[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Bigarren Hezkuntza eztabaidagai
 

Elena Martinek, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Hezkuntzaren Psikologia
irakasleak, Hik Hasi aldizkariaren 118. zenbakian zera dio:

- Bigarren hezkuntzako gela bakoitzetik 12 irakasle pasatzea gehiegizkoa
iruditzen zait. Irakasle gutxiagoren artean eskaini beharko lirateke
edukiak.
- Irakasle izateko karrera propioa izan beharko luke. Ez du balio kimika
ikasi eta irakasle izateko 3 hilabeteko IGZ (Irakaskuntzarako Gaitasun
Ziurtagiria) soilik egitea.
- Lanpostua eskuratzea ikastetxeko proiektuari lotu behar zaio eta ez
puntu pilaketari.

Eta abar.

Zer diozu zuk? Gaur egungo Bigarren Hezkuntzak aldaketa izan beharko lukeela iruditzen al zaizu?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Behar-beharrezko aldaketa (2)

Felipe Iglesias ¦ 2007-05-10 18:11:24

Hain garai aldakorrak izanda (teknologia, ekonomia, familia, migrazioak, gizartea eta abar etengabe eta abiada handian aldatzen ari da, alde batetik eta nerabeak bere barnean eta inguruarekin dituen aldaketak beste aldetik), ez dut ulertzen nola hezi litekeen irakasgaika. Bizitzan ez dugu irakasgaika funtzionatzen. Egoera berriei, arazoei, erronkei eta abarri ongi erantzuteko jendea behar dugu. Bestela, frustrazioari atea zabal-zabalik uzten diogu.

ERANTZUN HONI -->

Bai, baina...

Ana Martin ¦ 2007-05-10 18:24:46

Agertzen duzun filosofiarekin ados banago ere, badago hainbat arlo modu espezifikoan landu behar dena. Informatikak, soinketak edota ingelesak, adibidez, badute oinarri espezifikoa edozeinek irakastea zailtzen duena.
Dena den, niri ere iruditzen zait gehiegizko irakasle espezifiko eta "adituegiak" daudela Bigarren Hezkuntzan. Bizitzarako oinarrietan huts egiten ari garela deritzot, elkarbizitzan, elkartasunean eta abarrean. Bien bitartean inoiz erabiliko ez dituzten izugarrizko eduki pila eta modu memoristikoan "irakasten" ahalegintzen gara.

Talde txikiagoak behar dira

Miren Zelaieta ¦ 2007-05-10 18:34:14

Ene ustez, elkarbizitza gutxiegi lantzen da adin horietan.
Hori guztia errazteko, irakas-taldeak txikiagoak egingo nituzke. Gelako 15 edo 20 ikasle, gehienez.
Hori bai, gela bakoitzetik oso irakasle gutxi pasatu eta ahalik eta ondoen koordinatuta egon.
Irakasleak baino hezitzaileak nahiko nituzke nik.


Lanpostu finkoa bai, funtzio publikorik ez! (4)

Ines Bengoa ¦ 2007-05-10 19:00:22

Oso estatu gutxik dute funtzionarioen sistema hezkuntzan.
Frantzia eta Espainia dira indar handienaz babesten dutenak sistema hori. Eta egia esan beharbada, antolatuta dagoen moduan, ez dio ezertan laguntzen zentro bakoitzaren hezkuntza peoiektuak aurrera egiteko.

ERANTZUN HONI -->

Funtzionaritza, hezkuntzaren minbizia

I–aki Zelaieta ¦ 2007-05-11 15:37:48

Bai, oso estatu gutxitan dago funtzionaritza hezkuntzan, bostetan soilik nik dakidanez. Dena den, kopuruak ez du garrantzirik baizik eta bere eragina eta ondorioak.
Hezkuntzaren ikuspegitik zentzurik ez du langile bat hezkuntza zentro batean sartzea bere hezkuntza proiektua ezagutu gabe eta bere hezkuntza filosofiaren oinarriekin bat egin gabe. Nola hitz egin liteke zentro horrek baduela hezkuntza proiekturik praktikara eramango duten elementu nagusiek ez badute ezagutzen ere?
Gezur batean ari gara horrela jokatuz gero. Funtzionaritzaren ondorioak kaltegarriak dira hezkuntzan sinisten dugunontzat. Nik lan finkoa nahi dut eta gustukoa dudan hezkuntza proiektu batean lana egitea gainera.

Gaisotasun ugari

Miren Gereka ¦ 2007-05-11 23:54:06

Nire ustez, ez da funtzionaritza gaisotasun bakarra.
Administrazioaren zentralismoak, erabaki nagusi guztien jabe izatea, ez al da gaisotasun potoloa? Zer erabaki daiteke zentroetan? Eta zer erabaki dezakete autonomiek edozein Lege Organikok (LODE, LOGSE, LOPEGCE, LOCE, LOE...) denei betetzea derrigortzen badie?
Muxu bana eztabaidan animatzen zareten denoi!

Sistema zaharkitua

Nerea Arrieta ¦ 2007-05-15 08:56:30

Nik ez dut ezer funtzionarioen kontra, jator eta langile asko ezagutzen baititut. Baina egia da, eskolaz eskola ibilita nazkatuta bukatzen dutela. Beti zerrendetan begiratzen eta ia inoiz ezin dute eskola bat aukeratu bere hezkuntza proiektua gustatzen zaielako.
Nik garbi dut ez dela neure lagunen errua, beraiek lana besterik ez dute nahi. Arazoa sistema bera da, zaharkitua eta ezegokia delako.
Horregatik, kaña sistemari. Guk geurea behar dugulako, eraiki dezagun gure HERRIAK behar duen hezkuntza sistema.
Denok gonbidatuak gaude, e!

Nola egin?

Arantxa Urnieta ¦ 2007-05-15 15:19:24

Orain arte esandakoarekin nahiko ados egonda, sortzen zaidan galdera hauxe da: nola izan kritiko gaurko sistema publikoarekin, zentzu publikoa indargabetu gabe eta eskola publikoa indartuz?


Elkarbizitzarako oztopo (0)

Ane Perez ¦ 2007-05-16 11:19:00

Nire esperientziaz, irakasleak asignaturaka egoteak ez du laguntzen proiektuak egiteko, eta, elkarbitzan, inguruko bizitzarekin bat egitea laguntzen. Hezkuntza egunerokotasunari lotua egon behar duela iruditzen zait.
Bestalde, azterketarako irakasten da gehienetan. Buruz ikasteak ikasketak beti hasten aritzea dakar. Eta bizitzari lotutako ikaste esanguratsuak, berriz, ikasketa berriak errazten omen du.
Badugu zer ikasi eta nondik ekin, ezta?.

ERANTZUN HONI -->


Ikerketa sanoei adi (0)

Joxe Mari ¦ 2007-05-25 09:12:35

Askotan ikerketa interesatuak iristen zaizkigu. Baina, badira ikerketak hezkuntzaren hobekuntza bilatzen dutenak. Horietako bat Kuban ezagutu genuena izan zen.
Bigarren hezkuntzan absentismoa eta eskola porrota nahi baino handiagoa zela-eta, zer egin aztertu zuten bertako hezitzaileek eta administraziokoek.
Batzar haien ondorioa, eskolak irakasle gutxien artean eskaintzea. Gelako tutoreak pasatuko zuen denbora gehiena ikasle taldearekin. Talde bakoitzean 15 ikasle ziango ziren, gehienez. Gurasoekin harremana eta lotura handituko zen eta ikasle bakoitzaren jarraipena gertutik egingo zen, irakasle berak talde berarekin jarraituko baitzuen Bigarren Hezkuntzako hiru ikasturteetan.
Kezka bat bazegoen, ikasgai bakoitzeko edukien maila nahikoa izango al zen? Horri, ikasgai bakoitzaren edukiak bideo eta CD-ROMen bidez eskainiz konponduko zuten. Ikusi, oharrak hartu, eztabaidatu eta berriro ikusi. Eta nahi zuenak informatika gelan bere kabuz ere berrikus lezake.
Beste aldaketa bat izan zen, goizeko ordutegia izatetik, goizeko 8:00etan sartzea, bertan bazkaltzea eta arratsaldeko 16:30etan irtetea. Ziotenez, horrek, elkarrekin elkarbizitzea, hainbat ekimen antolatzea eta komunitate giroa sortzea lagunduko zuen.
Aurtengoa, laugarren ikasturtea modela berria martxan jarri zutenetik. Iazkoa, modela berrian amaitu zuen lehen promozioa irten zen. Emaitzekin oso gustura daude, oraindik ere asko hobetzeko badago ere.
Beste aukera bat da, ezta? Garrantzitsuena, egoki ez denaren aurrean jarrera aktiboa, hausnarketa kolektiboa eta neurriak hartzen dela da. Horretan, Kubakoa eredu bat da ene iritziz.

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com