[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
EGIZABAL, Diego Ekarpena
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
Zenbakia
Data
2005(e)ko urtarrila
Idazlea
EGIZABAL, Diego
Saila
Ekarpena
Lagunartean edo koadriletan euskararen erabilera sustatzeko helburuz, hainbat udalerritan bi ikasturtez luzatu den esku-hartzea eta ikerketa dugu Kuadrillategi Egitasmoa. 2001-2002 ikasturtean, esaterako, zortzi udalerrik abiarazi zuten Kuadrillategi: Lasarte-Oriak, Andoainek, Urnietak, Beasainek, Debak, Bergarak eta Aretxabaletak. Urtebete geroago beste hiru herrik: Atarrabiak, Uhartek eta Burlatak. Esku-hartzearen sustatzaileak hiru izan dira: tokian tokiko Euskara Zerbitzua eta Euskara Elkartea batetik; eta bestetik, Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza elkartea. Azken hori orain hiruzpalau urte sortu bazen ere, bertan dihardutenek, hala nola, Pello Jauregi doktoreak, urte asko daramatzate esku-hartzearen euskarri den marko teorikoaren eta metodologikoaren inguruan ikertzen. Kuadrillategi egitasmoaren ibilbidea luzea da benetan, hamabi urte igaro baitira lehen aldiz Pello Jauregik koadrila bat hartu eta haren euskalduntzeari heldu zionetik. Irakurleak orain esku artean erabiliko dituen emaitzak eta datuak, berriz, 2001eko irailetik 2003ko ekainera bitartean arestian zerrendatu ditugun udalerrietan burutu zen ikerketari dagozkio. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Marko teorikoa


Koadriletako kideen arteko harremanak hobetzen direlakoan, taldeak makina bat arau adostu eta ezartzen ditu. Arauok aitortuak zein aitortu gabeak izan daitezke. Lehenengoak jakinaren gainean betetzen dira, eta bigarrenak, aldiz, oharkabean. Taldean jarraitzearren kide guztiek bete behar dituzte arauak. Kideren batek arauren bat betetzen ez duenean taldea desorekatu egiten da. Taldea, noski, ahalik eta denborarik laburrenean saiatuko da oreka berreskuratzen: a) indarrean zegoen araua aldarrikatuz, edo b) araua apurtu duen jokaera berriaren alde jokatuz, hori ere egokia delakoan kideen arteko harremanak kudeatzeko.


Prozesu hori, dena den, ez da gertatzen talde batzarra deituta edota bozka emanez, jokaera berriaren aurrean modu jakin batean jokatuz baizik, hau da, jokaera berria burutu duen laguna baztertuz, joz, zigortuz, haren kontura barre eginez, harekin haserretuz, hitza ukatuz eta abar. Jokaera berriaren aurrean, dena den, ez dute kide guztiek zertan berdin jokatu. Izango dira jokaera arbuiatzen dutenak, baina izango dira jokaera berria goraipatzen dutenak ere. Lehia handia izan daiteke kideen artean arauak zehazteko garaian. Lehia horretan taldea bera desegin daiteke. Talde guztiak aritzen dira etengabe arauak aldatzen edo berresten.


Esan bezala, talde guztiek arautzen dute nolakoa behar duen izan bere baitan kideen arteko harremanak. Gauzak horrela, talde guztiek arautzen dute nolakoa behar duen izan bere baitan kideen arteko hizkuntzazko jokaerak, baita zein hizkuntza erabiliko den ere. Beste era batera esanda, taldeak arautzen du, modu aitortuan nahiz aitortu gabean, taldearen baitan kideek elkarrekin euskaraz edo erdaraz egingo duten.





Zergatik egiten du, orduan, talde batek erdaraz?


Taldeak horrela arautu duelako, hots, talde barruko hizkuntzazko jokaerari eusten dion arautegiak hala agintzen duelako. Jakinaren gainean arau dezake taldeak erdaraz hitz egitea (arau aitortua); maiz, ordea, ez da arrazoirik izaten (aitortu gabeko araua), besterik gabe, ekinaren poderioz erdaraz hitz egitea ohitura bihurtzen da, eta zaila gertatzen zaio taldeari ohitura bihurtu den hizkuntzazko jokaerari aurre egitea.





Nola has daiteke taldea euskaraz bizitzen?


Euskaraz egitea galarazten duen arautegia gaindituz, hau da, ohituraren aurka doan jokaerari helduz: gure kasuan euskara hitz eginez . Erdaraz hitz egiteko ohitura duen talde batean euskaraz egiterakoan, hizkuntza araua apurtzen da. Lehen esan dugunez, gertaera horren aurrean taldeak bi joera har ditzake: aurreko araua aldarrika dezake edo araua apurtu duen jokaera berriaren alde joka dezake, hori ere egokia delakoan. Talde osoak ez du aho batez zertan jokaera berriaren alde edo aurka jarri, gerta daiteke taldeko kideen artean lehia handia piztea.


Kuadrillategiren kasura etorrita, taldeek esplizitatu beharrekoa honako hau da: prest daudela gurean parte hartzeko gutxienezko baldintzak betez, hots, lagunarteko bost lagunekin batera emango dutela izena eta gurean diharduten denbora osoan elkarrekin euskara hutsean egingo dutela. Nola edo hala, gure aisialdi eskaintzan parte hartzeko eskaera egiten duen unetik beretik, koadrilak esplizitatu egiten du baldintza jakin batzuetan jokatzeko prestutasuna, hau da, euskaraz jokatzeko prestutasuna.


Prestutasuna, ordea, ez da gauza nahikoa jokaera berria ohiturazkoa bihurtzeko. Ohikoa ez den hizkuntzan jardutea jokaera berria da. Jokaera berria behin eta berriro gauzatuz baino ez da jokaera automatiko eta ohiturazko egingo. Berezko taldeek, hortaz, elkarrekintzan maiz samar jardun behar dute hizkuntzazko jokaera berria esperimentazio fasetik automatismo fasera igarotzeko.





Zer baldintza bete behar dira talde batean euskararen aldeko jokaera egon dadin?


Badira hainbat baldintza objektibo (soziolinguistiko) bete beharrekoak:


* Taldekide elebakarren presentzia eta taldekide euskaldunen kopurua eta hizkuntza gaitasunaren maila : taldeko lagun guztiek euskaraz jakin behar dute. Oinarrizko gaitasuna, bederen, erakutsi behar dute. Nekez hitz egingo dute elkarrekin euskaraz, euskaraz txintik ez dakitenek. Erdal elebakarren presentziak, esaterako, erabat zapuztu ditzake hizkuntzazko jokaera euskararen aldera mugitzeko ahalegin guztiak. Taldekide euskaldunen kopurua eta hizkuntza gaitasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta errazago bideratuko da hizkuntzazko ohituraren aldaketa.


* Euskaldunak eta erdaldunak taldearen egituran betetzen duten funtzioa, betetzen duten tokia : taldeko lidergoa euskaldunen esku egonda, erdaldunen esku egonda baino errazago egingo du aurrera prozesuak.


*Taldea mugitzen den giroa : prozesuak errazago egingo du aurrera testuinguru euskaldun batean erdaldun batean baino.


Baldintza objektiboaz gain, badira beste hainbat baldintza subjektibo (psikolinguistiko) ere bete behar direnak. Hona hemen jokaera berria lor dadin hiztunarengan eman behar diren hautemateak:


* Jokaera berria desiragarritzat jo behar du hiztunak. Euskararen kontrakoek edo axolagabeek ezer gutxi egingo dute lagunartean euskaraz egin dadin. Izan daitezke, gainera, euskaraz ulertzearekin konformatzen direnak, edota euskararen aldeko jaialdi erraldoietan euskaraz egitearekin konformatzen direnak. Horiek ere ezer gutxi egingo dute lagunartean euskaraz egin dadin.


* Jokaera berria egingarritzat eta erabilgarritzat jo behar du hiztunak, hau da, euskaraz ere kideen arteko harremanak modu egokian kudea daitezkeela hauteman behar du. Euskaraz galdetu, agindu, adierazi, maitatu, zirikatu, zein gorrotatu ezin dela uste duenak nekez egingo du euskaraz taldean.


* Jokaera berriak neurriko ahalegina eskatzen diola hauteman behar du hiztunak. Euskaraz egiterakoan neke-penetan eta izerdi patsetan egoten den lagunak nekez izango du euskaraz egiteko gogorik.


Kalean, gutxitan sortzen dira baldintza horiek guztiak aldi berean. Gaztelaniari dagokionez, ordea, kalean maiz sortzen dira baldintza horiek guztiak. Kalea dugu, zalantzarik gabe, gaztelaniaz ikasi eta bizitzeko eskolarik onena. Euskaraz ikasi eta bizitzeko, ostera, gune babestuak behar izaten dira, arestian zerrendatu ditugun baldintzak bermatuko dituztenak. Kuadrillategi euskaraz bizitzen hasteko koadrilei eskaini zaien gune babestu bat dugu.





Gauzak horrela, hona hemen gure oinarri teorikoak laburbilduta:


* Hizkuntzazko jokaera, jokaera kolektiboa da, taldeak adostu eta arautzen duena.


* Hizkuntza ohituraren trataerak ikuspegi kolektiboa eskatzen du, horregatik hartzen dugu taldea gure esku-hartzearen unitatetzat.


* Taldeak esperimentatzeko gogoa adierazi behar du, hots, esplizitatu egin behar du prest dagoela baldintza jakin batzuetan gurean parte hartzeko; eta ondorioz, euskaraz jarduteko prest dagoela.


* Taldea euskarari eusteko gutxieneko baldintzak betetzen dituen gune babestu batean murgilaraztean datza gure esku-hartzea.


* Denbora epe jakin batean euskaraz jokatzearen poderioz, euskaraz aritzeari buruz dituzten hautemateak alda daitezke. Jokaera arrotza izateari utzita, ohitura bihur daiteke lagunekin euskaraz egitea.


* Gune babestuan errotutako hizkuntzazko jokaera kalean eman dadin, baldintzak bermatuko dituen harreman sareari eutsi beharko dio taldeak gune babestutik kanpo.





Marko metodologikoa


Kuadrillategi egitasmoa gure esku-hartzearen hastapen teoriko eta metodologikoetan sakontzeko aukera ematen digun ikerketa bada ere, gazteentza euskaraz egiten den aisialdi eskaintza bat besterik ez da . Aisialdian gauzatu da gure esku-hartzea eta horrek gure marko metodologikoa baldintzatu du ezinbestean. Gure marko metodologikoaren isla dugu segidako diseinua:


1) Ikerketak aisialdiko eskaintza soilaren itxura hartuko du gazteei aurkezterakoan.


2) 14 urteko gaztetxoei eskainiko zaie egitasmoa; hots, DBHko 3. mailakoei.


3) Bi urte iraungo du egitasmoak; beraz, 16 urte izango dituzte bukatzean.


4) Hiru baldintza bete behar dituzte, ezinbestean, egitasmoan parte hartzeko:


a. Ikasketak B edo D ereduan egitea


b. Taldekako izen-ematea: gutxienez 5 lagunek eman behar dute izena.


c. Egitasmoko jardueretan euskaraz mintzatzea.


5) Egitasmoak bi jarduera mota eskainiko ditu:


a. Kultur lantegiak: 4 orduz astean, herrian bertan.


b. Oporraldietako jarduera ludikoak: herrien artean.


6) Lantegi bakoitzak hiru lagunarte elkartuko ditu eta dinamizatzaile batek hartuko du haren ardura.


7) Hilabetean behin aldatuko dira lantegiko partaideak, hiru lagunarte elkartuz aldi bakoitzean.


8) Lagunarte bakoitzak lau bilera egingo ditu ikasturteko dinamizatzaile batekin, bere asetze mailari neurria hartzeko.


Esan bezala, gure esku-hartzea aisialdian gauzatu da, eta horrek, halabeharrez, gure esku-hartzea baldintzatu du. Izan ere, aisialdia definizioz ezin baita derrigorrezkoa izan, borondatezkoa baizik; hortaz, taldeak gure aisialdi eskaintzan parte hartzea erabakitzen duenean baino ezin izango da esku-hartzea aurrera eraman. Zer dela-eta erabakitzen du, ordea, talde batek gurera hurreratzea? Ikus dezagun jarraian zer eskaintzen duen Kuadrillategik.


* Elkarrekin biltzeko gune fisiko bat.


* Jende berria ezagutzeko aukera.


* Gauza berriak egiteko aukera. Gure helburua, dena den, ez da inor ezertan trebatzea izan, baizik eta denbora librean egin daitezkeen gauzak erakustea. Handik urte gutxira, erabaki ahal izango dute egin dituzten gauzen artean zein duten gustukoen, eta horri ganoraz heldu ahal izango diote federatuz edo elkarteren batera joz.





Kuadrillategik hurreratu diren lagunei behar horiek asetzen badizkie, taldeek behar adina egingo dute Kuadrillategin irauteko. Horregatik, garrantzi handiko kontua da lagunen asetze maila. Etengabe erreparatzen zaio lagunen asetze mailari. Gure esku-hartzearen oinarria da. Kuadrillategik behar horiek asetzea lortzen ez badu, aspertuta, taldeak egitasmoa utziko du, horrela, esku-hartzea ezinezkoa eginez. Egitasmoak behar horiek asetzen dituen heinean, aitzitik, esku-hartzeak aurrera egin ahal izango du, eta taldeek inoiz hizkuntzazko jokaera euskararen aldera irauli ahal izango dute.


Parte hartzea derrigorrezkoa ez den heinean, gure aisialdi eskaintzaren truke hainbat eskakizun egin ahal izan dizkiogu taldeari. Eskakizunak onartu eta betez gero, taldeak aurrera egin ahal izan du gurean, onartu edo bete ezean, ostera, egitasmotik kanpo geratu da. Zein dira parte hartzeko baldintzak:


* Parte hartuko duten lagunek gutxieneko euskara gaitasuna izatea.


* Taldeko bost lagunek ematea gutxienez izena.


* Gurean daudenean euskara hutsean egitea. Ez zaie euskaraz ondo hitz egiteko eskatu, zailtasunak zailtasun, euskara hutsean egitea baizik.





Kuadrillategin diharduten denboran, lagunak euskara hutsean mintzatu behar dira elkarrekin. Horixe da gure esku-hartzearen funtsa. Baldintza hori bete ezean, ez dago gaztelaniaren aldeko hizkuntzazko ohitura aldatzerik. Nola lortzen dugu, ordea, gurean diharduten denboran lagunak euskara hutsean mintza daitezen? Hain zuzen, euskaraz hitz eginarazten dien testuinguruan murgilduz. Izena emateko garaian, lagunei argi asko azaltzen zaie, Kuadrillategik eskaintzen dien aisialdiaren truke, elkarrekin euskara hutsean egin beharko dutela egitasmoko orduetan. Hortaz, aipatutako testuingurua Kuadrillategi egitasmoa bera dugu. Horregatik diogu testuinguruak hala agintzen dielako egiten dutela gazteek euskaraz elkarrekin. Ez dago, inondik ere, lagunen esku euskaraz egitea edo ez. Kuadrillategin hasten den gazte orok badaki, aisialdiko eskaintzaren truke, euskara hutsean egin beharko duela eta, hitzartutakoa bete ezean, egitasmotik kanpo geratuko dela.


Ikasturte barruan, taldeekin hainbat saio berezi egiten dira. Negoziazio-saioak deritzen horietan, gazteek esaten digute ea eskaintza gustukoa duten. Guk, bestalde, baldintzaren bat bete ezean, egitasmoan jarraitu ahal izateko baldintza bete behar dutela gogorarazten diegu. Hiru asteko epea ematen zaie, eta epe horretan ez badute jokaera aldatzen, egitasmoa utzi egin beharko dutela jakinarazten zaie.


Ikasturte barruan astero bizpahiru orduz lagunarteko lagunekin euskara hutsean diharduen gazteak alda dezake lagunekin euskaraz egiteari buruz zuen hautematea. Guztiz arrotza eta nekeza gertatzen zitzaion jokaera ez zaio ikasturtearen buruan hain arrotza eta nekeza egiten, eta jokaera errepikatzearen poderioz, ohitura bihur daiteke. Horrelaxe lortzen du koadrila batek hizkuntzazko ohitura euskararen aldera iraultzea Kuadrillategitik kanpo.





Kuadrillategi egitasmoaren emaitzak: 2001-2003


Azken hamabi urte hauen buruan gure esku-hartzearen marko teorikoa eta metodologikoa finduz joan gara egun indarrean dagoen diseinua eratu arte. Ikusgai genuen, hala ere, diseinu berriak beteko ote zituen iguripenak.


Diseinu hau 2001. urtean abiatu zen hainbat udalerritan bi ikasturtez. Segidan azalduko ditugun emaitzak bi urteko horri dagozkio, eta irakurleak ikusi ahal izango duenez, emaitzak baikorrak dira. Gure unibertsoa 105 gaztek osatu dute. Azterketa honen alderdi metodologikoak Kuadrillategi 2001-2003: koadriletan euskararen erabilera suspertzeko egitasmoaren emaitzak izeneko liburuan azaltzen dira luze eta zabal.


Ikus ditzagun, bada, emaitzarik aipagarrienak.





Lagunen erabilerari buruzko emaitzak


Kuadrillategi aurretik 55 gaztek euskaraz hitz egiten zuten, hau da, euskararen aldeko joera erakusten zuten. Hortaz, 50 gaztek baino ezin zuten euskararen erabilera hobetu. Ondorengo taulan ikus daitekeenez, bi ikasturteren buruan nabarmen egin du gora joera garbirik erakusten ez zuten gazteen kopuruak. Gora egin du euskararen aldeko joera erakusten zuten gazteen kopuruak ere, baina modu apalagoan. Kuadrillategi aurretik gaztelaniaren aldeko joera erakusten zuten gazteei dagokienez, berriz, erabat murriztu da kopurua (ikus 1.taula).


Ikus dezagun, hala ere, emaitzen bilakaera nola gertatu den (2. taula).





Kuadrillategi aurretik, 55 gaztek erakusten zuten euskararen aldeko joera. Horietatik 51 gaztek bukaeran ere euskararen aldeko joera erakusten jarraitu du. Izandako galera, beraz, ez da esanguratsua izan, 4 lagun besterik ez. Aitzitik, erabilera hobe zezaketen 50 gazte horien artean 23 gaztek lortu dute erabilera hobetzea, hau da, erabilera hobe zezaketen gazteen %62k. Horietatik 11 gaztek, gainera, euskararen aldeko joera erakustea lortu dute, erabilera hobe zezaketen gazteen %22k. Gainerako 20 gazteek modu nabarmenean hobetu dute erabilera maila, baina ez dute lortu helburua erabat gauzatzea. Galerak, oraingoan ere, ikus daitekeenez ez dira esanguratsuak izan. Aurretik aipatu dugun laukoteari beste hiru lagun baino ez zaizkio gaineratu behar. Horiek horrela, gazteen erabilera sustatzeko Kuadrillategi egitasmoa eraginkorra izan dela esan dezakegu.





Lagunen gaitasunari buruzko emaitzak


Gaitasunari dagokionez, emaitzak apalagoak izan badira ere, datuek argi erakusten dute egitasmoan parte hartu duten gazteen ehuneko esanguratsu batek hobetu duela bere gaitasuna. Hori horrela, esan dezakegu gaitasunaren hobetzeari begira ere egitasmoa eraginkorra gertatu dela (ikus 3.taula).





Kuadrillategi aurretik, 51 gaztek hitz egiten zuten euskaraz oso ongi; hortaz, 54 gaztek baino ezin zuten gaitasuna hobetu. Gaitasuna hobe zezaketen gazteen %37k hobetu dute beren gaitasuna Kuadrillategi amaitzean. Hortaz, gaitasunari dagokionez, esan dezakegu izan dela hazkunde adierazgarririk. Edonola ere, multzoak banaka aztertuz gero, ez dirudi multzo guztietan hazkunde esanguratsurik izan denik. Hasieran euskaraz "oso ongi" hitz egiten zuten gazteen multzoan, adibidez, hazkundea txikia izan da; "nahiko ongi" hitz egiten zuten gazteen multzoan, aldiz, hazkundea esanguratsua izan da (ikus 4. taula).


Erabilerarekin gertatu bezala, oraingoan ere galerak ez dira, inolaz ere, esanguratsuak gertatu. Euskaraz oso ongi hitz egiten zuten gazteen multzoan ez da galerarik izan, eta euskaraz nahiko ongi hitz egiten zuten gazteen multzoan, berriz, lagun bakar batek baino ez du atzera egin.


Laburbilduz, beraz, argi dago esku-hartzea euskararen erabilera suspertzeko guztiz eraginkorra dela; berdin dio taldearen ezaugarriak zein diren, esku-hartzean murgilduz gero euskararen erabilerak gora egiten du taldean. Hala ere, hizkuntzazko ohituraren aldaketa prozesua erabat gauzatzeko, taldeak ezaugarri jakin batzuk izan behar ditu bi urteren buruan euskararen aldeko joera erakutsiko badu. Ezaugarri horiek eduki ezean, nekez lortuko du taldeak bi urteren buruan euskararen aldeko joera erakustea, hau da hizkuntzazko ohituraren prozesua erabat gauzatzea. Asko jota, prozesua abiatu ahal izango du gaztelaniaren aldeko joera baztertuz, eta ez da lorpen makala, hori baita lehen urratsa inoiz euskararen aldekoa erakusteko.





Bibliografia komentatua


- JAUREGI ETXANIZ, Pello: Berezko taldeak euskalduntzeko ikas estrategiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 1998.





Liburu honetan luze eta zabal azaltzen da gure esku-hartzearen euskarri den marko teorikoa. Lehenengo ikerketa zikloko ikerketaren nondik norakoak ere biltzen dira. Liburu mardula da, doktorego tesi bati dagokion moduan. Sarrera eta oinarri teorikoak biltzen dituen bigarren atalaren irakurketa gomendatzen dut. Lehenengo bi puntuak batik bat, ikuspegi indibidualista versus ikuspuntu kolektiboa, eta berezko taldeak eta hizkuntza sozializazioa izenekoak. Euskalgintzan buru-belarri denbora luzean jardun duen gizona dugu Jauregi. Oso ondo ezagutzen du euskalgintza, eta egun indarrean dagoen hainbat joerari kritika zorrotza egiten dio aipatu ataletan.


-JAUREGI, Pello; EGIZABAL, Diego; HUEGUN, Axier; eta beste: "Kuadrillategi", in Gazteak eta euskara. Gazteen euskararen erabilera sustatzeko gida, Hik Hasi, Lasarte-Oria, 2000 (130-141).





Tesi-lana baino didaktikoagoa, modu argigarri eta labur batez gure esku-hartzearen euskarri den marko teorikoa azaltzen da. Bigarren ikerketa zikloko ikerketaren nondik norakoak ere biltzen dira labur-labur, baita orduko marko metodologikoa ere.





-EGIZABAL OLLOKIEGI, Diego: Kuadrillategi 2001-2003. Koadriletan euskararen erabilera suspertzeko egitasmoaren emaitzak. Caja Laboral-Euskadiko Kutxa, 2000.





Hirugarren ikerketa zikloko ikerketaren nondik norakoak biltzen dira xehetasun osoz. Irakurterraza, esku-hartzearen marko metodologikoa azaltzeaz gain, esku-hartzearen emaitzak ere xehetasun osoz biltzen ditu liburuak. Gure esku-hartzearen eraginkortasunaz jakin nahi duen orok liburu honetara jo beharko du nahitaez.
IGO
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaio
Lanbide Heziketa berria martxan da
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
ARAMENDI JAUREGI, Pello:
Brasil: Brasilen ere pobreziak kolore beltza du
32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur Eskoletan
Ikasle Mugimenduak
ETXEBESTE, Amaia; LOPEZ DE LUZURIAGA, Jose Inazio; RAZKIN, Josean:
Hezkuntza alderdi politikoen ahotan
LIZARRAKO KANPINA: Mahats bilketa
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
Uruguay: Montevideoko 'Gure haurrak' programa
33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde
Haur Eskolak: lehena, oraina eta geroa
IKASBATUAZ: Bide berriak urratuz
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin
doa.
HEKO Kolektiboa
SANTOS, Miguel Angel:
EIEF-FERE:Euskal Eskola
Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarian
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
SEASKA Haur Eskola, Beasain: nola bizi duten
plastika
SAREAN: Ikastetxe publikoetako zuzendariak
bildurik
35: Hauteskunde sindikalak hausnarke-tarako arrazoi dira.
Inauteriak
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
UMEZAINTZA Haur Eskola. Arrasate: Urarekin jolasten
HEZIBIDE: Matrikulazio garaian ere, elkarlanari lehentasuna emanez
Hauteskunde sindikalak
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
Udal Ikastolak
DARUNBE, Jone; OLIVERO, Teresa:
LANBIDE HEZIKETA: Atzerriko enpresetan lan-praktikak
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Hego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.
Euskal Nazionalismoa eta
Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioa
ELLAKURIA, Pello:
DUFAU, Aines; SOLORZANO, Pantxika: Kantiruri: kantu bilduma berria
Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean
Euskal ikasleek III. Biltzar Nazionala ospatuko dute
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Kalitatea lortzeko bidean
VADER, Marinus:
Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala
Sarean Elkartearen ondorioak
BEGOёAZPI ikastola, Bilbo: Osasunaren heziketa
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
Praktikatzen: Eraldaketa motak
Praktikatzen: Eraldaketaren plangintza
Haur Hezkuntza eta espezialistak
ARAMENDI JAUREGI, Pello: Espainiako estatuko Hezkuntza helbideak Interneten
Zumalakarregi Museoa: Historia ikasteko beste modu bat
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Holandako Lanbide Heziketa. Autoikasketa ardatz.
Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest
Ibaizabal proiektua. Egitasmo zabal bezain osoa
AGIRRE, Nekane:
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Ikusten ikasi,
a ze abentura!
ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
GOёI, Jesus Mari:
Ordenagailuak? Bai,
LABIAGA ikastola, Bera: JUUL, galtzailerik gabeko hauteskundeak
043: Onditz, haurrik gabeko munduan bizitzera zigortu duten haurra
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
Curriculum desberdinen gelak
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
ETXEBERRIA, Joana:
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
LOPEZ DE SOSOAGA, Alfredo: Bertoko jolasak ala kirolak
045: Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da Euskal Eskola Publiko Berriaren alde.
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Sortzen-Ikasbatuaz elkarte bateratua eratu da
HEKO: Hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa
046: Hezkuntza Nazionalak SEASKAri: publikotasuna frantsesa gehiago irakastearen truke.
Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak
CARBONELL, Jaume:
Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
HEGOA, Gasteiz: Mundua beste era batera ikusteko saiakera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar da
EIZAGIRRE, Ana; ZUBIZARRETA, Imanol:
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Nola nahi ditugu Haur Hezkuntzako gelak?
Ikasleek gainditu dute ikasturtea
Hik Hasi Udako Topaketak
Arian-arian, etenik gabe, bidea eginean
Heziketa, guztion erantzukizuna
ESTɉVEZ, Xos
EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza Sisteman
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira
I. Ikasle Eguna ospatu da Amurrion
Hatz eta behatz
IKAS Pedagogia Zerbitzuaren bertso-ipuin proposamena
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
ESTELA, Rosa: Saharako Smarako Heziketa Berezia
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
ANAUT, Loli:
BIURDANA institutua, Iruea: Nolako ikaslea halako lana
Zer behar du? Hori eman nahi diot
Takolo, Pirritx eta Porrotx Nikaraguako ikasleen artean dabiltza
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
Nicaragua. Beste errealitate bat.
ROBLETO, Fernando:
CARDENAL, Fernando:
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
FLECHA, Ramon:
Marrubizko muxuak zentsuraren aurka
Zuzendaritza taldeak. Ikastetxeetako eragile
SAINZ, Matilde:
BOISEKO IKASTOLA: Ameriketako euskal ikastola
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
GARMENDIA, Joxe Fernando:
VALLɉS, Eduard:
TEBEROSKY, Ana:
Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat
APPLE, Michael:
Euskal Herriko Lanbide Eskolak nazioarteko eskolekin harremanetan
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Itziar Barriola, Iparraldetik argi egin diguzu: mila esker
ETXEBERRI, Mixel:
Motiboezaguerabilpenaren zioak
IGELDOKO HERRI ESKOLA: Zumeta proiektua
1923ko andereoen lan-kontratua
Haurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar da
MATA, Marta:
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak
IZTUETA, Anjeles:
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz:
Gazteentzako euskarazko komikiak
Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da
Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereoa
Urte berri on, ikasturte hobeari!
Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrian
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Historiako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)
Hezkuntzaren kalitatea
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
BILGUNEA:
COIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoan
Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal Herrian
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
MARCHESI, Alvaro:
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
Historiako zertzeladak: Libe Goi, Seaskako lehen irakaslea
Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza
RUIZ BIKANDI, Uri:
AOZARAZA ikastetxea, Oati: Ikasleek barneko sentimenduak adierazteko modu bat aurkitu dute olerkigintzan
ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolan
Historiako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetan
Hezkuntza geurea eta solidarioa
CLEGG, John:
Haur txikiak eta hiriak aztergai
izango dira maiatzaren 25ean Bilbon
Historiako zertzeladak: Julia Fernandez Zabaleta maistra nazionalista
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
MARTINEZ, Orlando. ROMERO, Oscar.
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
GARAIGORDOBIL, Maite:
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Historiako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintza
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
ARANBURU, Pedro:
IKASBIDE ikastetxea, Donostia: eIkasbide proiektua. Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean
integratzeko modua
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Historiako zertzeladak: Elbira Zipitria, euskal
eskolaren izen mitikoa
Hezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA da
Eraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko Berria
GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handitu
Eskolen arteko postatrukea
Ikastolen Elkartearen joko didaktikoek jolasa eta ikasketa uztartzen dituzte
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: IKAS, kultur elkartetik euskal pedagogia zerbitzura
Hezkuntzan parte hartzea
behar-beharrezkoa da
Bizitza osoan zehar ikasten. Florentziako foruma
URBIETA, Imanol:
MENDEBALDEKO SAHARA: Gazuaniako Lanbide Eskola.
0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea
Mundu berri bat posible da oraindik.
Abia gaitezen!
Kuba, hezkuntza eredu berrien bila jarraitzen duen herria
BATISTA, Iris:
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa
HERNANDEZ, Pedro:
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak urrats berri bat eman du
Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibilean
Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Historiako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieran
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
MURILLO, Javier:
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Kontu kontari Pirinioetan egitasmoaren berri Josemari Carrereren eskutik
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Ikastoletako lehen andereoak aipatuak izan dira,
noizko haien eskubideen aitorpena?
Euskal Eskola Publikoaren Legea
10. urteurrenean
Euskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,
Iaki Etxezarreta, Marije Fullaondo.
UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak
egiteko garaia da. Abia gaitezen!
IZTUETA, Anjeles:
LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?
Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Guztientzako eskola
Eskola barneratzailea
ADARRA Pedagogi Erakundea:
IKASBIDEA ikastola, Gasteiz: Kantuz blai
Zer diote etorkinek1?
ARGENTINA. Euskal Herriko lanbide eskoletako makinak Argentinako ikastetxetara eraman dira
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruea:
Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean
Lanbide Heziketaren osasuna Ahuleziak eta indarguneak
AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"
PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"
Didaktika integratzailearen ekarpenak
FRANTZIA: Hezkuntza eztabaida
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Izena batzuek, eta izana besteek.
Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?
Familia ereduak eta eskola
Bertso antzerkia: Inaxitoren ametsak
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
AOZARAZA ikastetxea, Oati: Literatura bizitzeko modu bat
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da
0-3 urteko haurrak eta euren eskolak
PETUYA, Alazne:
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
086: Zer egin hezkuntza egiturak haurra kontuan hartzen ez duenean?
FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:
BILETXEA ikastetxea, Baigorri: ERRAMOUSPE, Mikel: Kantuaren herri kultura bizia
SALBATORE MITXELENA ikastola, Zarautz: Mitologoa eta mozorroak Zarauzko ikastolako inauterietan
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.
Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.
KRAKOVIAko haur eskolak, Polonia: Krakoviako haur eskolak ezagutzen
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago
Harrera etxeak eta familiak
MARFEEI, Marta:
PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontu aberatsak
SUKARRIETA Taldea: Ingurumen hezkuntza. XXI. mendeko moda ala erronka?
Modenako (Italia) 0-6 urteko udal haur eskolak Europan eredu
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iaki:
ERNIOBEA institutua, Billabona-Amasa: Euskal arte garaikidea gelara
MARTINEZ, Iaki: Desberdinak al dira herrietako eta hirietako ikasleak? Horren nabarmenki? Zertan? Nola?
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
COSIDO, Jesus:
5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetan
Bullying -a aurrez aurre
URRUTIA, Iigo:
BIDEBIETA Institutua, Donostia: Espezie exotikoak: turistak ala inbaditzaileak?
Marokoko hezkuntza sistema
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
093: Hiru Sareta: elkarrekin bai, indarrak batuta obe
Mendebaldeko Sahara, itxaropenaren baitan
ITSAS GELA, Pasaia: Bat, bi, hiru... itsasora! Itsas Gelak itsasoratzeko gonbita luzatzen digu
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiuko arabarren ikastola
Ilunetik argira Elbira Zipitria deskubritzen duen liburua
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
ARROY, Igor:
Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Elbira Zipitriaren ibilbidea gogora ekarri dute bere lankide eta ikasleek. Liburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maiteenak bisitatzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Droga menpekotasunen prebentzioa
www. apoa.net Ipuin didaktikoak sarean
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Artista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
GIMENO SACRISTN, Jos
097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun
Autoritatea. Mugak jarri ezinik
TEDESCHI, Maddalena; PICCININI, Sandra:
Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa
MONTORRE ikastetxea, Gautegiz-Arteaga: Planoa eskuan eta ibili munduan. Orienteering Arteagan zehar
Ezagutu ditugu Reggio Emiliako (Italia) 0-6 udal haur eskolak
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
M-learning : joan eta ikertu
BETTO, Frei:
HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?
ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburu
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak
DONIBANE-LOHITZUNE/ZIBURU ikastolak, Donibane-Lohitzune: Maskarada
MONTERO, Jose Luis:
IBARZABAL, Eugenio:
Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena
Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)
LABIAGA ikastola, Bera:
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
Antzuolako herri eskola:
Haur eskolak
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzen
ARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoak
Euskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieran
Irakasle-ikasleen arteko harremanak
Errenteriako PAT:
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
R. M. de AZKUE ikastola, Lekeitio: Non(d) (hik) hasi?
Frankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia Bizkaian
Lanbide Heziketa
AREVALO, Jorge:
IKASLAN: eremu publikoan elkarte pribatuak
TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa
Lanbide Heziketa berria: Javier Mardonesekin solasean
Euskararen kalitatea
LUKAS, J. F.:
TOKI-ALAI herri ikastetxea, Irun: Irakurketaren zaletasuna bultzatuz
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
Urrutiko euskal eskola: Euskadi-Venezuela ikastola (1965-1986)
HAMILTON, David:
BIURDANA (Iruea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetan
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
Irakasleriaren osasuna
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
Haurrek eskubidea dute errealitatearen osotasuna ezagutzeko. Artzain Oneko 36. Txanda, hezkuntzako langileak
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
BELGIKA: Belgiar estatuko hezkuntza sistemak
Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala
ANTXETA ATSEDENALDI ELKARTEA, Donostia (Egia): Haurren bilgunea baino gehiago
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
LABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borroka
DANIMARKA: Danimarkako hezkuntza sistema
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
DOBH, EAEko ertainetako erreforma
ELKARRI:
DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA: Kirol aukerak ezgaituentzat
Nafarroako euskararen egoera aztergai
TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik
AITOR ikastola, Donostia: Oihala igo eta funtzioa hasten denean
BRITANIA HANDIA: Ingalaterra eta Galeseko hezkuntza sistema
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
OIARTZUNGO MUSEO BATZORDEA:
Demokrazia irakaskuntzan
Gipuzkoako Haur Eskolan Koordinakundea: Haur Hezkuntza. Lehen zikloa?
Badator, badator, euskal eskola publikoaren festa
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Tertulixak: autoheziketa modu bat
IRLANDA: Irlandako Hezkuntza Sistema
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
Haurrekiko tratu txarrak aztergai
Tailer globalizatuak: ekintza desberdinak ideia nagusi baten inguruan
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohta:
ETXEBERRIA, Elias:
IBAIALDE 97. Ezagutu eta maitatu
L´educazione italiani
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
Hezkuntzako beste hezitzaileak
Eskola txikien koordinazioa: Gernika inguruko eskola txikien esperientzia
JOSE ARANA ikastola, Eskoriatza: Haurtxoteka, liburutegia baino gehiago
FUNES, Jaume: Nerabetasuna
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
Badator EAEra DOBHren ezarpena
Ikasbatuaz; pauso sendoak emanez
SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina
SUITZA: Suitzako banka sekretuak, txokolatea eta eskolak
Gabon sasoian
Haur-jolasen abestiak
ELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:
24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziago
Gabon inguruko ospakizunak berreskuratuz
Eskoriatzako museo eskola:
Etxerakolanak: betiko eztabaida
NORVEGIA: Norvegia: eskola publikoaren ugaritasuna
Hezkuntza kooperatibak
DONIBANE-LOHITZUNEko ikastola, Donibane-Lohitzune: Donibane-Lohitzuneko Ihauteri ttiki eguna
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
PORTUGAL: Atlantiar kresalaren bila Portugalera
KARMENGO AMA ikastetxea, Trintxerpe: Eskolaren funtzio aldatzailea.
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
ARTZAIN ESKOLA, Arantzazu: Eskoletatik ateratako artzainak
SUEDIA: Suediako haur zerbitzuak eta eskolak ezagutzen
028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio
URANGA, Marije:
URRETXU-ZUMARRAGA ikastola eta TERRASAKO eskola publikoa: Elkatrukea, harremanak bideratuz
FINLANDIA: Eskandinaviari begira
IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÍ, FelixI elkarrizketa
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
Haur eskola txikietako irakasleen
ALVAREZ, Manuel:
Europako irakasleen ordutegiak eta ordainsariak
Argentinako irakasleak urtebetez barau greban
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
JARA, Cesar: Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hezitzaileek asko egin dezakete, euskararen erabilera sustatzeko II
103:Oraindik ere euskara ez dago gaztelaniaren eta frantsesaren maila berean hezkuntzan.
Hegoalde ikastola, Iruea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Jolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun
Ikasmahai digitala, Barakaldoko ikasleen asmakuntza. Elhuyarren
Hezitzaileek asko egin dezakete
Landaberri ikastola, Lasarte-Oria eta Donibane Garaziko eta Izurako ikastolak eta kolegioa: LAGUNAK IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
Bai eskolak euskalduntzeari!Eskolak euskaldundu dezan eskatzeko sinadura bilketa martxan da Euskal Herri osoan
Eskola eta gazte hizkera
Beldurraren aretoa, Galtzagorri Elkarteak beldurrezko ipuinen inguruan osatutako erakusketa
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Uda giroko aisialdia
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
JOSU TXAPARTEGI
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Irueko Hegoalde Ikastola)
korrika heldu da!
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
ESTRUCH, Joan: Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea
Hezkuntek
Ikasleek ez dute esperientziarik ahozko hizkuntza jasoan hitz egiteko. Ahozko aurkezpenik apenas egiten da eskola garaian. Zer ondorio ditu horrek? Nola saihestu hori?
Badira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraien artean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzen duten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurre horri?
Aresketa ikastola, AMURRIO: Argitxo Egutegiak
Aterpea. ARANTZA: Euskaraz ongi pasa? Jakina!
Euskarako irakaskuntza Iparraldean
Herri Ametsa ikastola. DONOSTIA: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko
GAZTE EGONALDIAK ESPEJON: Gazteak, euskara eta ikus-entzunezkoak udan bat egiteko prest
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Isabel Cela. Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Familiak paper garrantzitsua betetzen du euskararen transmisioan. Zer egin daiteke gurasoek eta irakasleek norabide berean jardun dezaten
Bideo jokoak eta hezkuntza. Euskal Herrian egindako ikerketa
LERTXUNDI, Anjel: Zuk zeuk irakasten ari zaren horren gaineko irrikarik ez baduzu, alferrik ari zara transmititzen. Eta euskararekin ere, gauza bera gertatzen da.
Zugarramurdiko sorginen etxea
Nazioarteko hezkuntza. Egoerak eta erronkak
Labirintoaren erbestean
Nafarroako hainbat ikastetxetan euskararen erabilera sustatzen ari zarete. Nola?
Euskaldun eleanitza
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Burdin Harana Europa osora zabaldutako burdina
PISA frogen hamaika irakurketa
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Erotu egiten al ditugu gure seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzekin
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak, hau baizik: Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?
LONGAR proiektua Vianako hirugarren adinekoei emanaldia
Hezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzuna
Gure Sustraiak Aterpea eta baserri eskola
Administrazioek jartzen dituzten trabak gaindituz, norabide argia du euskararen aldeko hezkuntzak
Bilboko euskal museoa Jatorrira bidaia
Hezkuntza aztergai latinoamerikan
Venezuela, Bolivia eta Nikaragua Kubaren bidetik
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
TILA ez da lasaigarria
Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
Delikatuz Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Miarritzeko itsas museoa
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko
Zertan jolastuko gara?
Txirulaz (Liburua)
Txirulaz II (Liburua). AGORTUTA
Txirulaz (CDa) AGORTUTA
Gitarraz (Liburua)
Eskusoinuaz (Liburua)
ASCHERO metodoa: Ostadarraren hotsaz (Liburua)
Pianoaz (Liburua)
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
 
© 2005