[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Elkarrizketa
ALZOLA, Nerea:
Zenbakia
Data
2004(e)ko abendua
Idazlea
Saila
Elkarrizketa
Orain dela urte dezente lituratu zuen literaturaren munduak. Geroztik, ehunka liburu irakurriak izango ditu. Eta ez irakurri soilik, baita bera bezalakoekin komentatu, aztertu eta proposamenak egin ere.

Narrazioak, ipuinak, poesia... denetik du gustuko Nerea Alzolak. Bereziki haur literaturako liburuak eduki ditu esku artean. Haurra izango balitz bezala irakurtzeko gaitasuna du; eta aldi berean, begi kritikodun heldua izan liteke.

Barruko kezkak bultzaturik, ekarpen bat egin nahi izan dio hain garrantzitsutzat jotzen duen literaruri, eta hortik etorri da bere tesia: "Haur literaturako liburu-albumetako proposamen etikoak. Balioak aztertzeko eredu baten diseinua eta ezarpena".

HUHEZI Fakultatean eskolak ematen ditu; 20 urtetik gora daramatza bertan. Ikasturte bete-betean gaudelarik eta fakultateko eguneroko mugimenduan murgildurik, gelara sartzeko garaia iritsi aurretik bere tesiaz mintzatzeko eskatu diogu, eta lasai-lasai, eskutik heldu eta haur literaturaren munduan murgilarazi gaitu.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Noiz murgildu zinen haur literaturaren uretan?

1989az geroztik nabil haur literaturaren inguruan. Irakurtzeko zaletasuna zela eta, beste lankide bat eta biok inguruko ikastetxeetan eta liburutegietan zegoen egoera aztertzen hasi ginen. Eta egoera penagarria zen.



Zergatik penagarria?

Ez zegoen haur literaturarik, ez zegon haur liburutegirik... ez zegoen ezer.

Orduan, zerbait egin behar genuela erabaki genuen. Katalan batzuekin harremanetan jarri ginen eta Rosa Sensatekoek zuten mintegi bat ezagutu genuen. Liburuak irakurtzen zituzten, aholkuak eman, idatziak egin... Eta gu ere horretan hasi ginen. Pello Aņorgarekin lan asko egin dut urte hauetan: ipuinak irakurri, gidak egin, ekintzak egin haur liburutegietan... Orain, ordea, horretan dabiltzan enpresak daudenez, utzi egin diogu. Hortaz, gure oinarrizko ekintzarekin jarraitzen dugu.



Zein da, bada, zuen betiko oinarrizko ekintza?

Beti pentsatu izan dugu, eta orain guztiz baieztatuta daukagun intuizioa da, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko guk geronek ezagutu behar ditugula liburuak, guk geronek maitatu behar ditugula liburuak. Bestela, ezin da ezer egin.



Literatura eta etika uztartu dituzu tesian. Nora iristeko?

Hiru galderei erantzuna bilatzeko egin dut hori. Lehenengoa; oinarrizko giza eskubideak agertzen al dira haurrentzako liburuetan? Bigarrena; oinarrizko giza eskubideetatik haratago doazen balioak agertzen al dira? Eta hirugarrena; planteatzen al da nolabaiteko salaketa sozialik injustizien eta abarren aurrean? Hau da, liburuak kritikoak al dira? Bestelako mundu batera bideratzen al dute?



Zer da zuretzat etika? Zein ikuspegitatik begiratzen diozu?

Etika bizitzen jakitea da, baina ez nire buruarekin, ingurukoekin baizik.

Ikuspegi anitz egon litezke, eta bat bera ere ez da objektiboa. Nik egungo hainbat pentsalari etiko aztertu ditut. Nire ustez oso ekarpen interesgarria egin dutenak edo egiten ari direnak hartu ditut eta egungo gizakiarentzat bizitza duin bat eramateko zein balio proposatzen dituzten ikusi dut. Konpromiso sozio-politiko indartsua duten pentsalariak hautatu ditut, besteekiko arretari, ardurari eta elkarbizitzari garrantzia ematen diotenak. Korronte psikologista alde batera utzi ditut, indibidualistak iruditzen zaizkidalako. Oinarritzat hartu ditudan pentsalarien artean daude Kohlberg, Frankfurteko eskolakoak, Apple, Adela Cortina, arduraren etika, kontsumoko etika, etika komunitarista...



Zer balio defendatzen dituzte autore horiek?

Maitasuna, pietatea, zuzentasuna, justizia, barkamena, errespetua, ardura, eskuzabaltasuna eta tolerantzia.



Zer-nolako liburuak aztertu dituzu?

50 narrazio album aztertu ditut. Albuma ilustrazioak pisu handia duen liburuari esaten zaio. Euskarazkoak nahiz gaztelaniazkoak ikusi ditut. Irizpide batzuk jarraituz egin dut aukeraketa, eta etika eta literatura biak batera aztertu ditut; hau da, ez ditut bi alderdiak banatu eta bereizi.



Albumak aztertzeko tresna bat asmatu duzu. Nolakoa?

Labur esanda, tresna horrek hainbat elementu aztertzeko aukera ematen du: liburuaren azalpena, pertsonaia nagusiaren funtzioak, narrazioaren hasiera, korapiloa eta bukaera, pertsonaiek jasaten duten aldaketa, gaia, testuaren zatiak, egoera kritikoak, irakurlea norekin edo zerekin identifikatzen den, nolakoa den identifikazio hori, zer balio eta kontrabalio agertzen diren... Datu horiekin denekin emaitzak ateratzen dira, eta hortik interpretazioa egin liteke.



Tresna hori baliagarria al da edonorentzat?

Bai, noski. 50 album aztertu ondoren eta beste epaile batzuek berraztertu eta gero, esan liteke tresna baliagarria dela albumen corpus literarioa aztertzeko eta horiek irakurrita zein balio edo bertutek eragiten duten ezagutzeko. Era berean, liburuen erraiak ateratzeko eta duten aniztasunaz jabetzeko laguntza ematen du tresna honek. Izan ere, liburuen edukiari, eraketari eta estiloari behin eta berriz begiratzea dakar. Erraminta egokia da irakasleentzat, liburuzainentzat edota gurasoentzat haur literaturako liburuak aukeratzeko eta interpretatzeko.



Hasierako galderei erantzunik topatu al diezu?

Lehenengo galdera zen ea liburuetan oinarrizko giza eskubideak agertzen diren. Aztertutako albumenetatik 39tan, hau da, % 78an agertzen dira. Aztertutako liburuen corpusean eragin garrantzitsua dute oinarrizko giza eskubideek.

Bigarren galderari dagokionez, liburuen % 46an oinarrizko giza eskubideak gainditzen dituzten proposamen etikoak daude. Beraz, aztertutako ia liburuen erdian egungo zenbait pentsalari etikok "bizitza ona" edo "bizitza osoa" bezala izendatzen dituzten proposamenak agertzen dira. Hori ikusita, zera baiezta daiteke: gaur egun haur literaturan kalitate literario handiko hainbat liburuk bizitza alternatiboaren aldeko apustua egiten dutela, eta gizakiaren garapenerako oinarrizkoak diren balioen aldekoa ere bai; esate baterako, maitasuna, barkamena, pietatea eta abar.

Hirugarren galdera kritikotasunaren ingurukoa zen, ea liburuek nolabaiteko salaketa sozialik egiten duten. Hasteko, salaketa modu zuzenean edo zeharka egin litekeela aipatu behar da. Aztertutako liburuetan zeharka egiten da. Adibidez, bertute bezala planteatuta; pertsonaia errukiorrak bizitzeko modu horren borondatea agertzen du eta bihozgabekeria edo krudelkeria salatzen ditu zeharka. Beste modu bat da irakurlearengan antipatia sorraraztea bidegabekeria egoera baten aurrean; esate baterako, pertsonaia berekoi, bidegabe edo intolerante batek antipatia sorrarazten badu, inork imitatu nahi ez duen kontra-eredu bihurtzen da. Beraz, pertsonaiaren bat eredua edo kontra-eredua duten liburuak aintzat hartuta, aztertutakoen artetik % 54k planteatzen du serioski orientazio edo salaketa etikoren bat.

Laburtuz, aztertutako liburuak obra literarioak dira, ez didaktikoak, errealitatearen ikuspegi konplexua dutenak, eta erdia baino gehiago mundu gizatiarrago baten aldeko konprimisoa dutenak.



Hori ikusita, literaturak etika edo balioak geureganatzen lagun dezakeela uste al duzu?

Bai, ipuinaren eta narrazioaren bitartez transmisio garrantzitsua egiten da. Nik ez dut esango etika hau edo balio hauek edo beste batzuk landu behar diren, hori subjektiboa da. Baina liburuek azpian zein balio dituzten jakiteko tresnak badauzkagu, eta hori jakinik, norbera gai da seme-alabentzat, ikasleentzat, proiektuarentzat, lanarentzat edo dena delakoarentzat liburu egokia aukeratzeko.



Esan al liteke liburu batzuk onak edo egokiak direla etika edo balioak lantzeko eta beste batzuk ez?

Kontuz ibili behar dugu. Batzuetan iruditzen zaigu liburu didaktikak edo moralkeria dutenak direla balioak lantzeko egokiak, eta ez da beti hala izaten. Nire ez zaizkit gustatzen liburu didaktikoak: ekologia lantzekoak, etika lantzekoak... Praktikoak dira irakasleentzat, baina liburu bezala, literatura aldetik, ez dira batera aberatsak. Horregatik, bi alderdiak hartu behar dira aintzat: literarioa eta etika. Niretzat literatura aldetik oso baliotsuak direnak izan litezke etika aldetik ere onak. Alderdi literario kaxkarrekoak ez dira egokiak nire ustez.

Izugarrizko beldurra ematen dit "liburu hau ona da etika lantzeko" entzuteak. Hobe da literatura aldetik altxorra diren liburu onak irakurtzea, nahiz eta moralkeriarik ez eduki. Beste modu batera esanda, bizitzaren ikuspuntu aberatsa duten liburuak, pertsonaia eta egoera aberatsak dituztenak dira egokiak. Sarritan, literaturak guk hitzekin esaten duguna baino askoz gehiago esaten du.

Haur txikiekin, Haur eta Lehen Hezkuntzan, ezin ditugu banatu hezkuntza eta hezkuntza artistikoa. Liburu onak aukeratzen baditugu, posible da hezkuntza estetikoa edo literarioa eta etika uztartzea.



Zer garrantzi du literaturak gure bizitzan?

Narrazioak izugarrizko garrantzia izan du gure hezkuntzan, betidanik kontatu izan dira istorioak. Judutarren kontzentrazio esparru batean egon zen idazle batek hala zioen: eguneko ogi puska, jateko zuten guztia, ematen zutela ipuin bat entzuteagatik. Izan ere, bizitzeko edertasuna behar dugu, sinboloak. Hori gabe ezin gara bizi. Zergatik aurkitzen ditugu halako kutxa ederrak gure baserrietan? Ez da gauza funtzional bat. Gizakiak bizitzeko behar dituen oinarrizko beharrak asetu ondoren, edertasuna lantzen du, mitoak sortzen ditu.

Itxuraz arteak, poesiak... ez dute hainbesteko garrantzirik gure bizitzan, badirudi ez direla funtsezkoak. "Poesia zertarako?" galdetzen baldin badigute, "ezertarako ez "erantzungo dugu. Baina gizarteak pentsamendu sinbolikoa du, eta guk uste duguna baino garrantzi eta eragin handiagoa du. Horregatik, alderdi sinboliko hori landu egin behar dugu artearen bidez, poesiaren bidez, kontenplazioaren bidez... Literaturak kontenplatzen ikasteko balio du. Eta esan nahi du entzuten jakitea, ikusten jakitea, egoten jakitea... Gaurko behar nagusietako bat entzuten jakitea dela pentsatzen dut. Entzuten jakiteko isiltasuna, pazientzia, ezer egin gabe egoten jakitea... behar dugu. Eta horretarako balio du literaturak.

Horrez gain, beste helburu funtzionalagoak edukiko ditu, baina lehen aipatu ditugun arloak ahaztuta dauzkagu gure hezkuntzan, eta hori errekuperatu behar dugu.

Izan ere, gizakiok narrazioa behar dugu. Norberaren garapenerako norberaren eta besteen narrazioa entzuteko premia dugu. Horren adibide dira gure tradizioan pisu handia izan duten narrazioak. Gaur egun berrikuntzari garrantzi handia ematen zaio. Baina ez du beti hala izan behar. Zeren, berrikuntza berrikungatik egiten bada? Gure narrazioa lantzen ez badugu, beste batzuk etorriko dira beste gauza batzuk inposatuz: Coca-cola... Gure gauzak uzten eta beste batzuk hartzen gabiltza. Horregatik, narrazioak entzutea eta irakurtzea garrantzitsua da.



Hemengo narrazioak behar baditugu, hemengo idazleak eta liburuak beharko ditugu. Egungo uzta nolakoa dela uste duzu?

Hemengo oso gauza gutxi argitaratzen dira. 2-8 urte bitarteko haurrentzako liburuen zerrenda bat egiten jardun gara, 2003an argitaratutako liburuen artetik. Eta... kosta egin zaigu liburu oso gomendagarrien zerrenda egitea. 8 uretik gorako haurrentzat zerbait gehiago dago, baina oro har, hemengo idazleen euskarazko argitalpen kopurua jaisten ari da.



Haur, gazte eta helduen literatura. Zein desberdintasun dago hiruren artean? Zein berezitasun ditu bakoitzak?

Ez dutela desberdintasunik esango nuke. Zaila da bataren eta bestearen artean dago muga zehazten. Ni beti adinen aurkakoa izan naiz. Adinak ez daukala garrantzirik uste dut. Hala ere, liburuetan eta baita guk egiten ditugun gidetan ere, adina jartzen da, hau da, zein adinekoentzat den egokia liburu bakoitzak. Zergatik egiten da hori? Irakasleek asko eskatzen dutelako, alegia, pista batzuk ematea nahi dutelako.

Nik tesian ez dut adin tarterik aipatu ere egin, ez zitzaidan interesatzen. Irakasleak edo gurasoek liburuak irakurri eta ezagutzen baldin badituzte, eurak erabakiko dute haurrentzat egokiak diren edo ez. Adinarena oso subjektiboa da.

Nik mintegi batean parte hartzen dut. Bertan elkartzen garenok liburuak irakurtzen ditugu eta gero gure artean komentatzen ditugu. Sarritan oso zaila egiten zaigu liburu bat gazteentzako edo helduentzako den definitzea. Hain da subjektiboa eta pertsona bakoitzaren arabekoa!
IGO
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Picassoren
XIRULA MIRULA: Badok hamalau
Xirula Mirulak DBHrako bideo-zintak kaleratu ditu
haur-
jolasen abestiak
II
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
Praktikatzen: Diaporama, musika lantzeko beste modu
bat
OCHOA DE ERIBE ROYO, Maria Pilar:
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
IBARRA, Irune: Idazkera ona, txarra, ulergarria...
Joana Albret bibliotekonomia mintegia: Ikastegietan
zer-nolako liburutegiak?
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II
Praktikatzen: Gorputza eta bitartekariak musikan (eta II)
IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen (eta III)
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
BEGOґAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
GAZTAґAGA, Maixabel:
Neurriak
euskaraz
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzea sei urteak bete aurretik?
VITORIA, Jose Ramon:
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
IGERABIDE, Juan Kruz
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
SANCHEZ, Seve: Zinea Filosofia jakintzagaian
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
IGERABIDE, Juan Kruz:
Juul: artea eta hezkuntza uztartuz
SAINZ, Matilde:
TABOADA, Lourdes:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Aschero sistema euskal
curriculumerako ekarpena
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
The Beatles euskaraz
Rock & Orff taldeak DBHn musika lantzeko material berria aurkeztu du euskaraz: The Beatles CD-ROMa
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Zorionak Erein, 25 urteotako ekarpenagatik
Gazteen irakurzaletasuna. Nola sustatu?
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
Zientzia
abstraktua ala ulergarria?
Argazkiak eta Matematika
Antzerkia oholtza gainean eta eguneroko bizitzan
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean
Badator Jolasen altxorra bideoa
ZULAIKA, Luis Mari:
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
URBIETA, Imanol:
Kolorearen pertzepzioa:
ikasgelan duen eragina
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
HEGOA ikastetxea, Donosita: Eskultorea naiz
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
AOZARAZA ikastetxea, Oņati: Literatura bizitzeko modu bat
MENDILORRI IV eskola, Iruņea: ...eta Mirķren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen
ERNIOBEA institutua, Villabona: Irakurketa eta plastika
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
URBE, Ainhoa; ZABALA, Juantxu: Psikomotrizitatea eta gero zer?
Irakurketaren eta idazketaren ikaste prozesuari buruzko ekarpen berriak eta ohiko metodoak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
Azterkosta. Ikasleak gure itsasbazterra aztertzen
Irakasleriaren osasuna
AIZARNA, Kontxi:
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
TEJEDOR, Alfonso:
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Marrazkia arte adierazpen arloan eta gizakiare garapen bezala
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
MARTINEZ HUERTA, Jose Felix: Noruntz doa ingurugiro heziketa Euskal Herrian?
AґORGA, Pello:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
MENDIZABAL, Mikel; LOPATEGI, Jon:
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
Eskolako bertsogintza erreformaren ildotik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
Praktikatzen: Adierazpen plastikotik hezkuntza plastikora
Praktikatzen: Ikonoteka baten antolakuntza (I)
Haur-jolasen abestiak
PRAKTIKATZEN: Ikonoteka baten antolakuntza (II)
Eskoriatzako museo eskola:
KOSMOS GELA, Irun: Izarrak ikusten ikastetxean bertan
PRAKTIKATZEN: Mural kromatikoa (I): kolorearen aurkikuntzako haurren abenturan lagungarria eta motibagarria den tresna
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (I)
Batasun didaktikoa
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (II). Batasun didaktikoa
Antzerkigintza eta irakaskuntza
BELTRAN, Juan Mari; ETXEKOPARE, Mixel: Musika herrikoia hezkuntzan
PRAKTIKATZEN: Zer da eskultura? (eta III) Batasun didaktikoa
Eskola eskoauditoriak. Ingugiroarenganako kezka baino gehiago
PRAKTIKATZEN: Arte Hezkuntzarako baliabideak Interneten
Liburuen Xarma irakasleen gida: Irakurzaletzeko, genero bakoitzaren sekretuak
www.saretik.net/ostadarra
Oh Happy Day! Ikasleek musika eta dantza ikas ditzaten aldi berean
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Haur-gaztetxoen marrazki ekoizpenaren bilakaera AGORTUTA
 
© 2005