[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
SALAMERO, Andoni. Oņatiko Aozaraza ikastetxeko irakaslea Esperientzia
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Literatura bizitzeko modu bat
Zenbakia
Data
2004(e)ko urtarrila
Idazlea
SALAMERO, Andoni. Oņatiko Aozaraza ikastetxeko irakaslea
Saila
Esperientzia
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
"Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz"

Sarri, komunikabideetan zabaldu izan da gazteek ez dutela behar adina irakurtzen, gero eta gutxiago hartzen dutela liburu bat eskuetan. Gainera inkesta guztiek adierazten duten legera, errealitate gordina dugu: adin honetara iritsirik, irakurtzen duten gazteek gaztelaniaz irakurtzeko joera bereganatzen dutela. Erakundeek (udalek, foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, eta abar), arazo horretaz kezkaturik, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko eta sustatzeko kanpainak bideratu izan dituzte; hobeto edo okerrago, ekinaldi guztiak ontzat jo behar dira, beti arazo bati aurre egiteko sortuak izan direlako; alegia, irakurtzeko zaletasunaren harra gazteen artean pizteko. Eragozpen bakarra zera litzateke: kanpainetan gastatzen den diru kopurua handia denez, kudeatzailei zaila izan zaiela emaitza egokiak lortzea kualitatiboki eta kuantitatiboki; hau da, irakurleen zenbatekoa gehitzea kuantitatiboki, eta irakurtzen denaren kalitatea eta irakurle berriei eusteko ahaleginak eta ekinaldiak kanpaina emankorretan burutzea.

Irakurleak behar dira, ez pare bat soilik, zenbat eta gehiago hobeto. Baina, irakurleen kopurua "hazteko", aldez aurretik ondo ezagutu behar dugu irakurlea: adin guztietan zer kezka dituen, gizarteak eta komunikabideek egiten dizkioten eskaintzak zein diren, ikastetxeetan irakurtzeko zaletasunari buruz ikasle-irakasleen artean egiten den lanaren nolakotasuna, arazo horri aurre egiteko sakonetik ganoraz "hezten" ote dugun/ditugun gure balizko irakurlea/ak...

Erakundeei, kudeatzaileei, kanpainei, irakurlearen nolakotasunari eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko egiten ditugun ahaleginei gaineratzen badiegu gizartean balizko irakurleek eta irakurle konbentzituek hartuta dauzkaten hainbat ohitura aldrebes (liburuak ez erosteko joera, liburuak fotokopiatzeko joera makurra, hitzaldietan, ekitaldietan eta emanaldietan idazlea ezagutzeko galtzen ditugun aukerak), aurrez aurre dugun ikusmira ez da oso itxurosoa. Baina, lehen esan bezala, arazoak beti irtenbide eta hausnarketa bide izateko sortuak izan dira. Esate baterako, zenbait erakundetan -Euskal Idazleen Elkartean, esaterako- idazlea beste gizakien artean gizaki urrun eta berezia ez dela erakusteko programa berezi bat bultzatu eta bideratu izan dute ikastetxeetan. Idazleak ordu eta erdian gutxi gorabehera burututako ekinalditxoan bere bizitzaren, obraren, literatur tankeraren, eta pasadizo eta bitxikerien berri eman izan die ikasleei eta horiek, konfiantza hartuz, galderak egin idazleari. Modu dinamiko eta bizi horren bidez, idazlea hurbilagotik ezagutzeko aukera izaten dute ikasle-irakasleek ikastetxeetan.

Horrelako ekimenak oparoak gerta litezke baldin eta ikasle-irakasleek liburuaren egilearen bizitzari buruzko zertzeladak eta liburuak modu intentsiboan irakurri izan badituzte eta gelan landurikoa era aktiboan egin izan bada. Lan horrexek, behar bezala burutzeko, denbora, gogoa eta ardura eskatzen du (ikasle-irakasleen eskutik, jakina).

Lan hau hainbat beharri aurre egiteko sortu da. Batetik, irakurtzeko zaletasunaren txinparta piztu eta bere garra areagotzeko beharrari. Bestetik, irakurtzearen ondorioz idazlearen obra, idazlea bera eta bere herria ezagutzeko premiari. Gogoan izan behar dugu idazlea inor bada, ez dela bakarrik bera delako, bere herriari eta jaio eta hazten ikusi duen inguru eta herritar horiei esker ere badela. Ondotxo azaltzen zuen hori Bitoriano Gandiagak bere Hiru gizon bakarka liburuan (40. or.):

Orpo herririk gabe/ ez dago gizonik

Idazlea ezagutzea ez da nahikoa, ingurua usaintzea, behatzea, aztertzea eta Joxan Artzek bere"Baztan" olerkian zioenez, "Baztan izatea" lortu behar dugu, xede aberats hori geure ikasleongan haragiarazteko. Hori erdietsiz, ikasleek gizartearen amaraun zabalean ikuspegi kritikoa garatzen ikasiko lukete eta gizarteak (herriak) proposatzen dituen ekimenetan parte-hartzaile aktibo izateko oinkadak ere urratuko lituzkete.

Abentura erakargarri honen arrakasta eta porrota gurea da, hezitzaileona. Baina, hezitzaile hitzaz aritzean zentzu zabalean ari naiz, hezitzaileak guztiok baikara ikasle bati, herritar den ikasleari, ahalmen fisikoak eta intelektualak garatzen laguntzen eta gizabidea erakusten ari garen unetik. Hezitzaileok hor dugu benetako erronka, ikasleek Batxilergoan beren autonomia sendotu behar dute eta izan ditzaketen arazoak (beldurrak, lotsak ...) gainditzen lagundu behar diegu, sormenaz gero eta gehiago baliatzeko, lozorroan duten sentiberatasuna ernarazteko. Sentiberatasun hori lozorroagotzen badugu eta behar diren baliabideak jartzen ez baditugu, zertan ari gara esaten gaurko gazteek ez dutela inongo kultur ekitalditan esku hartzen? Tiriki-taukika etsipen kolpez eta ukaldika lantzen bazuen Oteizak harria, gure ekimen honetan borondate berbera erakutsi behar, emaitza antzurik lortu nahi ez badugu. Zer nahi dugu, herri bateko gazteak norbait izatea eta herri horri norbait herri deitzea ala egun, telezabor-jakiz elikatutako gazte ziztrinak izatea ?







Olerkia



Bazen Xherrian Xgizona.

Xgizona Xherrian Xgizon beste-

rik ez zen.

Xgizonak lan egin zuen,

ta Xgizona

Norbait gizona bihurtu zen.

Gaur NORBAIT da.

ETA

kanpoko jendeak dio,

Xherriak Xherri iraungo zuela

NORBAITgizona barik,

ta NORBAlTgizonari esker

Xherria, NOR.BAITherri bihur-

tu dela,

NORBAlTgizonagatik.

ETA

gaur,

Xherria NORBAITherria dela

NORBAlTgizonaren herRi dela-

kotz.



AHAZTUAZ

Xherririk gabe

NORBAITgizona

Xgizona besterik ez zela izango.

(B . Gandiaga, Hiru gizon bakarka, 33. or)







Esperientziaren nondik norakoak



Duela bost urte "Kultur jardunak" prozesua jarri zuten abian Oņatiko Mikel Aozaraza ikastetxean. Prozesu haren xedea zera zen: ikasleek gela barruan ikasten dutenaren erabilgarritasuna egiaztatzea eta balioestea, beren autoestimua hobetuz ikasteko gogoa piztea eta areagotzea, kultur eragile aktiboak izan daitezkeela erakustea eta izan daitezen trebatzea.

Zentzu horretan, hainbat ekimen egin dituzte, eta iazko ikasturtean euskal literaturaren eta irakurtzeko zaletasunaren munduan murgildu ziren 17 urteko 36 gazte.

"Euskal literaturaz blai. Irakurzaletasuna sustatuz" izenez bataiatu zuten prozesuak hainbat fase izan zituen. Hasteko, literatur euskalkiak landu zituzten. Herriko euskalkitik abiatu ziren, hots, oņatiarrek erabiltzen zuten azpieuskalkia nolakoa zen aztertzeari ekin zioten. Horrela, ikasleek beraiek hitz egiten zuten hizkera ikertu zuten. Ondoren, literatur euskalkiak behatzen hasi ziren, alegia, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera eta zuberera. Euskalki bakoitzaren ezaugarriak ikusiz, Euskaltzaindiak argitaratutako hizkuntza atlasetik Euskal Herriko hainbat herritako testuak aztertzen aritu ziren. Lan honen ostean, ondorio bat atera zuten ikasleek: hizkuntza bera hitz egin arren, hainbat adar dituela, (euskalkiak) eta baita adarņoak ere (azpieuskalkiak). Beraz, Axularrek zioena frogatu ahal izan zuten; hau da, mendez mende aldaketak gertatu arren, hizkuntzak dituen euskalkietan hitz horiek bizi-bizirik dirautela:

"Zeren anhitz moldez ea diferentki mintzatzen baitira euskal herrian. (...) Batak erraiten du behatzea eta bertzeak so egitea. Batak aserretzea, bertzeak samurtzea. Batak ilkitzea, bertzeak ialgitea".(Axular, Gero, 16. or.)

Bigarren ebaluazioan testu motak landu zituzten. Ikastetxean bertan sortutako testuak eta beraiek sortzen zituztenak hainbat helbururekin egindakoak zirela ohartu ziren. Andoni Salamero irakasleak halaxe baieztatzen du: "Administrazioko eta kazetaritzako hainbat testu aztertu genituen. Eta testuak iruzkintzen ere jardun ginen, eta ez azaletik, sakonean eta dinamikoki baizik. Esate baterako, etxean egindako iruzkinak ikasle batek gidatzen zituen gelan, eta era berean, beste bik hark izandako hutsuneak edo gabeziak argitzen zituzten. Gelan geunden besteok hiru ikasleek egindako lana biribiltzen genuen bakoitzak ekarpenak eginez". Modu horretan, arreta ikasleengan zentratzen zen eta irakaslearen presentzia gutxitu egiten zen, behatzaile bihurtuz eta esaten ziren gauza egokiak eta desegokiak idatziz.

"Eta era berean, XVI. mendetik hasita XXI. mendera arte gure euskararen euskalkiak, lore preziatu horiek, gorde izan dituzten lorezainak ere egon zirela eta badirela konturatu ginen. Garai horietan hitz lauz idatzi izan duten hainbat eta hainbat idazleri buruz ari naiz. Idazle horiek egindako lanari esker, ohartu ginen euskalkiak doitu, itxuratu eta aberastu egin zirela" gaineratzen du Andonik.

Hirugarren ebaluazioan aurreko bi ebaluazioetan ikasitakoa lan batean bildu zuten. Beste modu batera esanda, teorian ikasitakoa praktikan jarri zuten. Lauko taldetan banaturik, talde bakoitzak gustuko zuen idazle bat aukeratu zuen eta bere hainbat liburu aukeratu ere bai irakurtzeko. Aukeratutako idazleen artean zeuden Andoni Egaņa, Jose Mari Velez Mendizabal, Ramon Saizarbitoria, Juan Martin Elexpuru, Jon Sarasua, Joxean Sagastizabal, Juan Luis Zabala eta Fernando Morillo. Horien inguruan egindako lanak hainbat zati izan zituen:

- Idazlearen bibliografia aztertu zuten Interneten eta entziklopedietan eta liburuak irakurri eta aztertu ere bai.

- Jasotako informazioaz eta irakurritakoaz baliatuz, elkarrizketa prestatu zuten eta baita egin ere idazlearekin aurrez geldituta. Elkarrizketa guztiak zintaz edo bideoz grabatuta gelditu ziren.

- Elkarrizketa egunean idazlearen herria bisitatu zuten. Aldez aurretik herriari buruzko informazioa jaso zuten Interneten, entziklopedietan, udaletxean, herriko erakundeetan, eta abar. Horrekin batera, herriari buruzko erreportaia bat egiteko datuak eta bitxikeriak jaso behar zituzten, herrira bertara joan zirela aprobetxatuz. Elkarrizketatuari bere herriko gustuko txokoei buruz ere galdetu zioten eta horietara ere hurbildu ziren. Noski, desberdina da informazio bulegoetatik jasotako datuekin bisitatzea herria edota idazlearen eta bere liburuen erreferentziak gogoan izanik ezagutzea.

- Herriaren inguruko gida bat egin zuten.

- Lanari buruzko albistea idatzi zuten.

- Lana gainerako ikasleen aurrean aurkeztu zuten.

- Ondoren idazleen herrietara joateko txangoa prestatu zuten eta zehazki hiru herritara joan ziren: Azkoitira, Zarautzera eta Donostiara. Juan Luis Zabalarekin, Andoni Egaņa eta Ramon Saizarbitoria landu zituzten, hurrenez hurren.

- Txangoa egin ondoren, egunaren inguruko bizipenak, sentipenak eta esperientzia txosten batean bildu zituzten.



Zer lortu zuten esperientzia horrekin?

Lan horrekin bi gauza lortu zituztela baieztatu digu irakasleak. Bata euskara kontzienteki, ahoz zein idatziz, erabiltzea harreman guztietan (erakundeekin, idazleekin, taldekideekin...), eta ondorioz, bizi eta biziaraztea. Eta bestea, idazlearen lanak irakurriz, jaio eta bizi izan zuena ezagutzea eta idazlearen beraren izaera hurbiletik aztertzea.

Nolanahi ere, helburu nagusi bi horiez gain, ikasleek beste hainbat gauza ikasi zituzten. Esate baterako, erakunde administratiboekin harremanetan jarriz, egin beharreko eskaerak bideratzen ikasi zuten, hizkuntza administratiboaren eta literarioaren desberdintasunak gogoan izanez. Era berean, kalean entzungo dituzten euskalkietan erreparatzen eta hizkuntza beraren zati direla jakinik estimatzen eta preziatzen ere ikasi zuten. Idazleari dagokionez, haren jaioterria eta gustuko txokoak ezagutzerakoan egungo giroa eta idazleak bizi izan zuen garaia aztertu zituzten. Txokoak, pertsonekin bizitako uneak, ametsak eta sentimenduak, idazten ari garen liburu baten zati direla edo lehen beste batzuentzat hala izan zirela jabetu ziren. Azken finean, liburuek eskaintzen dizkiguten leiho anitzetan bezala, guk ere geure mundu propioak sortzen ditugula ikasi zuten, leiho horiek norberak irekiz, barruko munduak gozatuz eta ireki dituzten beste hainbat pertsonarekin esperientzia aberats horiek partekatuz. •
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
Inauteriak
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
BEGOґAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAґAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
GARAIGORDOBIL, Maite:
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
MENDILORRI IV eskola, Iruņea: ...eta Mirķren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ALZOLA, Nerea:
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
LABIAGA ikastola, Bera:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
AґORGA, Pello:
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
101: Hik Hasik hamar urte bete ditu
AITOR ikastola, Donostia: Gabonak aurreko egunak prestatzen
Ikasmahai digitala, Barakaldoko ikasleen asmakuntza. Elhuyarren
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
www.saretik.net/ostadarra
Busturialdeko Eskola Txikiak
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa)
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005