[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
URRUTIA, Iñigo:
Zenbakia
Data
2004(e)ko azaroa
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
"Hizkuntza eskubideak eta euskara hezkuntza sisteman" izenburua daraman tesia egin du Iñigo Urrutia EHUko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle bizkaitarrak. Abenduan argitaratuko da tesi osoa biltzen duen liburua gaztelaniaz, eta aurrerago euskarazko bertsioa kaleratuko da, laburragoa, zuzenagoa.


Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin ondoren, abokatu lanetan jardun zen urte batzuetan eta handik unibertsitatera egin zuen salto; lehenbizi Deustuko Unibertsitatera beka batekin lan egitera, eta ondoren EHUra irakasle lanetara. Euskara juridikoari lotutako gaiak izan ditu beti esku artean, euskararen estatus juridikoa aztertze aldera. Hizkuntza eta zuzenbidea, zuzenbidea eta hizkuntza. Tesi honetan hirugarren osagai bat gehitu du: hezkuntza.


Ikuspegi juridikoa askotan aspergarria izan litekeela aitortzen du, baina gauza interesgarriak ere badituela azpimarratzen du, aldi berean. Sententzia oso interesgarriak omen daude, eta asko ikas omen daiteke. Printzipio juridikoek esaten dutenetik abiatuta, gauzak alda daitezkeela dio.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Zerk bultzata hartu zenuen hizkuntza eskubideak eta hezkuntza lotzen dituen gai honi buruzko tesia egiteko erabakia?


Beti izan dut argi hizkuntzari buruzko tesi juridiko bat egin nahi nuela, euskarari lotutako tesi juridiko bat. Euskararen normalkuntza prozesuari begira, hezkuntzatik abiatzea egoki iruditu zitzaidan, oinarri-oinarrietatik abiatzea.





Tesi bat egiten denean, ekarpen bat egin ohi da. Zureak zer ekarpen egiten du?


Batetik, atzera begira jarri naiz eta historian zehar euskarak eta irakaskuntzak zer lotura izan duten aztertu dut, baina ikuspegi juridikotik. Sarritan atzera begira jartzen garenean, iragan gertuari begiratzen diogu gehienbat. Ni saiatu naiz XVIII. mendetik abiatuta, testuinguru historiko bakoitzean zein arau zeuden indarrean ikusten: zer ikuspegi arautzen ziren, zer titulu zeuden, estatuak nola joan ziren arauak egiten... eta hori guztia Euskal Herrian erkatzen.


Bestetik, etorkizunari begira jarrita, diagnostiko bat egin dut. EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko arazo nagusiak zein diren aztertu dut eta oraindik hausnarketagai diren erronka batzuk badauzkagula ikusi dut. Adibidez, integrazio kontzeptua. Euskal Herriko gizarteak askoz ere integratuagoa izan beharko luke hizkuntza aldetik. Lurralde bakoitzeko egoera desberdina da, baina finean, ikuspegi orokor batetik begiratuta, nik uste dut beharrezkoa dela gizarte integratuago bat sortzea. Eta kohesio hori hizkuntzaren aldetik bilatu behar dugu. Desberdintasun administratiboak badira eta aldaketa kultura batzuk behar dira. Euskal Herri osko integrazioa lortzeko hizkuntzaren integraziotik abiatu behar dugu, euskararen bidezko integraziotik. Abiapuntu horretatik hasi behar dugu denok.





Hizkuntzaren bidezko integrazio horretan, zer funtzio du hezkuntzak ?


Kohesio hori hizkuntzaren bitartez bilatu behar da, eta hor hezkuntzak pisu handia du. Hezkuntza sistemak hiru ezaugarri izan behar ditu, eraldatzailea izan behar da, integratzailea eta desberdintasunen orekatzailea. Hiru horiek badute hizkuntza aurpegirik. Hau da, Euskal Herriko hezkuntza sistemek hizkuntza eraldaketari bide eman behar diote, hizkuntzaren bitartez gizartearen integrazioari bide eman, eta hizkuntzen arteko desorekak, hezkuntzaren bitartez orekatu behar dira. Nik uste dut hizkuntza integrazio hori hezkuntzaren bitartez soilik gerta litekeela.


Zentzu horretan, hezkuntza sistemak ezin du, orain arte bezala, bi hizkuntza elkarte sortu: batzuk euskara ezagutzen dutenak eta besteak ezagutzen ez dutenak. Hori ezin da. Hizkuntza hesi hori gainditu egin behar da eta hortik doa nire hausnarketa: integrazioak izan behar du helburua, eta horri begira akaso hezkuntza eredua bera aldatu behar da. EAEn, adibidez, , gertatutako aurrerapauso kualtatiboak azpimarratu behar dira, kalitatea eta abar, baina integrazioari begira bada oraindik zer hausnartzerik, hezkuntza sistemak ez baitu lortzen hizkuntza integraziorik.


Hausnarketa hori, akaso, hausnarketa orokorrago baten barruan kokatu beharko litzateke. Agian galdetu beharko genuke normalkuntza prozesuaren azken helburua zein den. Katalunian, esate baterako, hori oso argi daukate: hizkuntza propioari ematen zaio lehentasuna. Hizkuntza eskubideak hizkuntza propioan zein Katalunian ofiziala den beste hizkuntzan bermatzen dira, baina gizarte bezala, normalkuntza prozesuaren azken puntua zein den oso argi dago. Uste dut Euskal Herrian hausnarketa horretan askoz gehiago sakondu behar dugula eta hori da tesian diodana. Nik ez dakit, baina ez zait iruditzen etorkizuneko gizartea gizarte elebidun bat izan behar denik, baizik eta kide eleanitzez osatutako gizarte euskalduna. Hau da, gizarteko partaideek eleanitzak izan behar dute etorkizunean, baina gizartea bera euskaraz funtzionatzeko moduan jarri beharko genuke hezkuntza sistemaren bitartez.





Zer desberdintasun ikusten dituzu gizarte elebidunaren eta kide eleanitzez osatutako gizarte euskaldunaren artean?


Gizarte elebidunean, bi hizkuntzatan funtzionatu ahal izateko planifikazioa egiten da administratiboki: kartel guztiak bi hizkuntzatan, seinale guztiak bi hizkuntzatan...


Kide eleanitzez osatutako gizartean hizkuntza propioari, gure kasuan euskarari, lehentasuna ematen zaio. Maila desberdinetan daude. Horretarako berezko hizkuntzaren kontzeptua garatu behar da juridikoki eta lehentasuna eman. Dena dela, horrek ez du esan nahi, bi hizkuntzak ofizialak diren heinean, hizkuntza eskubide indibidualak errespetatu behar ez direnik. Esan nahi dena da, gizarteko funtzioak printzipioz euskaraz burutu beharko liratekeela, eta neurri berean administrazioak hizkuntza eskubideak bermatu beharko lituzkeela. Ofizialtasunak (bikoitza) eta hizkuntza propioaren kontzeptuak plano juridiko desberdinetan operatzen dute. Aurrena hizkuntza eskubide indibidualei lotuta dago eta bigarrenak izaera soziala, funtzionala, du . Kataluniako eredua eta eredu bakar horretarantz abiatu beharko genukeela uste dut.


Zer bide proposatzen dituzu eredu bakarrerantz jotzeko?


Gaur egungo legediatik abiatuta trantsizio hori nola egin beharko litzatekeen edo zer babes juridiko dagoen aipatzen dut tesian.


Uste dut egungo legedia beste era batera ulertu beharko dugula, beste interpretazio batzuk egin behar ditugula. Hezkuntza prozesuaren barruan euskararen ezagutza eraginkorra integratu behar dela iruditzen zait. Hori ezin da kanpotik baldintzatu. Hau da, gurasoei ematen zaien hizkuntza aukeraketak (hizkuntza ereduen arteko aukeraketa eskubideak) ezin du baldintzatu euskararen ezagutzaren bermea. Hizkuntza ereduek izaera instrumental hutsa dute, aldiz, euskararen ofizialtasunari lotu behar dizkiegu ezagutza helburuak. Bitartekoek ez dute helburua baldintzatzerik. Eta hala bada, bitartekoak aldatu beharko dira. Ikastetxeei aitorturiko autonomian oinarri hartuz, ezagutza helburuak bermatzea hezkuntza prozesuaren barnera ekarri behar da. Horrek esan nahi duena da, ezagutza helburuak bermatzeko euskararen presentzia behikularra areagotu behar bada, ba hala egin beharko dela, ofizialtasunaren eragin juridikoak bermatzearen bidean. Beraz, iruditzen zait badela babes legal nahikoa hizkuntza ereduen deskonfigurazioa behar dela esateko. Lege aldaketa askorik gabe posible da euskararen presentzia behikularra gehitzea.


Beste bide osagarri batzuk ere badira. Esate baterako, hizkuntza planifikatzaileak jartzea ikastetxeetan. Ikus eta neur dezatela gune bakoitzean zein testuinguru soziolinguistikotan txertatzen den ikastetxea, eta horren arabera azter dezatela nolako presentzia beharko lukeen euskara teknikariak. Neur dezatela zein baliabide dituen ikastetxeak, nola gehitu behar den euskararen presentzia... Horrek eredu klasikoaren deskonfigurazioa ekarri beharko luke.





Juridikoki hori egiteko aukerarik ba al dago?


Bai, hizkuntza normalkuntza prozesuei lotuta, araudi aldaketak egin daitezke. Hori gertatu zen Katalunian; dekretu bidez katalanaren presentzia behikularra gehituz joan zen. Hori izan zen Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa jartzearen arrazoia. Araudi bidez katalanaren presentzia behikularra gehituz joan zenez, ordura arteko hezkuntza sistema kolokan jarri zen. Azken dekretuak zioen Gaztelania ikasgaia eta beste ikasgai bat gaztelaniaz egin zitezkeela, baina gainontzekoa katalanez. Auzitegi Konstituzionalean planteatu zen auzia eta, behin ebatzita, berriz ere Espainiako Auzitegi Gorenera. Haren sententzia zera izan zen: Auzitegi Konstituzionalaren sententzian oinarrituta, araudiari bide zabala eskaintzen zaiola hizkuntzaren normalkuntzan eragiteko, eta araudia nahiko tresna egokia izan daitekeela aurrerapauso baten gainean beste bat egin dadin. Legea baliabide juridiko zurrenegia bihur daiteke berez dinamikoa izan behar den normalkuntza prozesuari behar bezala heltzeko. Dekretuari bide zabala utzi zaio hizkuntza eskubideetan eragiteko.





EAEren kasuan, dekretu bidezko horrelako aldaketarik egin al liteke?


Bai. Euskal Eskola Publikoaren Legeak oso argi esaten du Eusko Jaurlaritzak aztertu eta berdefinitu behar dituela arau horiek, baina aldi berean, oso argi uzten du hizkuntza ereduek izaera instrumentala dutela. Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzia ere oso argia da horretan: irakaskuntza sistemak edo ereduek izaera instrumentala izan behar dute, xedea hizkuntzen ezagutza bermatzea delako.


Alde horretatik, bigarren faktore horri begira egin behar den azterketa zera da: zenbateko presentzia behikularra behar da euskararen ezagutza nahikoarekin atera daitezen ikasleak. Azterketa hori egin ondoren, presentzia behikular hori ezarri beharko litzateke ikastetxeetan, legeak ezartzen duen helburua bermatzea delako lehentasunezkoa. Eta hori ez dago mugatzerik kanpotik gurasoek egiten duten aukeraketaren bitartez. Kanpotik egiten den aukeraketak ez dauka baldintzatzerik hezkuntzak bermatu behar dituen helburuak. Nahiz eta hori horrela izan, ez da ahaztu behar hizkuntza aukeratzeko eskubideak lege oinarria duela, beraz, eredu klasikoen deskonfigurazioaz hitz egin daiteke, baina eredu bakarrerantz abiatzeko, lege aldaketa egin beharko litzateke.





Juridikoki ereduen sistema alda baldin badaiteke, zergatik ez da aldatzen?


Politikoki kostu handiko kontua izango dela pentsatzen dut. 1992an sinatutako eskola itunean jada esaten zen hizkuntza ereduak berrikusi behar zirela, baina politikoki zuhurra zirudiela mantentzea.


Horrez gain, hezkuntza arloa konplexua da eta hainbat faktorek eragiten dute. Esate baterako, funtzionario nahikoak behar dira trantsizio hori garatzeko. Gaur egungo arazo nagusietako bat hori izan liteke: irakasleen aldetik prestakuntza nahikorik ez dagoela aldaketa hori egiteko.


Birziklaia prozesuak ugari izan dira eta emaitzak positiboak izan direla uste dut, eta hori azpimarratu egin behar dela. Baina hori esan ondoren, baita ere esan behar da hezkuntza sistemak ezin dituela bi hizkuntza elkarte sortu. Integrazio printzipioa eraginkorragoa bihurtu behar dugu.





Gaur egungo ereduen sistema bi hizkuntza elkarte sortzen ari dela uste al duzu?


Banaketa sistemaren erronka nagusia hori gainditzea izan bada ere, gainditzerik ez duela izan uste dut. Eta hori da hezkuntza sistemak egiterik ez daukana. Integrazioa lortu behar du. Ez dauka bide ematerik hizkuntza hesi bat sortzeari, eta hori gainditzeko neurriak hartu behar ditu. Ondorio hori ez da nahita bilatutakoa, noski, baina praktikan hala gertatzen denez, konponbidea bilatu behar zaio berehala. A ereduak ez badu euskalduntzen, hezkuntza sistemak zerbait egin behar du Euskal Herriko gizartearen hizkuntza integrazioa gauzatzeko. Bestela, oso egoera okerrera joango gara.


Beraz, bi aukera daude: A eredua inhanizioz hiltzen uztea edo ereduen sistema aldatzea. Lehenengo bidea A ereduaren balizko iraungitze dataz baliatzen da, baina ez dela oso zuzena iruditzen zait. Askoz ere zintzoagoa litzateke aldaketen bitartez sistema bakarrerantz abiatzea.





1992ko Europako Hizkuntza Gutxituen Karta 2001ean sinatu zuen Espainiako Gobernuak. Zer ondorio ekarri ditu?


Kartak konpromiso maila desberdinak hartzeko aukera ematen du. Espainiako Gobernuak hizkuntza ofizialei begira konpromisorik altuenak hartu ditu, eta hizkuntza ofizialak ez direnen kasuan malgutu egiten ditu bere konpromisoak.





Nola ikusten duzu Nafarroako egoera Karta sinatu ondoren ?


Nagusiki zonifikazioa berrikusi behar dela uste dut. Europako Hizkuntza Gutxituen Karta indarrean sartu denetik, zonifikazioa beste modu batera irakurri behar da. Zonifikazioak ezin du balio euskararen eskaria blokeatzeko. Horretarako baliagarria bada, edo izatez eragin hori sortzen badu, ez litzateke zilegia izango. Zonifikazioak soilik balio dezake baldin eta testuinguru soziolinguistiko bakoitzean euskararen aurrerapausoei egokitzeko bada. Horretarako baliagarri ez bada, ez litzateke Europako Kartaren araberakoa izango.


Zonalde mistoan euskararen egoera eta hedapena ez dira oso argiak izan, eta orain, Kartan oinarrituta, esan liteke Espainiako Gobernuak hartu dituen konpromisorik nagusienak zonalde mistoan aplika daitezkeela zalantzarik gabe.





Eremu ez euskaldunean Vascuencearen Legeak ez du baimentzen euskarazko irakaskuntzarik. Zer dio Europako Kartak horren gainean?


Europako Kartaren kontrakoa da. Garbi dio ez dagoela mugatzerik euskararen irakaskuntza euskaraz ematen delako; hots, euskara ezin liteke arrazoi izan mugak jartzeko. Mugatu liteke irakaskuntza sistema hori ez bada egokitzen arau kurrikularretara, kopuruetara edo beste zerbaitera. Baina ez dago mugatzerik hizkuntza gutxitu batean irakasten delako. Ikastetxe horiei baimena ez ematearen arrazoia baldin bada euskara erabiltzen dutela irakaskuntzako hizkuntza bezala, ez baimentze hori Europako Kartaren kontrakoa izango litzateke erabat. Eta baita nazioarteko beste hitzarmen batzuen kontrakoa ere. Guztiz antijuridikoa litzateke.





Nafarroako Gobernuak I eta J eredu berriak jarri nahi ditu ingelesa hizkuntza behikular moduan sartuz eta euskaren kaltetan.


Kanpoko hizkuntzak eta hizkuntza propioak ez dira maila berekoak. Berezko hizkuntzaren garapena eta horiek ezagutzeko eskubidea gizartearen garapenari lotua dago, eta babestua dago nazioarteko zuzenbidean.


Kanpoko hizkuntzak ikastea, ordea, beste plano batean kokatzen da. Aberastasun pertsonala dakar, eta hori hala izanik, hezkuntza sistemak atzerriko hizkuntzen ezagutza bermatu beharko luke. Baina horrekin ez da nahastu behar hizkuntza propioaren hedapen juridikoa eta kontzeptuak hezkuntza sistemaren gainean islatu behar dituen eragina juridikoak. Euskara Nafarroa osoko hizkuntza propioa da, hala dago ezarria Vascuencearen Legean gaztelaniarekin batera. Eta horrek esan nahi du gizarte garapenerako, eta gizarte funtzio komunikatiboak bideratzeko hizkuntza bihurtu behar duela. Inori bururatuko al litzaioke gaztania eta ingelesaren arteko hautaketa eskubidea Madrilen proposatzea?


Gurasoak euskara edo ingelesa aukeratzen jartzera errorea iruditzen zait. Batetik, hizkuntzek ez dutelako maila berean funtzionatzen. Eta bestetik posible delako Nafarroako hizkuntza propiok ezagutzea hezkuntza sistemaren bidez eta horrez gain kanpoko hizkuntza bat edo bi. Gurasoak aukeraketa horren aurrean jartzeak irizpide politiko bat erakusten du.





Irizpide politiko horren aurrean, ez al da posible zerbait egitea?


Nafarroan hizkuntzaren gaiak pisu politiko handia du. Euskararen normalkuntzaren alde edo kontra jartzea posizionamendu bat da. Eta horrek ez dauka logikarik. Ez dago ulertzerik hemendik at. Nafarroa da bere hizkuntza propio baten kontra legislatzen ari den Europako herri bakarra, eta hori ez dago ulertzerik. Frisiako lagun batek hala esaten zidan, ez zegoela ulertzerik.


Ikuspegi juridikotik hizkuntza propioari lehentasuna eman behar zaio. Beraz, administrazioak hizkuntza horren ezagutza sustatu beharko luke, hizkuntza propioa delako kolektibo horren bereizgarria.


Egia da, ordea, Nafarroan, eta baita EAEn ere, hizkuntza propioren kontzeptua ez dagoela garatua.





Eta zer ondorio dakartza horrek?


Nafarroan bi hizkuntza hartzen dira propiotzat: euskara eta gaztelania. Horrek propioaren esanahia edo kontzeptua neutralizatu egiten ditu. EAEn, adibidez, bi hizkuntza ofizial daude, baina bat da propioa, euskara.


Hizkuntza ofizialtasunak eskubideak sortzen ditu, baina hizkuntza propioak esan nahi du gizarte bezala garatzeko aukera zabaltzen duela. Hau da, hizkuntza horretan gizarte funtzio guztiak burutu behar direla. Konpromiso berezi bat agertzen du propiotasun horrek. Eta Nafarroan kontzeptu hori neutralizatu egiten da; bi hizkuntzak propiotzat joz gero, ez da bata bestearen gainetik jartzen, biei lehentasun bera ematen zaie.


Dena dela, horrek argi uzten du propioak ez diren hizkuntzak ezin pareka daitezkeela propiotzat dituen hizkuntzekin, ingelesa kasu.





Frantziako Gobernuak ez du Europako Hizkuntza Gutxituen Karta sinatu oraindik. Zer irakurketa egiten duzu?


Egoera erabat anakronikoa dela iruditzen zait. Karta hori sinatzekotan izan zenean (zuhurtzia handiz), Estatuko Kontseilu Konstituzionalak esan zuen kartak hizkuntza eskubide kolektiboak zekarzkien neurrian, Frantziako Estatuak ez zeukala sinatzerik. Eta hala gertatu zen. Konstituzioa aldatu beharko litzateke. Ez dira izango Europan estatu asko sinatu gabe gelditu direnak. Hain zuzen, orain Europako Batasunean sartu nahi duten estatu kide berriei baldintza bezala ezartzen zaie Karta hori sinatzea eta gutxieneko hizkuntza berma batzuk barneratzea. Baina Frantziaren kasuan ez da gauzatu.


Horrek argi uzten du Frantziako testuinguru politikoan pisu ikaragarria duela hizkuntzaren gaiak, frantsesa beti izan baita Errepublikako elementu aglutinatzailea. Baina hori ere demokratizatzen joan beharko da, gaur egungo egoera erabat antidemokratikoa baita. Edozelan ere, Kartak hizkuntza gutxituen babeserako Europako estandarra agertzen du; eta hala izanik, Frantziak ez du beste biderik, hurbilpen prozesua abiaraztea baizik.





Euskara hizkuntza ofiziala ez denez, euskarazko irakaskuntza ere ez.


2001. urtean Frantziako Hezkuntza ministeritzak hezkuntza elebiduna eraberritzeko araudia onartu zuen. Frantziako historia modernoan, lehenbiziko aldiz arau juridiko batek Iparraldean aspaldi existitzen ziren hizkuntza ereduak aintzat hartu zituen: murgiltze eredua, ordu pareko eredua eta euskara ikasgai bezala hartzen duen eredua. Araudi horiek errekurrituak izan ziren (irakaskuntza sindikatu batzuen ekimenez) eta 2002ko urrian, Estatuko Kontseiluak lehen bi ereduak deuseztatu zituen. Estatuko Kontseiluko jurisprudentzia oso mugatua da. Bi hitzetan laburtuz, zera esaten du: araudiz ez dagoela eskubide horiek aitortzerik. Zergatik? Legeek ez dutelako jasotzen hizkuntza gutxituetan irakaskuntza jasotzeko eskubidea. Eta jaso gabe dagoenez, ez dago arautzerik. Azken finean, ez dagoela lege babesik dio. Euskara, korsikera, okzitaniera edota beste hizkuntza gutxituak ikas daitezkeela dio, baina ikasgai bezala hartuta. Hizkuntza horietaz baliatuz ikasteko lege aukerarik ez dago.





Frantziako Estatua dezentralizazio prozesu batean murgildurik dago. Horrek biderik ireki al lezake?


Interesgarria izan liteke Iparraldea lurralde kolektibitate bezala eratzeari begira. Eta baita hizkuntzari lotutako zereginak dezentralizatzeko ere. Iparraldean lurralde kolektibitate bat edo departamendu bat sortzen bada soilik etor liteke euskararen ofizialtasunari bide emango liokeen marko juridiko berri bat. Korsikako eredua oso aberasgarria gerta dakiguke bide horretan.





Korsikako eredua egokia iruditzen al zaizu?


Oso kasu interesgarria dela uste dut. Estatutu berezi bat onartu zen eta korsikeraren irakaskuntza orokortzeko artikulu batzuk baziren. Egia da hori ahulduz joan zela, baina gaur egun era orokorrean eskaintzen da korsikerazko irakaskuntza. Iparraldean oraindik urrun gaude horretatik.





Irakaskuntzaren funtzioa funtsezkotzat jotzen duzu Iparraldean ere euskararen etorkizunerako?


Bai. Inkesta soziolinguistikoek diote euskara galbidean dagoela eta hori saihesteko neurri bakarra irakaskuntzaren bitartez euskararen ezagutza orokortzea dela. Nik ditudan datuen arabera, euskara edo euskaraz ikasten dutenen ehunekoa nahiko baxua da. 2-11 urte bitartean % 27k euskarazko ereduan ikasten du edo euskara ikasgai bezala du; eta % 72k frantses hutsean ikasten du. 11-18 urte bitartean, hots, Bigarren Hezkuntzan, ehunekoa askoz ere txikiagoa da, % 7 inguru.





EAEn, Nafarroan eta Iparraldean, hiruretan egoera desberdina dela ikusita, hezkuntza eredu bakarrerantz nola abia gintezke?


Erritmo desberdinak ezarri beharko lirateke, baina uste dut integrazio kontzeptua baliagarria dela hezkuntza sistema guztietarako eta orokorrean hartuta. Zer daukagu komunean? Hezkuntza sistemak zer izan behar du? Izan behar du eraldatzailea, integratzailea eta desberdintasunen orekatzailea. Hiru alderdi horiek hartu eta lurralde bakoitzean ezarri behar dira.





Hau guztia martxan jartzeko sakoneko hausnarketa bat egin beharra aipatu duzu. Nork egin behar du?


Gizarte osoak: irakasleek, gurasoek, ikasleek, erakundeek, politikariek... Euskal Herriak berez duen dinamizitatean oinarrituz hausnarketa egin behar da, bai. Euskararen Kontseilua badabil horretan, eta gizarte aldetik zer aldaketa eman behar diren aztertzen ari da, etorkizuneko Euskal Herriak hizkuntza aldetik nolakoa izan behar duen aztertzen ari da, euskararen gizarte mugimenduetatik zer egin beharko litzatekeen.


Horrez gain, maila politikora ere eraman behar da eztabaida hori. Maila horretan ere eztabaidatu behar da hizkuntza aldetik etorkizuneko Euskal Herriak nolakoa izan behar duen. Eta behin hori argituta, hezkuntza sistemaren bidez eragin ahal izango da.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Curriculum desberdinen gelak
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Hik Hasi Udako Topaketak
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xosé
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
SAINZ, Matilde:
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
Motiboezaguerabilpenaren zioak
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereñoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
Historiako zertzeladak: Libe Goñi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
RUIZ BIKANDI, Uri:
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
CLEGG, John:
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Ikastoletako lehen andereñoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iñaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iñaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
GIMENO SACRISTÁN, José
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
Euskararen kalitatea
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruñea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
Irakasleriaren osasuna
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
Haur-jolasen abestiak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ, FelixI elkarrizketa
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak dira
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onura
Irakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Zamakola ikastetxea, Bilbo:Gatazkak konpontzen ikasi dute, eta gainera, hezibide bihurtu dituzte
ETXEKO IRAKASKUNTZA
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Isabel Celaá. “Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Familiak paper garrantzitsua betetzen du euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten
LERTXUNDI, Anjel: Zuk zeuk irakasten ari zaren horren gaineko irrikarik ez baduzu, alferrik ari zara transmititzen. Eta euskararekin ere, gauza bera gertatzen da.
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
Labirintoaren erbestean
Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola?
Euskaldun eleanitza
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
PISA frogen hamaika irakurketa
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Administrazioek jartzen dituzten trabak gaindituz, norabide argia du euskararen aldeko hezkuntzak
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
TILA ez da lasaigarria
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005