[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa. Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
"Bidelagun" etorkinekin
Zenbakia
Data
2004(e)ko urria
Idazlea
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa.
Saila
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Duela hiru bat urte, Nafarroako Baztan, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdi ingurunean, ia egun batetik bestera, herrialde ez garatuetako etorkinak etortzen hasi ziren. Egoera horren aurrean, eta berau zeinahi arlotan sortzen ari den kezkaz nahiz jarreraz oharturik, "Bidelagun" elkartekoek gai hori ere lantzea erabaki zuten, eta hainbat ekimen jarri dituzte abian. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
"Bidelagun" Nafarroako Gobernuak legalki onartutako eta irabazi asmorik gabeko landa eremuko elkartea da. 1999ko ekainaren 7an sortu zen Baztanen, Urdazubin, Zugarramurdin, Malerrekan eta Bortzirietan borondatezko gizarte lana sustatzeko xedearekin.



Oraintsu arte egoitza Elizondon baino ez du izan. Hala ere, beharrak bultzatuta, Donezteben ere beste egoitza bat zabaldu berri du.



Irabazi asmorik gabeko elkarte hau, hasiera batean, adineko pertsonei, eriei eta ezinduei laguntzeko nahiz horrelako pertsonak zaintzeko helburuarekin sortu zen, bai beraien etxebizitzetan, bai bizitzen egon zitezkeen egoitzetan. Beharra daukan zeinahi pertsonari begira dago eta bizilekuetan nahiz egoitzetan kidetasun programak daramatza aurrera, hala nola mandatu txikietan laguntzea, kalera ateratzea erraztea, zaintzaileen ordezkapenak egitea, bakarrik dauden pertsonei laguntzea... Filosofia horrekin, halaber, ospitaleetan borondatezko programa bat ere badute martxan arrazoi bategatik edo besteagatik bakarrik dauden pertsonei laguntzeko; eta aldi berean, baita prestakuntza programak ere: boluntarioei begira dauden prestakuntza ikastaroak, herritarren sentsibilizazioa bultzatzekoak, elkartasuna, kultur aniztasuna eta giza eskubideen balioak lantzekoak... Ekintza kurioso gisa, euskaldun elebakarrekin itzultzaile lanak ere egiten dituztela aipa liteke -Iruñera ospitaleetara joan behar dutenean edota gaztelaniazko dokumentuen aurrean-. Beraz, beraien lan eremua guztiz zabala dela esan daiteke.



Duela hiru bat urte, Nafarroako Baztan, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdi ingurune honetan, ia egun batetik bestera, herrialde ez garatuetako etorkinak etortzen hasi ziren. Hasieran etorkinen kopurua baxua zen, baina gaur egun, kontuan hartzeko zifren aurrean gaude. Hala, esaterako, Elizondoko herrian 3.000 bat biztanle badira, horietatik 200 inguru etorkinak dira, hau da, biztanleria osoaren % 6,6. Donezteben etorkinen kopurua altuagoa da. Herri horrek 1.200 biztanle ditu gutxi gorabehera, eta horietatik % 14 bat etorkinak dira.



Errealitate hori ikusirik, eta berau zeinahi arlotan sortzen ari zen kezkaz nahiz jarreraz oharturik, Bidelagun elkartekoek gai hori ere lantzea erabaki zuten.



Hala, gai horri loturik, Malerreka, Bortziriak eta Baztango mankomunitateetako euskara teknikariek hainbat hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) etorkinei begirako liburuxka informatibo bat kaleratzea erabaki zuten eta Bidelagunek ere bertan parte hartu zuen. Liburuxka horretan askotariko informazioa biltzen da: ingurune horretako lanbideak, lanarekin zerikusia duten eta beraiei interesgarri gerta dakizkiekeen datuak, euskararen presentzia nahiz garrantzia beraien integrazioari begira, eskolek eskaintzen dituzten ikasketa ereduak, telefono interesgarriak, eskualdeko nahiz herriko (Doneztebe, Elizondo eta Bera) mapa eta datu geo-demografikoak, oinarrizko hiztegitxo bat hamar hizkuntzatan... Liburuxkak hiru herrietako gizarte zerbitzuetan , zonaldeko eskoletan eta Bidelaguneko egoitzetan daude zabalduta, eta hala, etorkina herrira heltzearekin batera, informazioa luzatzen zaio.







Etorkinekin bilerak egiten dira



Hala ere, argi zegoen hori ez zela nahikoa etorkinen integrazioari begira. Orduan, beraiekin biltzea, elkar ezagutzea eta haien kezkak entzutea izan zen emandako lehen pausoa. Lehen bilera 2003ko udazkenean egin zen, eta ordutik hona, beste batzuk ere burutu dira. Bakoitzean gai bat lantzen da etorkinekin; adibidez, lana, etxebizitza, paperak, kultura askotariko biltoki bat sortzeko beharra, hezkuntza... Bilera horietan etorkinek hainbat galdera egiten dizkiete, eta Bidelaguneko kideek eta haiek gonbidaturiko adituek, ahal duten heinean, bileran bertan erantzuten dizkiete. Arduradunen hitzetan, oso giro jatorra sortu da eta etorkinen parte-hartzea handia da. Etorkin helduez gain, noizbehinka, nerabeak ere hurbiltzen dira.



Horietako bilera batean hezkuntza arloa landu zen. Gaur egun, Nafarroako ingurune honetako haurren % 90 D ereduan matrikulatuta dago. Hasiera batean, haur etorkinen gehiengoa A ereduan matrikulatzen zen. Haur etorkin horietako gehienak Hego Amerikakoak dira, eta bereziki, Ekuadorkoak. Urtetik urtera haur etorkinen matrikulazioa nabarmen gorantz doala kontuan hartuta, irizpide batzuen beharra ezinbestekoa da.



Guraso etorkinek, errealitate horretaz jabeturik, bilera hartan beraien seme-alabak D ereduan matrikulatuak izatea nahi zutela aldarrikatu zuten, haurrak herrian integratzeko ezinbestekotzat jotzen baitzuten euskara jakitea. Bidelagun elkartea guraso horien kezkarekin bat datorrenez, beldurrak alde batera utzita, gai horri heldu dio eta bide hori jorratzeko konpromisoa bereganatu du.



Hezkuntza arloari begira, bilera hartan beste hainbat hutsune eta adierazpen ere azaleratu ziren, eta horietako batzuk haur etorkinen ahotik. Batzar hartan zeuden Bigarren Hezkuntzako etorkin gazte batzuek, Bidelagun elkartekoen harridurarako, ikaslagunen aldetik ikastetxean entzun nahiz jasan behar izaten dituzten jarrera eta txutxu-mutxu arrazistak adierazi zituzten; hala nola, "alde hemendik, lana kentzera etorri zarete eta!", "zure ama emagaldua da, emakume beltz gehienak bezala!" eta mota honetako beste hainbat iruzkin. Baina ez hori soilik. Jolas orduetan ere, haur etorkinak haur etorkinekin ibiltzen zirela eta autoktonoak autoktonoekin aipatu zuten. Bileran bildurikoak gai honekin kezkaturik agertu ziren, eta ez eskola eremuari dagokionez soilik. Kalean ere mota horretako iruzkin eta jarrera arrazistak bizitzen direla jakinik, biztanleria osoari eta gehien bat bertako jendeari begirako sentsibilizazio kanpaina bat bultzatzea erabaki zen.



Sentsibilizazio kanpaina, batetik, zonaldeko ikastetxe guztiei zabalduta dago, bai herrietako eskolei, bai eskola kontzentrazioei; eta bestetik, kaleko eta herriko pertsona orori.



Hala bada, Baztango Herrietako Eskolak, Elizondoko San Frantzisko Xabier ikastetxe publikoa eta Baztan ikastola lanean jarri ziren, eta hilabete batean zentroetako kultura guztiak curriculumeko ikasgai denetan lantzea erabaki zuten. Horrela, musika ikasgaian, esaterako, hainbat herrialdetako kantuak, musika tresnak, taldeak eta abar ezagutu eta aztertu zituzten; geografian ikastetxeko herrialde guztiak mapan kokatzen eta horien ezaugarri geografiko nagusiak eta hiri nagusiak non dauden ikasi zuten; gaztelaniako eskoletan Hego Amerikako gaztelania eta Estatu Espainiarrekoa aurrez aurre jarri zituzten; eta horrela, beste ikasgai guztietan ere. Guztiz emaitza positiboak lortu ziren, eta arrazoi hori dela bide, hainbat herritan kulturarteko hilabete horretan burututako materialen erakusketa bat egitea erabaki zen.







"Ikusi-makusi"/"Veo-veo" proiektua proposatu dute



Kulturartekotasuna helburutzat hartuta eta elkarbizitza positibo bat lortzeko bide honetan, beste pauso bat ere eman behar zela jabeturik zeuden Bidelaguneko kideak. Horrela, sentsibilizazio kanpaina bateko abiapuntu moduan, Mikel Gereka koordinatzaile lanetan jarririk (Mikel, Malerrekako hainbat ikastetxetan ingeleseko irakaslea da), Baztan, Malerreka eta Bortziriak inguru honetan, "Asamblea de Cooperación por la Paz" (ACPP) estatu mailako elkarteak aurkezten duen "Ikusi Makusi"/"Veo-veo" proiektua bertako ikastetxe guztietara luzatzea proposatu zuten Bidelaguneko kideek.



Proiektu europar hau 10-14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. 1993. urtean Lunteren (Holanda) egin zen Nazioarteko "I spy with my little eye" lantegiaren erakusketan oinarritzen da eta, "Baustelle Europa" proiektuarekin lotura dauka (proiektu hori Alemaniaren, Belgikaren eta Holandaren artean aurkeztu zen). "Asamblea de Cooperación por la Paz" elkarteak proiektu hori bere gain hartu zuen, gaztelaniara itzuli zuen eta, estatu espainiarreko hainbat herritan eta ikastetxetan zabaltzen ari da, erakusketa bitartekotzat hartuta.



"Ikusi-makusi" ez da ohiko erakusketa bat. Zirkuitu eran eta txokoka dago antolatua. Bertan gaztetxoak hainbat arazo edota egoeraren aurrean jartzen dira eta konpontzen saiatu behar dute. Baliabide didaktiko askotarikoak erabiltzen dituzte. Haurrek erakusketa ikusi aurretik, material didaktiko horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko, hamar orduko sentsibilizazio ikastaroak eskaintzen zaizkie irakasleei. Ondoren, gelan hainbat gai lantzen dira elkarbizitza baketsua bideratzeko eta uste hedatuak nahiz orokortasun eta estereotipoak hausteko. Gelan aniztasunari dagokion lehen sentsibilizazioa egin eta gero, erakusketari egiten zaio leku. Bukatzeko, haur guztien artean proiektu honetatik atera dituzten ondorioak idazten dira, eta ahoz azaltzen dira gelan. Proiektuaren arduradunen hitzetan, orain arte behintzat, Estatu Espainiar osoan oso emaitza positiboak lortu dira.



Arestian aipatu dugunez, Bidelagun elkartekoek proposamen hau ikastetxe guztiei luzatu diete. Mementoz, Lehen Hezkuntzako zentro batzuk parte hartzeko prest agertu dira, eta Bigarren Hezkuntzako zonaldeko ikastetxe gehienak ere bai.



Bidelagunekoek, beraz, jada bota dute hasi berria den ikasturterako erronka bat, baina orain ikusi egin behar ea aurrera atera dezaketen edo ez. "Ikusi egin behar" diogu, izan ere, material hau gaztelaniaz dago, eta euskaratzeak 36.000 euroko kostua du, beraien poltsikoetarako gehiegitxo, kanpoko diru laguntzekin bizi direla aintzat harturik (ez da ahaztu behar elkarte hau GKE motako erakunde bat dela). Beraien esku dagoen guztia egingo omen dute proiektua Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan martxan jartzeko, guztiz beharrezkotzat jotzen baitute mota honetako proiektuak ikastetxeetara ekartzea elkarbizitza positiboa lortu nahi baldin bada. Baina kanpoko diru iturririk gabe, beltz ikusten dute geroa. Hala bada, kontuan izanda euskaldun gazte ororentzat positiboa izango den proiektu baten aurrean gaudela eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen jarrera hala nolakoa dela, elkarte honetako kideek, aukera hau aprobetxatuz, EAEko erakundeen ateak jo nahiko lituzkete, eta horien artean bereziki Eusko Jaurlaritzakoak. Euskaratzeko behar duten dirua edota diruaren zati bat baino ez dute eskatzen. Horrela, material hori hor egongo litzateke euskaraz, eta denontzat izango litzateke aberasgarri, mota guztietako mugak hautsiz eta euskal hizkuntzari esker denok elkartuz. •







* OHARRA: norbaitek BIDELAGUN elkartekoekin harremanetan jarri nahi badu, edo diru laguntza eman, dei edo idatz beza ondorengo helbide honetara:



BIDELAGUN BOLUNTARIOTZA



Santiago karrika, 58 A beheiti



31700 Elizondo



Nafarroa



Telf. 948.58.13.27



bidelagun@hotmail.com



Kontu korrontea: Nafarroako Kutxa 2054 / 0213 / 28 / 30100 / 11830







Irakurleen txokoa



Txoko hau zeurea duzu, irakurle, eta bi aukera luzatzen dizkizugu: galderak egitea eta erantzunak ematea.







Lehenengoak kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko kezkak, galderak eta zalantzak bideratzeko aukera ematen dizu. Horretarako, bi helbide hauetakoren batera idatzi besterik ez duzu egin behar:



itziaramayo@msn.com edo aldizkaria@hikhasi.com



Zure izena edo ikastetxearen izenarekin batera, helbide elektronikoa jartzea eskatzen dizugu, erantzuna emateko zurekin zuzenean harremanetan jar dadin nahi duen oro.







Bigarren aukera erantzuna ematearena da. Hemen agertzen diren galderei edonork eman diezaieke erantzuna, proposamena, aholkua, laguntza, iradokizuna... bi modutara: galdera egiten duenarekin zuzenean harremanetan jarriz edo aldizkarira idatziz (aldizkaria@hikhasi.com).







Harremanetarako bide berri honekin, dauzkagun kezkak denon artean eta elkarri gure esperientziak kontatuz bidera ditzakegu. Anima zaitez!
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Etorkinen seme-alabak eskolan: zer aldatzen ari da?
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
 
© 2005