eta haur etorkinek euskara ikasi eta erabilarazteko, eskolaz kanpoko ekintzak sortu beharko lirateke: antzerkia, eskulanak, jolasak... Aktibitate horietan guraso etorkinek eta bertokoek parte hartu beharko lukete.


Horiek izan dira GARAIPEN taldeko ordezkariarekin izan nuen elkarrizketan mahai gainera atera ziren puntuak. Nik uste dut, kezka honi erantzun egoki bat eman nahi badiogu, hemen agertu diren proposamenak kontuan behintzat izan beharko genituzkeela, afektatu nagusiak, beraiek baitira. Bestalde, argi geratu da, talde honetako guraso etorkinek behinik behin, beraien haurrek euskara ikastea eta euskal gizartean bai kulturalki, bai linguistikoki ongi integratzea nahi dutela, baina horretarako, euskaldunen eta etorkinen arteko elkarlana ezinbestekoa ikusten dute. Orain, bi aldeen arteko elkarrizketa serioari hasiera ematea baino ez da falta. •





*Artikuluko oharrak:


1 Artikulu hau, argitaratu aurretik, GARAIPEN taldekoek (Emakume etorkinen elkartea) irakurria eta onartua izan da.


2 Ikasle horien ia erdia, %48, iberoamerikarra da; %23 afrikarra; %21 europarra; %6 asiarra; eta %3, beste lurralde batzuetakoak








Garaipen elkarteari edozein zalantza edo galdera egiteko, edonork ondorengo bi e-mailetako batera idatz dezakete:


mavicms@yahoo.es


garaipenpv@yahoo.es
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Hezkuntek
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Herri indigenak
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
 
© 2005