[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
VILA, Ignasi; SIQUÁ‰S, Carina; SERRAT, Elisabet; SERRAT, Josep Maria; MONREAL, Pilar. Gironako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko irakasleak Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Ama hizkuntza, eskolako hizkuntza eta eskolatzea
Zenbakia
Data
2005(e)ko otsaila
Idazlea
VILA, Ignasi; SIQUÁ‰S, Carina; SERRAT, Elisabet; SERRAT, Josep Maria; MONREAL, Pilar. Gironako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko irakasleak
Saila
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Kataluniako hezkuntza sistema hezkuntza elebidunaren parametroen arabera antolatua dago. Horrela, familiako hizkuntza edozein delarik ere, ikasle guztiek derrigorrezko hezkuntza bukatzen dutenean katalanaren eta gaztelaniaren ezagutza maila ona lor dezaten. Hezkuntza sistemak familiako hizkuntzari eusteko programak eta hizkuntza murgiltze programak elkartzen ditu, nahiz eta hizkuntza murgiltzeen antza duten zenbait eredu misto ere egon (Vila 2004a, 2005). Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Hainbat programatan katalana erabiltzen da irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan eta familiako hizkuntzak tratamendu berezia jasotzen du; bai eskolako hizkuntza gisa (familiako hizkuntzari eusteko programak) bai heziketa praktika gisa (murgiltze programak).

Planteamendu hori egokia zen Kataluniako ikasleria elebiduna zenean, hots, 80ko hamarkadan. Ikasleen % 60ren ama hizkuntza gaztelania zen eta % 40rena katalana. Aipatu programen emaitzak positiboak izan dira (ikus Vila 1995) eta Kataluniako ikasleen gaitasun elebiduna bultzatzeko balio izan dute. Dena dela, programa elebidun gehienetan gertatzen denaren ildotik (Swain, 1995), bigarren hizkuntzako ahozko gaitasuna beti txikiagoa da lehen hizkuntzakoa baino. Horrela, hizkuntza murgiltze programetako ikasleak gaitasun ona lortzen du eskolako hizkuntzan irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak egiteko, baina ahozkoan katalana ama hizkuntzatzat duenak adinako mailarik ez du lortzen (Arnau eta Serra, 1002).

Gainera, hizkuntzako murgiltze programak tresna egokiak dira gizarte eta familia inguruneetan presentziarik ez duen hizkuntza bat ikasteko, baina ez ikaslearen berezko hizkuntza aldatzeko edo eskolako hizkuntzan oinarritutako balizko nortasun homogeneoa "ezartzeko". Horregatik, nahiz eta Kataluniako hizkuntza murgiltze programan dagoen ikasleak bere ikasketako jarduerak katalanez egin, gela barruko nahiz kanpoko harreman pertsonaletan gaztelania erabiltzen du (Mena, 1995).

Edonola ere, azken urteetan erabat aldatu da Kataluniako egoera. Bartzelonan, esaterako, 2004-05 ikasturtean eskolatu diren 3 urteko haurren % 13 atzerritarrak dira, eta Girona probintziako Salt herrian % 50. Orain dela 10 urte pentsaezina zen egoera horrek arazoak sorrarazi dizkio Kataluniako hezkuntza sistemari (Vila, 2004b, 2004c), oinarriak eta planteamendu teorikoak zalantzan jartzen baititu. Familiako hizkuntzak asko ugaritu dira eta baliogabetuta gelditu da eredu elebiduna, zeina irakasle guztiek ezagutzen zituzten bi hizkuntzetan oinarritzen zen. Ondorioz, Katalunian eskolatutako haur eta gazte atzerritar gehienei eskaintzen zaien eredua hizkuntza murgiltzearena da, eta horrek arazoak sorrarazi ditu (Vila 1998, Vila 2004a).

Horrekin batera, garrantzi handiko fenomeno bat sortu da: "kontzentrazio artifizialak". Nahiz eta familia autoktonoek esan ez zaiela axola euren seme-alabak etorkinekin batera eskolatzea, eskoletatik atera egiten dituzte. Ondorioz, eskola horietako ikasle atzerritarren ehunekoa herrialdeko proportzioarekin alderatuz askoz ere altuagoa da. Horrenbestez, orain arte Katalunian ezezaguna zen egoera sortu da: sei, zazpi edo zortzi hizkuntza desberdin dira gelako haurren ama hizkuntzak, eta gainera, urtez urte, hizkuntza horiek alda daitezke, batzuk desagertu eta beste berri batzuk gehitu. Egia da Katalunian "berria" den egoera hori dagoeneko "zaharra" dela Europako beste zenbait lekutan. Baina aldi berean, egia da zaila dela bi alderdiak batzen dituzten hezkuntza praktikak edo esperientziak aurkitzea: batetik, gelako hizkuntz aniztasuna, eta bestetik, ikasleen aniztasuna gelako hizkuntzaren ezagutzaren gainean. Bigarren puntu hori oso garrantzitsua da, batez ere kontuan harturik Kataluniako hezkuntza sisteman berandu eskolatzen direla asko. Beraz, gela berean ikasle hasiberriak eta hezkuntza sistema katalanean lau, bost edo sei urte daramatzatenak elkartzen dira.

Normalean hezkuntza elebidunaz eztabaidatu izan denean, ikaslearen berezko hizkuntza eskolan landu edo eztabaidatu izan da (Appel, 1988). Haatik, hausnarketa gutxi egin dira honi buruz: nola egin linguistikoki heziketa praktika aberasgarriak murgiltze programetan, ikasleek eskolako hizkuntzaz duten ezagutza oso desorekatua eta askotarikoa baldin bada.

Horren inguruko ikerketa etnografiko bat egin dugu ikasleen % 80 baino gehiago atzerritarrak diren eskola bateko Lehen Hezkuntzako 1. mailan.



Metodologia

Eskola Salt herrian (30.000 biztanle ditu) dago eta Gironako metropoli barrutiko zati da, Sarría eta Sant Juliá de Ramis-ekin batera. Salten etorkin asko bizi da (% 20 inguru) eta eskola publikoetan duten presentzia garrantzitsua da. Baita gehiengoa diren herriko zenbait gunetan ere.

Eskola Haur eta Lehen Hezkuntzakoa da eta bi lerro ditu. Gela bakoitzeko tutore bat dute, espezialistekin batera. Horrez gain, "solasaldi gela"-ren arduradun diren bi pertsona daude eta berandu eskolatzen diren ikasleak joaten dira bertara. Irakaskuntza-ikaskuntzako hizkuntza katalana da eta gaztelania ikasgai modura irakasten da Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.



Ikasleen ezaugarriak

Nahiz eta legediaren arabera gelako ratioa 25 ikaslekoa izan, aztertutako gelan 29 ikasle zeuden. Bost hizkuntza daude presente eta jatorrizko herrialdeak zazpi dira. Sei espainiarretatik bat gaztelania/arabiar elebiduna da eta beste bi ijitoak. 29 ikasletatik 14 3 urterekin eskolatu ziren, bost 5 urterekin, sei 6 urterekin eta gainontzeko laurak 2003-04 ikasturtean. Ikasleen familiak maila soziokultural baxukoak dira. Lau ikaslek laguntza indibiduala eta espezifikoa jasotzen dute. Ikasle gehienak etxera joaten dira bazkaltzera, eta beraz, 9:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara joaten dira eskolara. Bi ikaslek askotan huts egiten dute eta beste batek lau hilabete pasa ditu jatorrizko herrialdean.



Prozedura

Ikerketa egin duten bi pertsonek gelako jardueretan hartu dute parte pare bat goizetan eta batez ere haurrek zein hizkuntza erabiltzen zuten aztertu dute.



Emaitzak

Emaitzak bi taldetan sailkatu ditugu: lehenbizikoan familiako hizkuntzari buruzko behaketak eta bigarrengoan eskolako hizkuntzaren ezagutza eta erabilera.



Familiako hizkuntza, katalana edo gaztelania?

Ikasleek gela barruko harreman gehienak katalanez egiten dituzte, bai eskolakideekin bai helduekin. Normala da. Izan ere, 3 urteko gelan, hainbeste hizkuntza egonik, haurrek "hizkuntza franko" bat behar dute euren artean erlazionatzeko. Haur gehienek katalanaren bitartez ezagutu dute elkar. Beraz, eskolako lehen urteetan, behintzat, hizkuntza horretan erlazionatzen dira.



Gaztelaniaren erabilera

Edonola ere, zenbait egoeratan etxeko hizkuntza edo gaztelania erabiltzen dituzte. Gaztelaniari dagokionez, gaztelania dakiten ikasleen artean eta gaztelania dakiten eta ez dakitenen artean agertzen da (gogora ekarri behar dugu ama hizkuntzatzat katalana duen inor ez dagoela). Ikasle atzerritarraren inguru sozialean gaztelaniak pisu handia du, eta nahiz eta eskolan dena katalanez egin, eskolatik kanpoko erlazio sozialetan gaztelania ikasten dute.

Gironan bizi diren Europako komunitatetik harat etorritako etorkinen bizi baldintzen inguruan egindako ikerketa baten arabera (UPD, 2004), % 50ek ez dute katalana ulertzen, eta gaztelaniaren kasuan % 15ek. Ahozkoari dagokionez, % 78k diote badakiela gaztelaniaz hitz egiten, eta katalanari dagokionez % 18ra jaisten da kopurua. Gurasoek bezalaxe, haurrek ere kontaktu handia dute gaztelaniarekin eta azkar ikasten dute. Sarritan, katalana eskolako pertsona helduek baino ez dute erabiltzen.

Familietako hizkuntzen erabilera

Hizkuntza bera duten ikasleak aisialdi egoeran elkartzen direnean agertzen dira familiako hizkuntzak. Bi egoeratan gertatzen da hori: jolas-orduan eta gelan eskolako ekintza bukatzen dutenean.

Jolas orduan etnia berekoak elkartu ohi dira. Testuinguru horretan euren hizkuntza erabiltzen dute, nahiz eta gaztelaniarekin, edota kasu batzuetan katalanarekin, nahastu.



Hizkuntza eta identitatea

Haur horiek badakite testuinguru eleanitz batean bizi direla, eta nortasun iturri garrantzitsutzat hartzen dute euren hizkuntza. Bereziki arabiera hitz egiten dutenen kasuan gertatzen da hori.



Eskolako hizkuntzaren ezagutza

Esan bezala, gela barruko harremanak katalanez garatzen dira ikasleen artean, baina "esaten eta egiten" dutena xehetasunez aztertu ondoren, zera ikusten da: esaldi motzak eta sinpleak erabiltzen dituztela, termino deiktikoz beteak, hiztegi pobrearekin eta "hemen eta orain" kokaturik. Ez da desberdintasunik ikusten eskolaurrean edota beranduago hasitako ikasleen artean.



Hizkuntz gaitasunen testuingurua

Cummins-ek (1979), egoera informalen eta formalen arabera, hizkuntzaren erabileran inplikatuta dauden gaitasunen arteko aldea aipatzen du. Beste modu batera esanda, ez da gauza bera aurrez aurreko elkarrizketa batean hitz egitea zeinu ez linguistikoak ere erabiliz, edo solaskidea ikusten ez den egoera formal batean, non hizkuntzaren bidez soilik jaso daitekeen informazioa. Gaitasunak desberdinak dira bietan. Gauzak horrela, Cummisek dio (1979) hizkuntzaren erabileran inplikatuta dauden gaitasunak ez daudela alderdi formalekin lotuta (morfologia, sintaxia, fonologia eta abar), baizik eta hizkuntzaren erabilera orokorrarekin. Horrela, edozeinek hizkuntza bat erabiltzen duenean, bakoitzaren azpian gaitasun komun bat dagoela esan nahi du. Gaitasun hori ez da jaiotzez izaten eta ez da hegaztiei hegoak hazten zaizkien bezala hazten. Hizkuntza bat erabiltzen ikastean sortzen da. Beste modu batera esanda, hizkuntza bat ikastea ez da beste hizlariek edo entzuleek erabiltzen dituzten alderdi formalak txertatzea soilik, hizkuntza erabiltzen jakiteko gaitasunak garatzea ere bada. Hizkuntzarekin gauzak egiten jakitea da.

Hizkuntza testuinguru anitzetan erabiltzeko gaitasun batzuk eduki behar dira, eta horretarako, lehendik hizkuntza testuinguru jakinetan erabiltzen ikasi behar da. Gure haurrek arazo hori daukate: badakite eskolako hizkuntza testuinguru jakinetan erabiltzen, baina ez hortik at. Ez dute ikasi eskola jarduerak "eskolako hizkuntzaren bitartez" egiten, eta beren hizkuntza propioan ere ez, eskolan ez baita lantzen. Ondorioz, hizkuntzaren hainbat erabilera (irakurketa eta idazketarekin erlazionatutakoak batik bat) mekanikoki ikasten dituzte eta ez dira gai "hemen eta orain" horretatik atera eta beste testuinguru batean aplikatzeko.



Ondorioak

Aztertutako gelako ikasleak normalean eskolako hizkuntza erabiltzen du bere harreman sozialetan eta irakasleekin. Dena den, beren hizkuntza propioak eta gaztelaniak ere badute presentzia. Gaztelania ez da hispanoen hizkuntza soilik, ikasle guztiena baita; eta hizkuntza propioa etnia berekoekin hitz egiteko erabiltzen du.

Gehienek katalana jakin arren, horrek ez du esan nahi gai direnik eskolako ekintzetan erabiltzeko. Alderantziz, oso erabilera mugatua dute eta hizkuntz gaitasun gehiago behar den jardueretan porrot egiten dute, ez baitira gai eskolako hizkuntzaren esanahia eta zentzua ulertzeko. Ondorioz, jarduera asko mekanikoki egiten dituzte eta ikasketa balioa galtzen du, esanahia ikasi gabe errepikatu eta kopiatu baino ez baitute egiten.

Behin horretaz jabetuta, garrantzitsua da eztabaidatzea nola egin aurrera hezkuntza praktikan ikasle guztiek eskolako hizkuntzan dituzten gaitasunak gara ditzaten. Zentzu horretan, aipatu dugun programa, eta oro har, atzerriko ikasleak eskolatzeko erabiltzen diren programa guztiak hizkuntza murgiltze programak dira eta izango dira. Eta beraz, ez dago eskolak bere hizkuntzarentzat eskatzen dituen hizkuntz gaitasunak garatzeko aukerarik. Gure ustez, beste modu batera planteatu behar dira gauzak: ikaslearen ama hizkuntza eskolakoa ez den beste bat dela aintzat hartuta, heziketa praktikan egin behar diren jardueretan beharrezkoak diren laguntzek agertu behar dute ikasleak eskolako hizkuntza menpera dezan. Zentzu horretan, familiako hizkuntza kontuan hartzea bezain garrantzitsua da eskolako hizkuntza menperatzeko gaitasunak modu askotara lantzea.

Ikasleek beraien artean laguntzeko joera handirik ez dute. Zaila da talde lan eta elkarlan jarrerak edukitzea jarduerak indibidualak baldin badira, ez batere funtzionalak eta ezagutza areagotzeko ez badute balio. Horregatik, gela barruetan dagoen aniztasunari erantzuteko, egungo eskemari buelta eman behar zaio. Egun "norbaitek irakatsi egiten du" eta "norbaitek ikasi egiten du", baina ez da elkarlanik egiten elkarrekin irakatsi eta ikasteko. •
IGO
Mahai-
jokoetan
euskaraz aritzeko proposamena
Ikasturte berriko datuen artean dantzan
Haur-jolasen abestiak II
Euskaraz jolasten jarrai dezagun
BAI EUSKARARI:Goazen denok abestera!
haur-
jolasen abestiak
II
SARTAGUDA eta LODOSAKO ikastolak: Errioxako
mugaraino
TINKO Euskara Elkartea: Euskara zine aretoetara
EAEko aurrematrikulazio kanpaina edo A ereduaren gora-beherak plazaratzea mehatxu bilakatu zenekoa
Hezkuntzaren normalkuntza
PIARRES LARZABAL kolegioa, Ziburu: antxetaren
hegalkadak zabalduz
Egoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen da
XIMENEZ MAIA, Josu: Azkenik KLIK 2.2 euskaraz!
Baliabide multimedia erabilterraza, euskaraz eta doan
Alfabetatzea Euskal Herrian
(1.500-1.994)
Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian
Sarean Elkartearen ondorioak
ERENTZUN ikastola, Biana: Proiektuz eta ilusioz betetako eraikina
KONTSEILUA eta Hezkuntzaren Gizarte GUNEA normalkuntza bilatzeko baliogarri
Neurriak
euskaraz
Gelak haurrez bete dira
Euskara nerabezaroan. DBH eta DBHOn euskararen erabilera sustatzeko zenbait ideia
Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian
Euskara nerabezaroan. Aisialdia eta eskola elkarrekin. Txatxilipurdiren proiektua
044: Euskaraz urratuko dugu hirugarren milurtekoa
GUNEAk bere lehen Adostasunen Txostena aurkeztu du.
Betea elkartea. Ingeleseko irakasleen topaleku
Euskal Euskara nerabezaroan. Nerabeok hasi gara pausoak ematen
Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?
Euskara nerabezaroan: Euskara Ostadar Proiektuan
Erabilera garatzetik, erabileran eroso sentitzera
Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?
Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearen proposamenari
Kuadrillategi proiektua
ELORZA, Itziar; LINDSAY, Diana:
I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea
Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa
Hik Hasi Udako Topaketak
Zatoz jolastera!
bideoa kaleratzear dugu
Lanbide Heziketa eta euskalduntze prozesua
Baionako Uda Leku elkartea hil ala biziko egoeran
Euskararen kontrako
erasoaren aurrean tinko
Euskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!
Euskal Herria, bizi nahi duen herria
Guk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!
Zabaltzen: euskalgintzaren zutabeari eraso
Euskara Nafarroan, zalditik astora eta astotik lurrera
MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziatura berria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean
SAINZ, Matilde:
Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begira
Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz
VALLɉS, Eduard:
GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira
Motiboezaguerabilpenaren zioak
Hik Hasiren "Zatoz jolastera!" bideoak Miguel Altzo ikasmaterialenn kalitate saria jaso du
Gazteentzako euskarazko komikiak
URTXINTXA ESKOLA: Euskal jolasen bilduma CD-ROMa da produktu berriena
Euskal Girotze Barnetegiak. Euskaraz bizitzeko
Unescok dio euskara desagertzeko arriskuan dagoela
SAN JOSE ikastetxea; Donostia: urte osoan ateak zabalik
IKASTOLEN ELKARTEA: IX Jardunaldi Pedagogikoak, euskararen erabileraz
RUIZ BIKANDI, Uri:
CLEGG, John:
Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?
Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai
Haur-jolasen abestiak III CDa eta zinta kaleratu berri ditu HIK HASIk
Haur jolasen abestiak III
Erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere bai
UGARO ikastetxea, Legorreta: Pasaporterik gabeko bidaia Saharara
Euskararen Kontseiluaren Laguntzaile izateko gure gonbidapena
Eraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioak
Badator Jolasen altxorra bideoa
Kukurruku! Zer diozu?
Ipuinak, poemak, esaera zaharrak, musika eta elkarrizketak biltzen dituen CD berria
Historiako zertzeladak: Lehen euskal udalekuak
Euskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Bruselako Foyer zentroa. Etorkinak integratzeko ahaleginean
DE SMEDT, Hilde:
Kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolan
Korrika bi urtetik behin datorkigu,
Oteitza, berriz, betirako joan al zaigu?
ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunari ekiteko
Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri1
Lagunarteko Hizkerarekin jolasean . TTAKUN Kultur Elkartea eta URTXINTXA Astialdiko Eskola.
EVLANG europar programa
Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBH arrakastaz amaitu du
Ipolagun taldeak Mexikoko haurrei laguntzeko deia egiten du
Egin dezagun Salt solidarioa... baita helduen prestakuntzan ere1
Muga guztien gainetik... euskaraz! ASSA ikastola, La Puebla de Labarca
Eskola barneratzailea, euskara barne?
Zer diote etorkinek1?
Muga guztien gainetik... euskaraz! SANDUZELAI ikastetxea, Iruñea:
Didaktika integratzailearen ekarpenak
Muga guztien gainetik...euskaraz! OZTIBARRE ikastola, Izura: Lau alokutibo formatan jarduten duen eskola bakarra
Saharako ikasleak Zornotzan
Hizkuntzen oasia
Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak
Muga guztien gainetik... euskaraz! ARANGOITI ikastola, Irunberri. Elkartasunaren ikastola
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntzak eta jokabideak1
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BEURKO institutua, Barakaldo: Irratia, mintzamena lantzeko makina
Nafarroako Sortzen-Ikasbatuazen etorkinentzako proiektua
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ARRATIA BAILARAKO ESKOLAK: Herrian sareak sortu, Europan hizkuntza gutxituen trukea
ELKAR-BIDE programa. Ipar-Hegoko eskolen trukeak
ETXANIZ, Pello: Hizkuntza testa DBHko 1. mailako ikasleentzat
AEK eta Soraluzeko herria elkarlanean herriko haur etorkinak euskalduntzeko
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BIDARRAIKO eskola publikoa, Bidarrai: Iparraldeko paradisu ttippia, B ereduan
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EL SALVADOR MARISTA ikastetxea, Bilbo: Bilboren bihotzean D eredu gora
089: Zertan ez dugu asmatu etorkin batek
Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz: Erabilera eta kalitatea hobetzeko ideien fabrika
"Bidelagun" etorkinekin
Muga guztien gainetik... euskaraz!: BERNAT ETXEPARE lizeoa, Baiona: Euskararen gotorlekua
Euskararen gotorlekua
URRUTIA, Iñigo:
Muga guztion gainetik... euskaraz!: BALLONTI BHI, Portugalete. Portugaleteko misio lana
Web gune interesgarriak
Muga guztien gainetik... euskaraz: ARGANTZON ikastola:
Trebiñuko arabarren ikastola
094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharra
EGIZABAL, Diego: Kuadrillategi egitasmoa. Koadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak
AGIRREAZALDEGI, Alberto:
Muga guztien gainetik... euskaraz!: GARRALDAKO eskola, Garralda: Eskualdeko haurren topagune
095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzen
Muga guztien gainetik... euskaraz!: EPERRA Ikastola, Sohüta: Xibütarren habia
096: Noren eskubidea lehenesten da, hor dago desberdintasuna
Muga guztien gainetik... euskaraz!: LEMOIZEKO eskola: Herri txikiarentzat bizitza
098: Iruñerriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ez
Muga guztien gainetik... euskaraz!: PEDRO LOPE DE LARREA, Agurain
Hizkuntza ereduen porrota frogatu da
LA FARGA ikastetxea, Salt (Girona): Haur etorkinak integratzeko harrera gela
Muga guztien gainetik... euskaraz!: ELORTZIBAR ikastola, Elortzibar
LIZARRA ikastola, Lizarra: Euskara herriratzen dakiena
GAYARRE ikastetxe publikoa, Erronkari: Erronkaribarra, belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz
AURREKOETXEA, Manu:
LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen
ARANTZAKO ATERPEA, Arantza: Elkar-hitz elkar biziz
Euskararen kalitatea
SANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskara
AIAKO herri eskola, Aia: Euskal giroko herrietan erdara nola landu
Murgiltze programen zenbait ezaugarri
Euskara adierazgarriaren beharraz
ERRIONDO, Lore: Hizkuntzaren normalkuntza eskolan
AVE MARIA ikastetxe publikoa, Errotxapea: Euskararen lehen urratsak erdal giroko eskoletan
IZARRAKO herri eskola, Izarra: Euskararen fruituak erdal baratzean
GOROSTIDI, Jose Luisen omenez
Nafarroako euskararen egoera aztergai
Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean
ARANO, Rosa Mª: Txingudi ikastolako hizkuntza plangintza
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua
AёORGA, Pello:
KORTESEKO ikastola, Kortes: Hegoaldeko mugaraino euskaraz
EPERRA ikastola, Sohüta:
ETXEBERRIA, Elias:
19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi
SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara
022: Errege-Dekretua edo euskaldunak kate motzean lotzeko beste ahalegina
Ikastetxeak, euskara eta normalkuntza bat eginik
OIARBIDE, Josi; ZABALA, Xabier: Haur-jolasen abestiak:
Haur-jolasen abestiak
Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra
DOLZ Joaquim: Generoak eta sekuentziazioa hizkuntza arloko curriculumean
029: Inkestak, jipoiak, egurra, itomen ekonomikoa... edozein bide da baliagarria euskararen aurka
ESKOLA AGENDA: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa
JARA, Cesar: “Irakasleek ez dakite ezer bigarren hizkuntza bat
Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta euskara+ ingelesa + gaztelania
VILA, Ignasi: Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?
Kidetze planak adin diferenteetako ikasleen artean
Ikasle etorkinak haur hezkuntzan (1)
Hezitzaileek asko egin dezakete
Eskola eta gazte hizkera
Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan:Hizkuntzen trataera ikasle etorkinekin
Ez da aski euskaraz irakastea, euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira
Kamishibai: Japoniako ipuinak...euskaraz
Etorkizuna ikastola, Abanto-Zierbena:One Europe, variety of cultures
La Inmaculada ikastetxea, Hernani : Ikasle etorkinak etxekotzen
Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa
Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa
Denon zeregina
JA-LING, ETORKINAK ETA GU BATZEN
Euskarazko lehen trantsizio gela Nafarroan. (Iruñeko Hegoalde Ikastola)
JURJO TORRES, A Coruñako Unibertsitateko katedraduna
Hizkuntz ereduak: goazen harira
Datorren otsailean hizkuntz ereduen legea eztabaidatuko omen da da Gasteizko Legebiltzarrean
Nola euskaldundu ikasle guztiak?
Ikasleak nola limurtu
Hizkuntzen irakaskuntza iritsi berriekin
Miguel Gonzalez: “Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute”
Jesus Obrero BHI, Gasteiz: Boz gora irakurtzen eta deklamatzen
Gasteiz: Kultur aniztasuna: auzotik eskolara eta eskolatik auzora
Herri indigenak
BESALU COSTA, Xavier: Kulturarteko hezkuntza
Itziar Plazaola: Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, indartu egin beharko litzateke ahozkotasuneko hainbat genero era sistematikoan lantzeko jarrera.
Etorkinen seme-alabak eskolan: zer aldatzen ari da?
Euskal Girotze Barnetegiak. 25 urteko ibilbidea
Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Euskararen ezagutza berma dadin beharrezkoa da euskara curriculumeko ikasgai guztietan lantzea
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Kubako eta Euskal Herriko haurrak baturik, liburuen eta antzerkiaren bidez
TILA ez da lasaigarria
Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar d
EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
Eleaniztasuna bai, baina zein eta nola?
Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia
Xamar: "Euskararen normalizazioaren arazoa ez da pedagogikoa soilik, soziala da, alegia, politikoa. Kalean dagoen zerbait da, eskolak ezin du konpondu"
Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen
Euskara azterketa garrantzitsuetan baztertua
Euskara ebaluatzeko proba
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA
Kukurruku! (CDa)
Zatoz jolastera! (DVDa)
Jolasen Altxorra (DVDa)
Ilargiaren sekretua (DVDa)
Begiradaren heziketa (DVDa+Liburua)
Gazteak eta euskara
Etorkinak gure eskolan AGORTUTA
 
© 2005