[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Marokoko hezkuntza sistema
Zenbakia
Data
2004(e)ko azaroa
Idazlea
ARAMAIO, Itziar. Euskal filologoa
Saila
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Artikulu honetan, laburkiro bada ere, Marokoko hezkuntza sistema eta eskolako hizkuntza den arabiera klasikoari buruzko zenbait datu interesgarri luzatuko dira, besteak beste, haur nahiz gazte marokoarrei euskara irakasteko orduan kontuan izan ditzagun. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Marokoar hezkuntza sistema, Mohamed VI. erregearen bultzadari esker, gaur egun erreforma prozesu baten barruan dago. Erreforma Charte proiektuan finkatuta geratu zen (1999ko azaroko Hezkuntza eta Formakuntza Gutun Nazionaleko proiektua), ondorengo egutegiarekin: 2000-2010 bitartean Hezkuntza eta Formazio Hamarkada Nazionala; 2002an Derrigorrezko Hezkuntza orokortu; 2003an 6 urterekin haurren eskolatzea hastea orokortu; 2004an Batxilergoa orokortu; 2006an Haur Hezkuntza orokortu; 2010an Unibertsitatea orokortu. Horiek hitzartutako datak badira ere, 6 urte dituzten haur guztiak eskolatzea eta Batxilergoa orokortzea atzeratu egin dira jada.

Erreforma horren bidez, batez ere, honako helburu hauek lortu nahi dira: Marokoko analfabetismo altua jaitsi, hezkuntza kalitatea igo, hezkuntzari dagokionez hiri eta landa eremuen artean nahiz gizon eta emakumezkoen artean dauden aldeak murriztu eta, hezkuntza pribatua garatu. Datuen arabera, lurralde honetako biztanleriaren % 55 analfabetoa da. Datuak are kezkagarriagoak dira gizonezko eta emakumezkoen eskolatze tasak aurrez aurre jartzen baditugu, edota hirietatik landa eremuetara dagoen aldeari so egiten badiogu. 2000. urtean UNESCOk bildu zituen datuen arabera, landa eremuko emakumezkoen %89 eta gizonezkoen % 61 analfabetoa da, eta hiri guneetan emakumezkoen % 49 eta gizonezkoen % 25. Analfabetismo altu horien arrazoietako bat landa eremuetako eskola kopuru urria da. Eremu horietan haurrek eskolara joateko hainbat eta hainbat kilometro oinez egin behar izaten dute sarri askotan; hori dela eta, ohikoa da eskolara joan beharrean haurrak gurasoei laguntzen geratzea, etxerako eskulanaren edota diru sarreren beharra bide.

Marokoar hezkuntza sistema islamiar legearen gainean eraikita dago. Jaungoikoarenganako fedea, nazioarenganako maitasuna eta monarkia konstituzionalaren errespetua ditu oinarritzat.

Marokon bi hezkuntza sistema daude: publikoa eta pribatua. Pribatuan ikasleriaren % 3 dabil, eta ikastetxe horietako gehienak gobernuaren menpe daude, eta publikoen antzeko ikasketa programak eta metodoak erabiltzen dituzte. Horiez gain, eskola frantsesak, espainolak eta abar ere badaude. Horiek, dagozkien lurraldeko programa jarraitzen badute ere, nahitaez arabiar hizkuntza eta kultura ikasgaiak eman behar dituzte.

Ikasketa ez unibertsitarioak hiru mailatan bereizten dira: Lehen Hezkuntza (6 maila, 6-12 urte bitartean), Bigarren Hezkuntza (3 maila, 12-15 urte bitartean), eta Batxilergoa (3 maila, 15-18 urte bitartean). Batxilergoaren ordez Lanbide Heziketa ikasteko aukera ere badago. Haur Hezkuntzari dagokionez, orain arte ez du presentzia handirik izan; hirietan orain hasi dira zabaltzen.

Haur Hezkuntza: arlo pribatuaren esku dago, eta 2-6 urte bitarteko haurrei begira. Zentro bakoitzeko buruek erabakitzen dituzte emango duten ikasketa programa eta irakasleek izan beharreko profila eta ikasketak. Garai honetan hasiko dira hizkiak ezagutzen, irakurtzen eta idazketa teknikak lantzen. Zentroek ez dute jangelarik; hala bada, ikastetxeko ordutegia, goizeko 8:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era da. Asteazken, larunbat eta igandeetan ez dago eskolarik.

Eskola koranikoak: Korana baino ez da irakasten eta kasu gutxi batzuetan irakurketarekin eta idazketarekin hasten dira. 4 urterekin matrikulatu eta 7-8 urte dituztenerako Korana buruz jakitea espero da. Erabiltzen duten ikasketa metodologia errepikapenaren bitartez buruz ikastea da, azaldu edota jakin gabe zer esaten den edota esaten denaren inguruan hausnartu barik. Pertsona helduak ere joan daitezke ikastetxe horietara, eta kasu horietan ere ikasketa metodologia bera erabiltzen da. Tangerren, esaterako, hiru eskola koraniko garrantzitsu daude. Bertan urtero 10 ikasle hoberenei beka bat ematen zaie ikasketak jarraitzera Saudi Arabiara joateko eta etorkizun hurbilean iman bihurtzeko.

Lehen Hezkuntza: sei maila dira, 6 urterekin hasi eta 12 urtera arte. Maila batetik bestera automatikoki pasatzen da, ikasgaiak gainditu edo ez. Hala ere, Bigarren Hezkuntzara pasatzeko, haur guztiek azterketa global bat gainditu behar dute ekainean. Gainditzen ez dutenek hurrengo urtera arte itxaron behar dute. Herri edota hiri bakoitzeko haur guztientzat azterketa bera izaten da, eta azterketa horren mamia herri edo hiriko irakasle guztien artean erabakitzen da. Zentro bakoitzak bere proposamena egiten dio barrutiko ikuskariari eta horrek Barrutiko Ordezkaritzara bidali ostean, han erabakitzen da zein galdera egin zehazki. Azterketa hori haurren gehiengoak gainditzen badu ere, gainditzen ez dutenek hiru urteko epea dute horretarako. Orduan ere gainditzen ez badute, Lanbide Heziketara bideratzen dira.

Badaude beste zentro mota batzuk ere, esate baterako "Muley Sliman" Tangerren, non bi urteren buruan oinarrizko jakintzagaiak eta islamaren inguruko gaiak baino ez diren eskaintzen. Lehen Hezkuntzako asteko ordutegia 30 ordukoa da, astelehenetik larunbatera. Liburuak gurasoek erosi behar izaten dituzte, baina ostean gobernuak diru laguntzak ematen ditu.

Bigarren hizkuntza salbu, ikasgai guztiak arabiera klasikoan ematen dira. Lehen Hezkuntzako 3. mailan frantsesez idazten, irakurtzen eta hitz egiten ikasten hasten dira, Marokoko bigarren hizkuntza ofiziala baita.

Gela bakoitzeko haur kopurua aldatu egiten da auzotik auzora eta herritik herrira, baina hirietan ohikoa da gela berean 40 ikasletik gora izatea.

Bigarren Hezkuntza: hiru maila dira, 12 urtetik 15 urtera bitartean. Lehen Hezkuntzan legez, hemen ere, maila batetik bestera automatikoki igarotzen da, eta Batxilergoan matrikulatzeko azterketa bat gainditu behar dute. Azterketa horretara aurkezteko 18 urte edo gutxiago izan behar dira. Hori ez bada kasua, edota hiru aldiz azterketa froga egin eta gainditzen ez badute, Lanbide Heziketara bideratzen da ikaslea.

Bigarren Hezkuntzan ere astean 30 orduko ikas-ordutegia dute, astelehenetik larunbatera; liburuak beraiek erosi behar dituzte (nahiz eta gobernuak ostean diru laguntzak eman). Ikasgela bakoitzean 20-45 ikasle inguru egon daitezke. Ikasgai guztiak -bigarren hizkuntza salbu- arabiera klasikoan ematen dira. Hala ere, kasu honetan, ikasmaterialak ordaintzeko bekak lortzeko aukera dago, eta landa eremuko ikasleen kasuan, hirietako barnetegietara ikastera joateko.

Batxilergoa: hiru maila dira, 15-18 urte bitartean egiten direnak. Lehenengo mailan, frantsesaz gain, beste hizkuntza berri bat ikasten hasten dira: gaztelania, ingelesa, alemana edo italiera. Bi adar daude:

1. Orokorra: Letrak, Zientzia Esperimentalak eta Zientzia Zehatzak.

2. Teknikoa: Ingeniaritza Ekonomikoa, Mekanika, Elektronika, Kimika eta Nekazaritza.

Kasu honetan ere, Unibertsitatera joateko azterketa bat gainditu behar da.



Zenbait ohar: Marokon ez da existitzen irakasle tutorearen lana, eta ikasle ordezkariek ez dute eginkizun zehatzik edota pisurik. Ziklo bakoitzaren bukaeran, haur bakoitzarekin orientatzaile batek hitz egiten du bere ikasketak nondik bideratu aholkatzeko. Ebaluazio txostenetan (ikasturteko bi edo hiru), azken azterketako nota baino ez da agertzen, hori baita ebaluatuko duten gauza bakarra. Irakasle eta ikasleen artean ez dago apenas komunikaziorik, irakasleak, oro har, eskola ematera mugatzen baitira. Gurasoak ere oso gutxitan joaten dira zentrora, eta agertzen direnean, normalean, ikasleak gauza gogorren bat egin duelako da. Hezkuntza sistemari ez zaio garrantzirik ematen eta irakasleen lana ez da aintzat harten. Ez dago talde lanak egiteko ohiturarik, ez eta irakasleen arteko koordinaziorik ere. Bai irakasleek, bai ikasleek oso baliabide material gutxi dituzte. Ikasketa metodologia zabalduena memorizazioa da.



Gogoan izan, beraz!

1. Marokon analfabetismo tasa altua dago, bereziki landa eremuan eta emakumezkoen artean.

2. Arabiera klasikoan irakasten dira ikasgai guztiak. Administrazioko hizkuntza da, ez kalekoa.

3. Haur Hezkuntza oso haur gutxik egiten dute; beraz, 6-7 urte arte eskolatu gabe daude gehienak.

4. Eskola koranikora joan diren haurrek erlijioa dute beraien hezkuntzan oinarri. Memorizazioa da ordura arte izan duten ikas sistema bakarra.

5. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan mailak automatikoki -ikasgaiak gainditu edo ez- pasatzen dira, horrek dituen ondorioekin. Ziklo bakoitzaren bukaeran hurrengo ziklora pasatzeko azterketa global bat egiten da. Guretzat interesgarria litzateke jakitea ziklo bakoitzaren bukaeran egiten den azterketa horietan zein gai eskatzen dituzten. Horrela, ziklo bakoitzaren bukaeran zein maila izan beharko luketen jakingo genuke eta horren aurrean neurriak hartu ahal izango genituzke.

6. Lehen Hezkuntzako 3. mailan frantsesa eta Batxilergoko 1. mailan gaztelania, ingelesa, alemana edota italiera ikasten hasiko dira.

7. Memorizazioa da ikas sistema zabalduena.

8. Talde lanak egiteko ohiturarik ez dago.

9. Irakasleen eta ikasleen artean apenas dago harremanik.

10. Gurasoek ikastetxetik pasatzeko ohiturarik ez dute.

11. Ez da hezkuntzan sinesten.



Euskararen eta arabiera klasikoaren arteko desberdintasun nabarienak

Ezer baino lehen, gogoan izan behar dugu, gure ikastetxera datozen haur marokoarrek nahiz haien gurasoek ez dutela zertan arabiera klasikoa jakin, ikastetxeko eta administrazioko hizkuntza baino ez baita. Marokon hainbat hizkuntza daude, batzuk arabieraren dialektotzat hartzen direnak (Dariya, Djebli, Arubi, Bedui, Hassani...), eta beste batzuk Tamazight hizkuntza edota honen dialektotzat (Tarifit, Tamazight, Tachelhit...). Hala ere, denak alfabetatzen dira arabiera klasikoz, eta arrazoi hori bide jo dut hizkuntza horren eta euskararen arteko zenbait desberdintasun aipatzera.

Bestalde, argi gera bedi konparaketa hau konparaketa umil bat dela eta praktikotasunari begira egina baino ez dagoela. Hau da, gogoan izan beharreko zenbait datu interesgarri baino ez dira emango, zehaztasunek luze joko bailukete eta azterketa sakona eskatuko bailukete.



Irakurleen txokoa

* Ondarroako Txomin Agirre ikastetxekoak gara. Gure zentroan adin guztietako hainbat etorkin daude. Urteak pasa ahala, konturatu gara arabiar hizkuntzan alfabetatutako haur gehienek hasieratik logopedia saio egoki bat ez badute jasotzen, urteak aurrera joan arren, idatzizkoan ez dutela ongi menperatzen arabiar alfabetoan existitzen ez diren fonemak eta euskaraz exisitzen direnak bereiztea. Esaterako /r/ eta /rr/, /i/ eta /e/, /o/ eta /u/... Hori dela eta, Murtzian (arabiarretik gaztelaniarako jauzi fonetikoa hasieratik menperatzeko) edota Katalunian (arabiarretik katalanerako jauzi fonetikoa menperatzeko) jada egina duten legez, guk ere euskarari begirako material logopediko umil bat sortzea erabaki dugu. Oraindik hasi berriak baino ez gara. Hori dela eta, norbait kontu honetan interesatuta balego, zerbait egina balu, elkarlanean aritu nahiko balu edota adituren batek bere aholkuak nahiz laguntza eman ahalko baligu, biziki eskertuko genuke.

idazkaritza@txominagirre.org



* Bilbo Handiko A ereduko ikastetxe batean lan egiten dut. Gure ikastetxea ikasle etorkinez josia dago eta Eusko Jaurlaritzatik diru laguntzak jasotzen baditugu ere, laguntza horien koordinazio falta izugarria dagoela iruditzen zait. Esate baterako, maiatzean Hezkuntza Sailekoei ikastetxean ditugun etorkinen eta horien gabezi akademikoen (bereziki linguistikoen) zerrenda eta balorazioa bidali behar izan genien diru laguntzok lortzeko. Baina, zer gertatzen da urtarrilean datozenekin? Eta gainera, gure zentroan, behintzat, etorkin askoren arazoa ez da mugatzen linguistikora; kasu batzuetan haur horiek gorreria puntu bat dute, ikusmen arazoak... Beraz, ikasturtean zehar datozen haur horiekin zer? Ikasturte barruan badatoz, ez dugu laguntza handirik, hori "pasa la bola" edota "sálvese quien pueda" bihurtzen da. Nik uste dut, laguntza horiek eskatu eta lortzeko, ikasturtean zehar ere beste deialdi bat egon beharko lukeela,. Bestela, askotan, bat-batean etorkinak etorri, eta aurretik emaniko laguntzak ezer gutxian geratzen dira.

M.G.



Txoko hau zeurea duzu, irakurle.

Egin galderak edo bidali erantzunak helbide hauetara:

itziaramayo@msn.com edo aldizkaria@hikhasi.com



Zure izena edo ikastetxearen izenarekin batera, helbide elektronikoa jartzea eskatzen dizugu, erantzuna emateko zurekin zuzenean harremanetan jar dadin nahi duen oro.



Harremanetarako bide berri honekin, dauzkagun kezkak denon artean eta elkarri gure esperientziak kontatuz bidera ditzakegu. Anima zaitez!•
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Curriculum desberdinen gelak
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Kuadrillategi proiektua
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
Modenako haur eskolak
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
FLECHA, Ramon:
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
Historiako zertzeladak: Libe Goi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Ikastoletako lehen andereoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Irakasleriaren osasuna
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Isabel Cela. Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
Emmi Pikler. Haurraren autonomia
Emmi Pikler. Haurraren autonomia
RODRIGUEZ DE LAS HERAS, Antonio: Etorkizunari so bizi ahal izateko ziurgabetasuna arnasten ikasi behar du gizakiaren garunak
Palestina: hezkuntzaren garrantzia
Boliviako eskoletan.
Hezkuntza munduko pertsona guztien eskubidea dela onartua dago. Zer egiten ari da hori lortzeko
PISA frogen hamaika irakurketa
PALESTINA: Okupazioa haurren begietatik
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak, hau baizik: Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Gazteak eta euskara
 
© 2005