[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Esperientzia
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Zenbakia
Data
2003(e)ko azaroa
Idazlea
Saila
Esperientzia
Iruñeko Sanduzelai ikastetxe publikora inguruko guraso euskalzale guztiek bidaltzen dute euren haurra, euskara hutsean ikasteko aukera eskaintzen baitie. Oltza bailarako haurrak ere Sanduzelaira etortzen dira, gertuago ez baitute D eredurik. Egun 373 ikasle eta 30 irakasle ditu Sanduzelaik, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Ikasgelatan 25 haurretatik batez beste hiru haurrek dute gurasoren bat euskalduna. Mikroklima honetan 4. mailako tutorea dugu Antonio Chivite, "Txepilo". Euskararen erabilera urriak kezkatuta, irakasle lan taldea sortu eta ekintza bereziak prestatu dituzte. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Euskarari dagokionean, zein da Sanduzelai ikastetxearen kezka nagusia?

Ahozko erabilerak kezkatzen gaitu, batez ere ikasgelatik kanpo dagoen hutsuneak (jolaslekuan, lagunartean, jantokian... ).Eskolan ikasleek oso ondo ikasten dute hizkuntza formala; gaitasuna badute azterketak egiteko. Baina kaleko hizkuntza falta dute, lagunarteko hizkera. Erregistro hori kalean ikasi behar da eta irakasleak oso zaila du eremu horretan eragitea. Irakaslea amatxoren figura izatetik figura formal serio bat izatera pasatzen denean, eta irakurtzen edo biderketak egiten irakatsi behar duenean, galdu egiten du laguntasun rol hori. Irakasleak ezin dio esan haurrari "hoa pikutara, zerri nazkagarri hori". Eta haurrak horrelako esaldiak behar ditu, bestela erdaraz esango ditu eta, kalean oso eskura baitu erdarazko erregistro osoa.



Ekintza zehatzak proposatzeko, iaz euskara lan taldea sortu zenuten.

Lan taldea irakasleen prestakuntza modalitate bat da. Normalean lan taldeak Berritzeguneen barruan egiten dira, hainbat eskolatako irakasleak bilduta. Baina inork ez dizunez edabe magikorik ematen, gure arazoen konponbideak gure artean aurkitu behar genituela erabaki genuen. Eskola barruan sortu genituen lan taldeak, irakasle guztiak lau lan taldetan sartuta; horietako bat euskararen lan taldea zen. Horrela, prestakuntzan erabili beharreko denbora euskarari eman diogu. Maila guztiak ordezkatzeko sei irakasle bildu ginen. Prestakuntzan sakondu dugu ezagutza horiek zuzenean praktikara eramateko, eskola osorako proposamenen bitartez.



Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzeko ekintza zehatz batzuk tutoretzak eta jolaslekuko jolasak izan ziren. Azal itzazu.

Txikientzat eurak baino handiagoak izaten dira eredu, haiek imitatzen dituzte. Hor aukera bat ikusi genuen gure lanerako. Ikasle handienek txikientzat jolaslekuko jolasak antolatu zituzten. Ardura hartu nahi zuten ikasle handiak taldetxotan bildu ziren, euren kargu egun eta jolas zehatz batzuk hartuz. Sekulako ilusioa egin zien ardurak hartzeak,eta benetan kezkatu ziren txikiak jolastokiko ekintzatara erakartzeaz.

Beste ekintza bat tutoretza izan zen: haur handienak txikienen tutore bihurtu ziren. Eskola guztiak hartu zuen parte. Handien gela bakoitzari txikien gela bat zegokion. Eta gela horretan, ikasle handi bakoitzak ikasle txiki baten ardura zuen. Lehendabizi hiztegi lana egin genuen: txikiek ulertzen ez zituzten hitzak idatzi zituzten, eta gero tutore bakoitzak bat-batean erantzuten zion bere ikasleak galdetutakoari. Handiek ez zuten erantzuna aurrez prestatu behar, garrantzitsuena ez baitzen hitzaren esanahia jakitea, baizik eta harreman bat sortzea bien artean eta handiek txikiei laguntzea. Beste behin tutoretzaren bidez ipuinak kontatu zizkieten handiek txikiei, tutore bakoitzak bere ikaslea era pertsonalean hartuta.



Erabilera sustatzeko beste bi ekintza, kanpaina eta autokontrol fitxa dira.

Korrika Txikiaren bukaeran ikasgela bakoitzak euskararekiko konpromiso bat hartzen du. Konpromiso hori hautatzeko, aldez aurretik kanpaina handi bat egin genuen, pasabideetan, komunetan, jolaslekuan eta jantokian ere euskaraz egin zezaten kontzientziatzeko. Mezuak eta kartelak ikasleek sortu zituzten.

Bestetik, "Euskaraz eta kito" autokontrol fitxa betetzen dugu egunero. Haurrak kolore bat ematen dio egunaren une bakoitzari, erabili duen hizkuntzaren arabera. Astearen bukaeran ikusi egiten dugu ea zein egoeratan egiten dugun erdaraz eta zergatik, eta zer egin dezakegun euskara gehiago erabiltzeko.



Helduak txikiagoentzat eredu direla esana duzu. Irakasleek ikasgelaz kanpo eta helduen artean euskaraz egiten al duzue?

Irakasleen artean euskaraz jarduten dugu beti, toki guztietan. Gurasoekin hitz egiten dugunean, erdaraz gehienetan, saiatzen gara ikasleen aurrean ez egiten, ikasgelan giro euskalduna mantentzeko. Garrantzitsua da hori. Haur Hezkuntzan, esaterako, gurasoak errezago sartzen dira ikasgela barruraino, logikoa den bezala. Baina, noizbait, bi-hiru ama ikasgela barruan gelditzen badira euren kontuez hizketan, gaztelaniaz, gero irakasleei izugarri kostatzen zaie gela barruan euskal giroa jartzea.



Testu liburuei dagokienean, Nafarroako Gobernuak euskarazko batzuk debekatu behar omen ditu. Kontu horrek zer eragin izan du zuenean?

Guk erabiltzen ditugun testu liburuak agian ez dira, hain justu, Nafarroako Gobernuak bedeinkatutakoak. Nik uste, legez, ezin dutela liburu bat debekatu, nahiz eta Hezkuntza kontseilariak prentsan hori esan. Honetan, bai LOGSEk eta bai onartu berria den LOCEk diotena errespetatzen dugu, hau da: erabili beharreko testu liburua edo materiala ikastetxeetako autonomia pedagogikoari dagokio, eta horren arabera aukeratzen dugu.

Alde horretatik askoz larriagoa da gaztelaniako ikasgaiaren agindua, liburuena baino. Nonbait, legez, A eta D ereduak bi eredu simetriko bezala sortu ziren. Legeak jartzen zuena orain agindu bihurtu du Nafarroako Gobernuak: A ereduan 3 urterekin hasten direnez euskara ematen, astean lau orduz, D ereduan gaztelaniarekin gauza bera egin behar dugula agindu du.



Euskararen kontrako aginduak datozenean, Gobernuaren aurrean zer jarrera hartu behar lukete eskolek?

Gure eskolan aspaldian osatu genuen Hezkuntza Proiektua. Bertan denok hartu genuen parte, bai gurasoak, bai irakasleak eta baita beste langileak ere. Helburu garrantzitsu bat euskararen erabilera da, eta besteak ahaztu gabe, horretarako bitartekoak finkatuta ditugu: testu liburuen aukeraketa, gaztelaniaren ezarpen berantiarra (3. mailan)... Euskararen erabilerari begira egiten dugu hori dena, eta esan bezala, eskola komunitate osoaren adostasunarekin. Gure ustez hala egin behar da, eta zergatiak arrazoitu. Gaztelaniari dagokionez, Nafarroan diren errealitate linguistiko ezberdinak kontuan hartzea aldarrikatzen dugu, eta, lortu beharreko helburua berdintsua izan arren, erritmoa eta denborak ezberdinak izan daitezkeela agerrarazi nahi dugu.

Nafarroa osoan bi urtez behin egiten diren ebaluazioetan, gure 6. mailako ikasleak erdaraz ere beste edozein ikasle bezain ongi moldatzen dira. Legearen ezarpen malgua eskatzen dugu, besterik ez.

Onerako eta txarrerako, administrazioak ezin du dena kontrolatu. Gizarteak nola erreakzionatuko duen eta zeren aldeko apustua egingo duen, administrazioaren kontrolpetik kanpora dago. Eta gizartean orokorrean euskararen aldeko jarrera dagoela iruditzen zait.



Ingelesak ere presentzia handiagoa izango du. Zer iruditzen zaizu?

Gure paranoiak direla esango dute agian, baina ingelesaren aldeko jarrera hori D ereduari kalte egiteko asmoarekin atera dela ikusten dugu guk. Batetik, guri ikasleria kendu eta erdal eskolak pixka bat altxatzeko, eta bestetik hemen euskarazko murgiltze plana ahal duten neurrian hankaz gora jartzeko.

Lehen ingelesa 1. edo 2. mailatik aurrera ematen zen, eta astean hiru saio izaten ziren. Orain, 3 edo 4 urtetik hasten da (2/4 saio) eta Lehen Hezkunzan hiru saio izatetik bost saio izatera pasatu da. Gehiegizkoa iruditzen zait. Guk nahiko lan dugu euskararen ahozko erabilera orokortzeko. Hirugarren hizkuntza ikasteko gaitasuna handiagoa da elebidunengan, bai, baina lehenengo bi hizkuntzak ongi menperatzen badituzte, bestela ez. Egokiagoa litzateke ingelesa adin batetik aurrera lantzea, euskara finkatua dutenean. Esango dute euskara finkatzeko garrantzitsuena ez dela eskaintzen zaion denbora, kalitatea baizik; baina denbora kontua ere bada. Ingelesa sartuta euskarari orduak kentzea da egin nahi dutena. Ingelesak estatus edo ospe handia duenez, amu horrekin euskarazko murgiltzea ahuldu nahi dute. Gaztelaniako eskolei ingelesak ez die kalterik egiten, alderantziz, ikasleak eurenganatzeko buru-belarri sartuko dira ingelesan. Lehen guraso askok D eredua hautatzen zuen, "bide batez euskara ikas zezan" haurrak; orain guraso horiek galtzeko arriskua dugu. Lan zaila jartzen digute, gainera. Gurasoak erakartzeko ingelesa hartu beharra dugu, jakinda euskarari neurri batean kalte egiten diola. Hor ere legeak malguagoa izan beharko luke eta ingelesa era progresiboan ezarri, institutuari edo unibertsitateari begira.•
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
CARBONELL, Jaume:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
VALLɉS, Eduard:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
CLEGG, John:
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
ARANBURU, Pedro:
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Familia ereduak eta eskola
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Euskararen kalitatea
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Samaniego ikastetxea, Tolosa: Eskola bioklimatiko eta jasangarri bakarra
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
AITOR ikastola, Donostia: Gabonak aurreko egunak prestatzen
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Nekazaritza eskolak: biharko lehen sektorea prestatzen
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Familiak paper garrantzitsua betetzen du euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten
LERTXUNDI, Anjel: Zuk zeuk irakasten ari zaren horren gaineko irrikarik ez baduzu, alferrik ari zara transmititzen. Eta euskararekin ere, gauza bera gertatzen da.
Labirintoaren erbestean
Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola?
Euskaldun eleanitza
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Administrazioek jartzen dituzten trabak gaindituz, norabide argia du euskararen aldeko hezkuntzak
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005