[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
RUIZ BIKANDI, Uri. EHUko Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea Bestelakoa
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Zenbakia
Data
2004(e)ko otsaila
Idazlea
RUIZ BIKANDI, Uri. EHUko Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea
Saila
Bestelakoa
Aldaketa garaia da gurea. Orain arte sekulan izan ez diren mudantzak ari dira gertatzen munduan -eta gurean ere bai-. Garai berri baten hasieran gaude, dudarik gabe. Eta sasoi hori, orain, gure eskoletan hasi da hazten. Beti bezala, etorkizuna, neurri batean, gure esku dago, belaunaldi berriak prestatzen ditugun irakasleon esku. Gizaki guztion oinarrizko berdintasunean sinetsi dugunok eta giza eskubideak lege ditugunok, etorkinen seme-alabak euskal hiritar oso izateko eta, aldi berean, herentziaz datorkiena gordetzeko duten eskubidea defendatzen dugu. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Eskolak bizitzarako prestatzen ditu haurrak, bizitza sozialak jarriko dizkien baldintzei era onenean erantzuteko prestatu ere. Herri honetako bizitza soziala bi hizkuntzetan egiten da, eta eskolak bi hizkuntza horietan bizitzeko prestatzen ditu belaunaldi berriak.

Hori dela eta, azken honetan galdera bat maiz ari da planteatzen: "etorkinen haurrei gure hizkuntza irakasteko orduan, zein dira kontuan izan behar ditugun oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak?"

Niri dagokidanez, zenbait buelta eman eta gero, ondorio batera iritsi naiz: ez dakit galdera horrek zentzurik ba ote duen. Hau da, hizkuntza berri bat ikasteari dagokionez, ba al dago desberdintasunik etorkinen eta berton jaiotakoen seme-alaben artean? Eta alderik balego, non? Ene aburuz, oro har, bigarren hizkuntza irakasterakoan, aldea ez da orain arte gure ikasle izan direnen artean egon daitekeena baino handiagoa: hau da, haur bakoitza diferentea izan arren, aldi berean denak dira berdinak, hizkuntzak ikasteko aukera bertsuak dituzte.

Etorkinen haurrei dagokienez, berezi izatekotan, ikaskuntzan eragina izan dezaketen faktore sozial gutxi batzuetan dira berezi. Alde batetik, haien familien ahulezia soziala da, hemengo parametroen ezagutza eskasaren eta harreman sozial urrien ondorioz, ikaskuntzaren arrakastaren kontra joka lezakeen faktorea. Bestalde, etorkinen haurrak bertakoenak baino behartuago egoten dira bizimodua aurrera ateratzera, ikastera, aurreratzera. Beren herrialdea utzita, horretarako etorri dira-eta gurasoak horren urrunera.

Baina gure begiradan aurki daiteke alderik garrantzitsuena, eraginik handien izan dezakeen aldea: nola begiratzen ditugun, iritzia nola osatzen dugun aurrez, hau da, haurra ia ezagutu ere egin gabe, hasiera-hasieratik berarengandik espero duguna da benetan aldea marka dezakeena. Izan ere, helduen espektatibek ikasleen arrakasta mugatzen dute. Irakasleon subjektibitatea eta aurreiritziak giltzarri dira, bada, haurren arrakastan. Haien etxekoen jarrera baikorrari gurea lotzen badiogu, emaitza onak atera ahal izango dituzte.



Hezkuntzaren helburuak

Bigarren hizkuntzen irakaskuntzaz dakigunok, murgiltze programak praktikara eramaten ari garenok, mundu anglosaxoian etorkinen inguruan egindako ikerkuntzetatik ikasi dugu batik bat. Ikasle berri horiei bigarren hizkuntza irakasteak orain arte egin duguna sakontzea eskatu digu eta prozesuez kontzienteago egingo gaituzte, gure lanean hobetzera bultzatuz.

Izan ere, neurri handi batean gure eskuetan egongo da haur horiek aurrera ateratzea, ahalik eta hobekien heztea. Hau da:

- Emozionalki haztea, beren ahalmen guztiak garatzea eta beren buruarekiko irudi ona izatea, pertsona helduak eta orekatuak izan daitezen.

- Sozialki integratzea eta harreman sozial onak izatea, eskubide eta betebehar guztiak dituzten hiritar senti daitezen.

- Intelektualki eta fisikoki garatzea ezagutza maila gorenera hel daitezen eta izan nahi dutena izateko aukerak izan ditzaten.

- Bizimodua aurrera ateratzeko prestatzea.

Helburu sozioafektibo eta intelektual horiek ondo lortzeko, hemengo hizkuntzak menderatu behar dira. Menderatuko dituzte, baldin eta, Ausubelek dioenaren ildotik, edozein pertsona ikastera bultzatzen duten funtsezko sei behar asetzeko aukerak baldin badituzte. Behar horiei erantzun egokia ematea litzateke eskolaren zeregin nagusietako bat:

1.-Arakatze beharra, "mendiaz bestaldera" begiratzeko beharra, ezagutza frogatzekoa: pertsonak dakiena baino harantzago jakiteko gogoa izaten du, ezagutzen ez duen jendea, gauzak eta abar ezagutzeko gogoa.

2.-Maneiatzeko beharra, ingurunean eragin eta bertan aldaketak sortzeko beharra da gizakiok duguna: beste gauza batzuen artean, hizkuntza bera maneiatzeko beharra, esateko moduak probatu beharra....

3.-Jarduteko beharra, mugimenduan eta jardunean -burukoan zein fisikoan- aritzeko beharra: arakatzea, esperimentatzea, saiatzea... beharrezkoa dugu.

4.-Estimulatua izateko beharra, inguruneak, sentimenduek, pentsamenduak eta ideia askotarikoek eragiteko beharra: harreman sozial berriak izateko beharra du pertsonak, jende, gertaera eta esperientzia askotarikoak bizitzekoa, hizkuntza berria maneiatzekoa, gauzak probatzekoa...

5.-Ezagutza beharra: arakatzeak, maneiuak, jarduerak eta estimulazioak emandako ondorioak prozesatzeko eta barneratzeko beharra; kontraesanak argitzeko, arazoei irtenbidea emateko eta ezagutza sistema sendoak topatzeko beharra; pentsatzeko, azalpen sendoak izateko, nork bere buruan koherentzia bilatzeko beharra.

6.-Autobaieztapenaren beharra: besteek guk ezagutzeko, onartzeko eta aintzakotzat hartzeko beharra.

Horiek dira ikastera bultzatzen eta motibatzen gaituzten barne beharrak. Ikasteak hortxe dauka erroa. Eskolak behar horiei erantzun behar die, bide eman behar die.



Hizkuntza ikaskuntzaren alde nagusiak

Behar horiek motibatzen dute edozein ikasketa, eta hizkuntzarena ere bai. Ikasketa horretan, pertsonaren lau alde daude bereziki inplikatuta, gutxienez. Horietaz mintzatuko gara ondoren, horien inguruan irakasleak zeregin handia baitauka.

- Alde kognitiboa: ezagutzak ("munduari buruzko ezagutza" deitzen denak) eta adimenak hizkuntzaren ikaskuntzan eragina badaukate, baina ez dira ikaskuntzaren faktorerik handienak. Bestalde, ezagutza (txikia izan daitekeena) eta ezagumena (handia izan daitekeena) ez dira nahastu behar: baserriko mundutik, herri txirotuetatik edota eskualde ez industrializatuetatik datozenek ez dituzte gure munduko gauza asko ezagutzen. Ez dira baina, horregatik, atzeratuagoak.

Gure lana ikasle horiei dituzten ezagutza beharrak betetzen laguntzea da. Hizkuntza eta munduaren ezagutza estuki lotuta doazenez, ez dugu hizkuntza garatu arte zain egon behar edukiak emateko. Ikasgaien bidez ikas dezakete hizkuntza, baldin eta gaiak interesgarriak badira eta behar duten laguntza ematen badiegu. Horregatik, gaiek sendoak eta erakargarriak izan behar dute hasieratik beraientzat, ez inora ez doazen ezagutza gutxiko denbora-pasak edota memorizatzeko zentzugabekeriak. Irakaskuntza esperimentala eginez gero, hobeto lagunduko diegu. Espektatiba altuak izan behar ditugu ikasle horiekin eta beraien ahalmenetan konfiantza eduki.

- Alde komunikatiboa: ikasleek parekoekin eta helduekin komunikatzeko aukerak izan behar dituzte, ugari. Ikasle alofonoak helduak gidatutako elkarrizketa asko izan behar ditu eta irakaslea arduratzen dela sentitu behar du, berarekin emozionalki inplikatuta dagoela.

Elkarren arteko ulermena ziurtatzeko, komeni da irakasleak estrategia asko eta onak erabiltzea, eta beste ikasleak heztea eta prestatzea gure hizkuntza ondo ez dakitenekin komunikatzen ikas dezaten. Ikaskuntzan aurrera egin ahala, komunikazio maila igotzen eta adierazpidea zorrozten irakatsi behar diegu, bereziki eskolako zereginetan ondo maneiatzeko beharrezkoa den hizkuntza irakatsiz.

- Alde soziala: harreman sozialen kalitateak hizkuntzaren ikaskuntzan garrantzi handia dauka. Haurrak zenbat eta lotura gehiago eta estuagoa izan bere parekoekin, hobe. Beraz, gelako eta eskolako sare sozialetan integratzeko bideak erraztu behar zaizkio. Horretarako, taktika eta jokabide asko izan ditzake irakasleak, bere jokabidea giltzarri baita ikaslea laster gelako partaide eta besteen pareko senti dadin: eragiketak prestatzerakoan, espazio eta denborak atontzerakoan eta gelako zeregin guztietan hiztun berria kontuan izango du.

- Alde emozionala: haurrak estimatua dela jakin behar du, irakaslea arduratzen dela, aurrera ateratzen lagundu nahi diola eta garrantzitsua dela beretzat. Hori oso garrantzizkoa da ikasleak bere buruarengan konfiantza izan dezan.

Bere familia, erlijio, ohitura eta abarrei lotutako gaiez hitz egiterakoan, haurrak irakaslea interesatuta dagoela antzeman behar du, eta den bezala onartzen duela sentitu ere bai. Aldi berean, irakasle inplikatuak erronka berriak jarriko dizkio, laguntza eta maitasuna eman bai, baina eskatu ere egingo dio. Ikasleak ahal duela jakinda, zorrotza izango da.

Haurrak, bere aldetik, eskakizun sendoak egiten zaizkiola jakin behar du, baina larri badabil, laguntza izango duela.

Oro har, alde kognitiboak, emozionalak, sozialak eta komunikatiboak ikasleak bere buruarekiko duen irudian dute eragina eta hori ona izatea beharrezko baldintza da aurrera jotzeko, lortu nahi dena lortzeko.

Haurraren hezkuntzan inplikatuta dagoen irakasleak horiek guztiak kontuan izan beharko lituzke eta irakaskuntza sendo planifikatu beharko luke: zerbait berria irakasten duten gai eta zeregin interesgarriak, erronka intelektuala planteatzea eta parekoekin integratzea ahalbidetzen diotenak. Hizkuntza horietan irakatsiko zaio ikasleari, eta hizkuntza horretan ikasiko du ikasleak: zeregin interesgarrietan adierazpide ona bilatzen saiatzean.

Amaitzeko, hona hemen, laburki, bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez, oinarrizko jokabide batzuk:



Irakaslearen oinarrizko jokabide batzuk

1.- Ikasle bakoitzaren behar eta berezitasunei begiratu. Haren buruarekiko irudi ona bultzatzea oinarrizko premia dela argi izan.

2.- Segurtasun afektiboa eman, bigarren hizkuntzan adierazteko egiten zaion akuilatzearen norainokoa neurtuz.

3.- Haurraren ama hizkuntza eta berezitasun kulturalak balioetsi eta ulertzen saiatu.

4.- Betiere elkarren arteko ulermena ziurtatu, ikasleak hizkuntza modu guztietan erabiltzera bultzatuko dituzten estrategiak erabiliz.

5.- Irakaslearekiko harreman pertsonala erraztuko duten testuinguru egokiak sortu eta binakako eta talde txikietako elkarreragina ziurtatzeko ikasgelako lana programatu.

6.- Zeregin guztietan ikaslearen interesa inplikatu. Oinarrizko adierazpideak menderatuz doan neurrian, erronka kognitiboa handitu.

7.- Ez pilatu oztopoak: adierazpide berriak zeregin ezagunen inguruan irakatsi.

8.- Zereginak planifikatu, hizkuntza formen inguruan arreta periferikoa eta arreta fokatua eskatzen duten zereginak txandatuz.

9.- Ikasleen errakuntzei jaramon egin zenbait jokabide eta estrategia erabiliz.

10.- Ikasleei teknika eta tresna egokiak eskaini beren hizkuntza arazoez gero eta kontzienteago izan daitezen, horien irtenbidea gero eta era autonomoagoan har dezaten beren gain.



Irakurleen txokoa

Txoko hau zeurea duzu, irakurle, eta bi aukera luzatzen dizkizugu: galderak egitea eta erantzunak ematea.



** Haur etorkinen irakaslea naiz Barakaldoko ikastetxe batean. Ikasturte honetan hasi naiz beraiekin beharrean. Gai honen inguruan ez nekien ezer, eta gauetik egunera, haur etorkinen euskara laguntzaile bihurtu naiz. Hainbat ikastaro eta hitzalditara joaten nabil, ea zer edo zer laguntzekorik esango didaten edo esperantzarekin, baina, egia esan, benetan balio izan didaten gauza gutxi entzun ditut orain arte! Denok ere, nahiko galduta gabiltzala iruditzen zait. Hala ere, bada behin eta berriro entzuten ari naizen esaldi bat hitzaldietan, ikastetxean, nire egoera berdinean dauden irakasleei, atal honetako partaideei... eta sutan jartzen nau: "haur etorkinei euskara irakasteko ez dugu material didaktikorik, eta horrela, oso zaila edo ia ezinezkoa zaigu euskara irakastea". Egia da, bai, ni aurten sartu naizela mundu honetan, baina orain arte haur etorkinekin izan dudan esperientziagatik, nik uste dut kexu hori erosotasunak eragiten digun kexua baino ez dela. Izan ere, hori diotenek, pentsatu al dute noizbait pertsonok hizkuntzak nola ikasten ditugun? Material didaktikoa benetan hain garrantzitsua ote da? Edo ez ote dute garrantzi gehiago material didaktikoak baino irakasleek haur horiekiko dituzten jarrerek? Eta pentsatu ote dute azken 30 urteotan haur erdaldunak euskal ikastetxeetan nola euskaldundu diren? Material didaktiko horiek, moldaketa urri batzuk eginda, ez al dute balio kasu horretarako? Haur hori ikasgelan eroso, gustura, integratua sentitzeak, ez ote du haur horrengan gure hizkuntza ikasteko eragin handiagoa izango material didaktiko ona izateak baino? Gu haur horren lekuan jarriko bagina hizkuntza berri bat ikasteko, zer izango zatekeen garrantzitsuena?... Eta... Zer da irakaskuntza? Irakaskuntzak, irakasle izateak, zer inplikatzen du?

Nik oraindik ez dut esperientzia gehiegi arlo honetan, baina nik uste dut, sarriegi -eta ez haur etorkinekin soilik-, irakasleok erosotasunean erortzen garela, eta irakaskuntza lanbide eta bokazio ez bada, zuhaitz horrek fruitu gutxi ematen ditu!





MAITE



Kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko kezkak, galderak eta zalantzak badituzu, idatz iezaguzu bi helbide hauetakoren batera: itziaramayo@msn.com edo aldizkaria@hikhasi.com Hartu-emanetarako bide berri honekin, dauzkagun kezkak denon artean eta elkarri gure esperientziak kontatuz bidera ditzakegu. Anima zaitez!
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Haur-jolasen abestiak (CDa)
Haur-jolasen abestiak II (CDa)
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
 
© 2005