[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Suomiko hezkuntza sistema
 

Helsinkin izan gara finlandiar hezkuntza sistema ezagutzeko intentzioz. Hainbat ideia jaso ditugu bertan, askotarikoak eta kolore desberdinetakoak. Hona itzuli eta poliki poliki ideiak asimilatzen hasi gara guztiok.

Zerk deitu dizu gehien atentzioa? Zer da gehien gustatu zaizuna?

Zer da bertako hezkuntza sisteman gutxien gustatu zaizuna? Kontraesanik, hutsunerik, hobetzeko alderik..?

Mamitutakoa eguneroko lanerako erabilgarria egingo al zaizu?


EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Egun finlandiar bat (1)

Amezketako Aritz ¦ 2007-11-06 23:52:19

Gabon, egun on, eguerdi on, arratsalde on, iluntze on, gabon, DEN-DENOI!

Foroari hasiera emateko, foroari hasiera emozionala emateko, hona Zarauzko Saioak bidalitako abesti eder hau:

EGUN FINLANDIAR BAT
Bernardo Atxaga / Gari

Egun Finlandiar bat
egun Finlandiar luze luze bat
berrogei egun arrunten luzerakoa behar dut

Egun Finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zure hitzek on egiten didate
lasaitu egiten naute barren barrendik.

Parabisuaren gaia atera nizun
eta zuk erantzun bai parabisuan parabisuan fruitu eder asko daude
baina infernua ere hantxe egon daiteke.

Egun Finlandiar bat
egun Finlandiar luze luze bat.

Aldatu al liteke bizimoduaz erabat
zenbat aldiz hasi liteke zerotik
galdera zailak ziren baina ez zuretzat
zu nire laguna zara maite zaitut.

Mintzatu gara hamaika gauzataz
mintzatu gara drogaz, antsiedadeaz
mintzatu gara askatasun pertsonalaz
libreak izan behar dugula
libre libre libreak.

Finlandiako zerua udako aldean
beti egoten da urdin apal eta urdin
eta eguzkiak laranja bat ematen du
eta ilargiak ere bai laranja bat.

Egun Finlandiar bat nahi nuke izan
zeruan bi laranja dituena beti
zurekin hizketan jarraitu ahal izateko
zu nire laguna zara maite zaitut.

BEREHALAXE ARTE, TXIKAS/OS DE ORO!!!

ERANTZUN HONI -->

haize hegoa, gau epela

guren ¦ 2007-11-12 18:54:11

zein polita abestia! hasiera alderdi emozionaletik abiatzeko ezin hobea. Hala ere bakoitzak duen alderdi emozionala ezin banatu dugu inoiz, inola, inorekin, inon... eskerrak beti gurekin daramagula eta horrek ematen digu aurrean dugunaren alderdi emozionala ulertzeko beta. Urezko neska (gaztea)


Eskola zoragarriak! (0)

Gartzaingo Leire ¦ 2007-11-07 12:26:14

Nik Finlandiako eskolen inguruan jaso dudan inpresiorik aipagarriena izan da han dituzten giza baliabide izugarriak. Zoragarria da entzutea 20-30 ikasleko gela batean bi irakasle eta laguntzaile bat daudela entzutea, edota, talde txikian lan egiten dutela askotan... Honela gu ere izango ginateke europako hoberenak! Bestalde esan beharra dut pila bat ikasi dudala eta praktikan jarri dudala zenbait gauza dagoeneko. Bueno taldexka, ea noiz egiten dugun sagardotegi-sauna pedagogiko hura. Muxuak

ERANTZUN HONI -->


Penaz, amorruz, itxaropenez... (3)

Joseba, itzultzailea ¦ 2007-11-08 00:29:46

Kaixo guztiok!

Hain ederrak izan dira egun hauek Finlandian...
Hain polita izan da zuekin lan egitea...
Hitzak suomieraren eremu "ilunetik" euskararen argira ekartzea...
Eta alderantziz, haientzat ilunak ziren euskarazko hitzak suomieraren argitasunera ekartzea...

Hain ederra "esperientzia antropologiko" berezi horiek bizitzea...
Hain polita mahai baten bueltan edo saunaren berotasun goxoan une ederrez gozatzea...
Eta ero sanoen modura edozein lekutan abesten eta dantzan hastea...

Eta hain ederra Amezketako Haritzek eta Zarauzko Saioak bidalitako abestiaren hitzak...
Paradisua eta infernua aipatzen duen abesti profetikoa...
Bat-batean gure paradisu hura infernu bihurtu baita askorentzat.

Eta bai, Finlandiako hezkuntza sistema eredugarria da alde askotatik.
Bai emaitza akademikoei dagokienez.
Baita arazoen prebentzioari eskaintzen dioten arretaren aldetik ere (oraingoan funtzionatu ez badu ere).
Eta ratioak, eta irakurzaletasuna, eta abar eta abar.

Asko ikasi dezakegu handik, bai.

Baina Helsinkin esan eta entzun ahal izan genuen bezala, hezkuntza sistemak ezin ditu gizartearen pitzadura guztiak estali.
Eskola sistema eder hark ezin ditu gazte askok dituzten gabezia larriak osatu, ezta haien min guztiak eztitu ere.
Eskolak ezin ditu arazo guztiak konpondu.

Matematika eta Natur Zientzietan emaitza bikainak lortzea, bere zailean, errazagoa da hutsune emotibo eta afektiboak betetzea baino.

Liburuak ondo irakurtzen eta testuak txukun idazten ikastea, bere zailean, errazagoa da sentimenduak irakurtzen eta txukun adierazten ikastea baino.

Ingelesez zuzen hitz egiten ikastea, bere zailean, errazagoa iruditzen zait bihotz zauritu eta bakartuaren mintzaira ulertu, eta maitasunaren hizkuntzaz hura sendatzea baino...

...Batez ere mutilen kasuan, Timok adierazi zigun bezala.
...batez ere Finlandiako gizonezkoen kasuan, Tyttik esaten zigun bezala.

Eta balorazioak egiteko goizegi bada ere, agian Timok aipatzen zuen %5 "deskolgatu" haien adierazgarri dugu gaur pistola bat hartu, eta Tuusulako eskolan sarraski hori egin duenaren kasua.

Horrelako krimenak ez dira berriak gizateriaren historian. Gizarte guztietan (edo gehienetan behintzat) gertatu izan dira horrelakoak. Eta ez dut uste Finlandian hau ohikotzat jo dezakegunik.

Oraintxe Finlandiatik etorri berriak gara, eta hango eskola goraipatzen ari garen honetan... zapla!
Kolpe gogorra, benetan!
Bero-bero daukat oraindik berria.
Buruz baino, bihotzez ari naiz.
Eta madarikatu nahiko nituzke mendebaldeko gizarte industrializatu honetako balio matxista, militarista, bortitz eta "Rambero" guztiak. Madarikatzen ditut indar fisikoa neurriz kanpo goraipatzen duten guztiak.
"Action" eufemismoaren atzean indarkeria matxista goresten duten negozianteak.
Amorrua eragiten didate armak eskuan hartuta besteen gainetik daudela uste dutenek.
Amorrua eta pena aldi berean... maiz bizitzak gaizki tratatutako gizaixoak direlako.

Etorriko dira balorazio sosegatu eta orekatuagoak egiteko garaiak.

Gutxi dakigu oraindik Pekka-Eric gazteari buruz. Gutxi dakigu haren barne munduari buruz.
Eta agian ez dugu inoiz jakingo zer gertatzen zitzaion. Agian ez zuen inoiz inorekin konfiantzaz hitz egiteko aukerarik izan. Agian ez zuen inoiz nozitu goxotasun eta ulerkortasunik.

Jota nago. Ukituta.

Baina ez nuke itxaropena galdu nahi.
Kasu isolatua da, eta ezin dugu orokortu.

Eta Gari abeslariak azken diskoan dioen bezala, agian esperantzara kondenatuta gaude. Ez dakit hala den, baina ez nuke etsi nahi.


Eutsi goiari, ondo-ondo izan, eta jaso besarkada haundi bana.

Joseba


ERANTZUN HONI -->

Suomiko hezkuntza sistema

Gari (iruņeakoa ez abeslaria) ¦ 2007-11-08 17:30:05

Kaixo guztioi:
Joseba, korapiloa kendu ezinik nabil zure mezua irakurri eta atzo iragarkietan entzundako berri txar horren ondorioz. Zurekin bat nator bertan ikusi nuen hutsune sakonarekin, hain zuzen, sentimendu eta afektibitatea adierazteko zailtasunarekin. Hoberenak izango dira matematika eta irakurmen mailan baina kognitiboa ez den alderdia ezin da alde batera utzi eta txikitatik landu eta hezitu, ez irakatsi, egin behar da. Denok dakigu zein garrantzitsuak diren lehenengo sei urteak pertsona batentzat, tarte horretan eratzen baita norberaren izaeraren zati handi bat. Bertan argi geratu zen 7 urtetik geroko formakuntzari garrantzi handia ematen ziotela baina zer gertatzen da aurreko urteetan?. Jakinda ehuneko portzentai altu batean 7 urteak bete baino lehen eskolatzen direla, zergatik ez zaio garrantzi bera ematen profesionalen formakuntzari? Galdera hau egiteko aukerarik izan ez nuenez hemen botatzen dut. Nire ustez hezkuntzan, bizitzan bezala oreka behar da. Oreka afektu emozioak lantzeko orduan eta oreka alderdi kognitiboak lantzeko orduan. Gizarte honetan, zoritxarrez, eta Finlandia ez da ezberdina, alderdi kognitiboari garrantzi handia ematen zaio, gehiegi, eta ezer gutxi besteari. Eta justo aldrebez izan beharko litzateke. Kognitiboak diren materiak ikasteko denbora egon badago, baina txikitan izandako esperientziak sortzen digun barne mundu hori aldatzea izugarri zaila da. Bertan eratzen dira pertsoanren oinarria, eta bertatik abiatuko da mundura. Honekin esan nahi dudana da hasierako (0-6) urteetako formakuntzari garrantzi handiagoa eman behar diogula, txikiek beren lenguai ezberdinekin transmititzen diguten ehuneko txiki bat bakarrik hautematen baitugu.
Beno hortxe duzue nire ekarpen txikia
Goraintziak guztioi

Heziketa Emozionalaren garrantziaz

Amezketako Aritz ¦ 2007-11-08 23:58:10


Gabon, denoi!

Zeharo ados, Gari, hik esandako/idatzitako guztiarekin. Egia da, alderdi kognitiboa lantzea garrantzitsua, izan, bada, baina egia ere bada emozionalki orekan bizi ez badara, alderdi kognitibo hori lantzea zailagoa dela oso. Berdin lan egiten al dugu guk geuk pozik ala triste ibili? Haur bat emozionalki aseta, orekan... badago, ez al da ikasteko prestuago egongo?

Emozioen gaineko heziketa (ez instrukzioa) behar-beharrezkoa da, bai hemen bai Finlandian. Azken baten, kognitiboki ezaguera asko izanagatik ere, horien jabe garela konturatzen ez bagara, talde-lanean ez badakigu, frustrazioei aurre egiten ez badakigu... alfer-alferrik da matematiketan edo irakurketan iaioa izatea. Heziketa Emozionalak izugarri lagun diezaguke horretan.

Heziketa Emozionalak alderdi, esparru... ugari biltzen ditu, baina. Horien guztien berri izaten hasi nahi baduzue, esan besterik ez duzue, eta hasiko gara pixkanaka-pixkanaka hori lantzen.

Hasteko, hona hemen Joxanton Artzek idatzitako, eta nik zertxobait moldatutako, olerkia. Heziketa Emozionalaren oinarriak agertzen dizkigu Artzek, horretan ari zela asko uste izan gabe. On dagizuela!

Inportanteena nork
bere burua ezagutzea
eta onartzea da.
Non zauden
eta hor zertarako zauden
jakitea,
muga horiek ezagutzea.
Eta gero, ahalik eta
zoriontsuena bizitzen
saiatzea!
Eta ahalik eta min
gutxiena eragitea
inguruan.

J.A. Artze "Hartzut"

Kolpe haundia

Gartzaingo Leire ¦ 2007-11-09 14:47:12

Kaixo lagunak! Nik gaur jaso dut berri txar hau. Noski orain denak nire inguruan zalantzan jartzen dute ikusi genuena eta sentitu genuena, dagoeneko ez da hain ona han ikusitakoa eta ikasitakoa... Egia da, esparru afektiboan eta harremanetan asko ikasteko dutela Suomin, gu horretan iaioagoak garela dirudi, baina nik uste dut, han ikasi genuena bere alde positiboa duela ere. Beste irakasteko moduetatik jasotakoa geurean txertatzea da helburua, baina ez hau kopiatzea puntuz puntu, baizik eta gure nortasun eta beharretara moldatzea.
Hala ere, ziur nago ez dela soilik afektibitate mailako gabeziek egoera hau eragin duten faktore bakarrak. Zoritxarrez, ematen du, betiko legez, globalizazioaren kontu honekin, soilik beste gizarteetako jokabide negatiboak ekartzen ditugula gurera (EEBB askotan gertatzen baitira halako egoerak). Apustu egingo nuke mutiltxo horren hamaika alditan ikusiak izango zituela dohainikako biolentzia eskaintzen dizkiguten film estatu batuarrak, ala agian ez... batek daki!


Suomitik Euskal herrira bueltan (0)

Cian -Mendialdea IP- Berriozar ¦ 2007-11-12 16:50:29

Kaixo koadrila! Suomira egindako bidaia eta zorigaiztoko gertaera tristea atzean utzita, besarkada bero bat bidali nahi dizuet Berriozarko eskolatik. Han ikusi eta bizitako oso interesgarri eta aberasgarria izan bazen ere, ezin albo batera utzi, gure artean eman ziren gogoetak. Hangoak eta hemengoak. Denbora hartu genuen egoera eta arazo ezberdinen inguruan eztabaida pedagogikoak egiteko. Eta hori luxu bat da hemengo erritmoa ikusita.Gogoeta xume hau egiten dut, oinarri pedagogikorik gabe edo koherentzia gutxirekin dihardugula uste dudalako batzutan. Gauzak egiten ditugula, horrela egin direlako edo ahal duguna egiten dugulako. Denborarik hartu gabe gogoeta pedagogikorako. Amezketako txantxangorriak dioenari helduta, haurraren hiru dimentsioak ezin ahantzi direla uste dut nik ere. Hau da; haurraren dimentsio kognitiboarekin batera, dimentsio motriza eta afektibo-emozionala. Laster arte, izan ondo! Ah...urrengoa nora? Ondo bizi.

ERANTZUN HONI -->


gertutasuna (0)

guren ¦ 2007-11-12 19:05:00

Ez da gehien gustatu zaidana baina bai atentzioa deitu didana. Uste dut gertuko kudeaketa egiteak bere onura ekar dezakeela, hau da Udala izatea 0- 7 urteko eskolen "arduradun", horrek guk dugun zentralizazioaren aurrean beharbada baliabideak, antolaketa, parte hartzea, kudeaketa, premiei erantzutea.... erresago izango litzateke.
Hala ere ez dago hezkuntza sistema idealik, eskerrak! Nire ustez kalitatea eguneroko lana da, eguneroko ibilbidea eta ez emaitza bera (garrantzirik kendu gabe, noski!)

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com