|
|
| |
|
Neskentzako eskolak eta mutilentzako eskolak |
| |
GIZAKIA BERE OSOTASUNEAN GARATU
IRALEKO IKASLE TALDEA ¦ 2008-04-09 10:49:18
Gizartearen bilakaera geraezina denez, gure ustez, telebistako albiste hori atzerapausu nabarmena da. Garatu nahi badugu gizakia bere osotasunean, gizartean dagoen aniztasuna kontuan hartu behar da.
ERANTZUN HONI --> |
|
GIZARTE HOBEA: ANITZA
Iraleko bese talde bat ¦ 2008-04-09 11:01:11
Gure ustez, neska eta mutilak hezkuntza sistemaren barruan banatuta egoteak ez du erakutsi gizartea hobea denik.
Ostera, gure apostua aniztasunaren aldekoa da, gaur egungo gizartearen egoerak hori eskatzen duelako, eta horri erantzuna eman behar zaio: gero eta gehiago diren etorkinei, hezkuntza bereziko premiak dituztenei, genero eta arraza ezberdinei,etab.
Horregatik, elkarrekin lan egin beharrean gaude, eta ez banaturik, horrelako gizartea - balioetan aberatsa - lortu nahi baldin badugu.
ERANTZUN HONI --> |
|
DARWINEK BURUA ALTXATUKO BALU
Josemi ¦ 2008-04-11 13:12:34
Albiste hori irakurtzean, honako galdera hauek datozkit burura: Historiaurrera itzuli gara? Genero banaketa horrek abantailak dakartzala? Zertan gabiltza? Zoratuta gaude, ala?...
Betidanik emakumeak eta gizonak elkarrekin bizi izan gara, eta horrela jarraitu behar dugu. Ezberdinak izateak ez du esan nahi banatuta egon behar dugunik.
Eta orain, hemen nabil pentsatzen horrelako tontakeriari erantzunik pedagogikoenak eman behar dizkiodala.
Eboluzioaren teoriak gizaki guztien berdintasunaren alde ziurtasun enpirikoak eman dizkigu. Eta, horrez gain, garbi dago gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ez dela printzipio kulturala bakarrik, gizakiaren jatorrian ere oinarrituta dagoela.
ERANTZUN HONI --> |
|
Princesita vs. CHAVALOTE
Nekane ¦ 2008-04-11 13:19:05
Jaio bezain pronto, desberdin begiratzen zaio ume bati, neska bada ala mutila bada: desberdin hitz egiten diogu, desberdin hartzen dugu, eta hasiera-hasieratik berarengandik espero duguna ere ezberdina izango da.
Gizarteak bai gizonari, bai andreari bere nortasunaren alde bat lapurtzen dio, bere generotik espero ez dena, eta, bide baten ipinita, “bere bide horretan” esaten dio zer egin behar duen benetako andrea edo benetako gizona izateko.
Nahiz eta arlo horretan aldaketa handiak izan diren, gizartea ez da erabat aldatzen belaunaldi batetik bestera, eta aldatzen ez dena errepikatu egiten da. Horregatik, bat-batean iraganera itzultzeko joera hauek agertzen dira, eta proposamen hau iraganerako itzulera besterik ez da.
ERANTZUN HONI --> |
|
IZAN GAITEZEN SERIOAK!
Jorge ¦ 2008-04-11 13:23:44
Goizeko zortziak. Metroan. Algortako geltokia. Mutil dotore batzuk, hamasei-hamazazpi urtekoak, jaka ezkutuduna, gorbata eta guzti. Serio xamar eta burumakur ikusi ditut. Ea nongo ikasleak ziren galdetu diet. Gazteluetakoak, erantzun didate. Batxilerrekoak. Eta zelan hantxe?Pozik? Haien erantzuna: Pufff...
Berba egiteko gogo handirik ez zutela ikusita, Atxagaren Soinujolearen semea irkurtzen jarraitu dut, noizean behin zeharka begiratzen niela gazteei, eta haiek ere zeharka, inbidiaz, alboko eserlekuetara.
Gure ondoko eserlekuetan, poz-pozik eta jolasean, adin bereko neska-mutilak. Artaza-Romo institutura omen zihoazen. Ez diet ezer galdetu, argi zegoen beraien komentario alaietan eta irribarreetan. Neska-mutil sano eta naturalak iruditu zaizkit.
Zalantzarik ez daukat Gazteluetatik ingeniari-gai eta arkitekto-gai ugari aterako direla. Artaza-Romotik, antzera, edo pixka bat gutxiago, agian.
Hamar urteko semea eta zazpi urteko alaba ditut.
Zer heziketa mota nahi dut beraientzat?
ERANTZUN HONI --> |
|
ETA NOIZKO ESKOLA HEKIDATZAILEA?
E. Larrañaga ¦ 2008-05-16 14:56:36
Eskola hezkidetzailearen aldekoa naiz. Oraindik, banatutako eskolen aldeko jarrera ez dut hartu. Baina, gure eskola nahasietan orain arte ikusitakoa, gai izango gara egunen batetan eskola eredu egokia asmatzea, non, neskak eta mutilak biak era berdinean tratuak eta izendatuak izango direnak?
Ni, ez noa nire jarrera hain azkar aldatzera, lehenengo, lasai jarri eta gure eskola eredua aztertuko dut: hitz egiteko erak, ipuinak, testu liburuak, erabiltzen ditugun keinuak, lantzen diren baloreak, espazioen antolaketa eta erabilerak, karguen generoa, zein lanbideetara bideratzen ditugun neskak eta mutilak...
ERANTZUN HONI --> |
|
| |
| EZTABAIDAGUNEA |
| |
| |
| |
| KEZKEN TXOKOA |
| |
| |
| |
|
| |
| IGO |
| |
HIK HASI Euskal
Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa)
· T. (00 34) 943 371 408
|
| |