[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Hizkuntza eredu bakarra
 

Hizkuntza ereduak ebaluatu ondoren, eredu horiek gainditu eta hizkuntza eredu bakarren proposamena dago mahai-gainean EAEn. Eredu bakar horretan euskara izango da ikas-irakas hizkuntza.
Horren aurrean, hainbat gurasok beren seme-alaben ikaste hizkuntza erabakitzeko legez duten eskubidea aldarrikatu dute.
Kontuan izanik ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitzean bi hizkuntza ofizialak ezagutu behar dituztela, nola ikusten duzu erabaki hori gurasoen esku uztea?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Noski baietz! (5)

Fermin ¦ 2008-09-04 08:41:28

Nahiko ikerketa, tesi eta ebaluaketa dago egina euskara ongi ezagutzeko euskaraz ikasi behar dela. Beste hitzkuntz ereduekin hori lortzea ia ezinezkoa da.
Gaztelania edo Frantsesa, duten presentzia omnipotentea dela-eta, erraz asko ikasten du edozein ikaslek nerabezarako.
Eskola guztiak euskaraz ikasteko eta bizitzeko bitartekoak jartzen ez badira ez da lortuko ikasleek bi hizkuntzak menderatzea mugaren bi aldeetan.
Horrela, ba, ni guztiz ados nago asmo horrekin.
Gurasoek euren seme-alaben heziketa non izan dezaketen erabakitzea ongi dago: ikastetxearen proiektua, funtzionatzeko modua, erabiltzen duen pedagogia mota eta abar kontuan hartzekoak direlako.
Nire ustez, ikasle guztiek derrigorrezko ikasketak amaitzean, gutxienez, zer ezagutu behar duten erabakitzea Administrazioari dagokio.
Demokrazia eta bizikidetzarako osasuntsua litzateke herritarren eta eragileen beharrak eta interesak kontuan hartuko balitu Administrazioak.

ERANTZUN HONI -->

Arazo politikoa da

Marijose ¦ 2008-09-12 19:04:30

Ados nago zurekin, Fermin.
Bete-betean asmatzen duzula planteamenduan iruditzen zait.

Gurasoen gaiarekin, ados!

Edurne ¦ 2008-09-13 11:33:45

Akats ortografikoak eta guzti, gurasoei buruz diozunarekin guztiz bat nator.
Gurasoek, edota arduradunek, haien neska-mutilen heziketaren ardura nagusia dute. Baina kultur komunitate bateko kideek zer ezagutza minomoa behar duten ezartzea, administrazioei dagokie.
Diozun moduan, administrazioak gero eta demokratagoak izan, gero eta hobe denontzat. Horrekin ere, guztiz ados nago. Eta hori, parteharzea sustatuz eta bide praktikoak jarriz lor litekeela iruditzen zait.
Hala balitz, administrazioa publikoa (herriarena) izatera pasatuko litzateke, gaur egungo administrazioek duten planteamendu "pribatua" (gutxi batzuen artean erabakitzen dute dena) gaindituz.

Batzuen ustez, euskarak balio gutxiago du

Luis G. ¦ 2008-09-19 10:55:55

Ikuspegi anitzetatik aztertuta, hizkuntza eta kultura guztiek maila berekoak dira. Hala ari da nagusitzen intelektual aurrerakoien irizpidea.
Amazonetako talde etniko baten hizkuntza eta kulturak ekarpen bera egin diezaioke munduko kultura aberastasunari oso hedatua dagoen beste hizkuntzarekin alderatuz.
Hala era, gure inguruan begiratuz gero, interes pertsonal, politiko, ekonomiko eta abar direla... hainbatek gutxiesten du berak ezagutzen ez duen hura, berea besteen gainean jarri nahian.
Ez al da hori hemen gertatzen ari dena?
Ingelesa sartzen ari da derrigorrez edonon, eskolan, lanean, iragarkietan, abestietan... eta bere nagusitze prozesuak ez du kezka sortzen.
Euskara bezalako hizkuntz gutxiagotuak, aldiz, badirudi kezka sortzen duela. Ikertu da hizkuntza bat, euskara adibidez, ikasteak ez duela kalte intelektualik sortzen, alderantziz baizik, erraztasuna eskaintzen duela gainontzeko ikasketak egiteko.
Zergatik, bada, euskara ikasteak sortzen du halako...
Nire ustez, euskara hizkuntza gutxiagotua izanda, gutxiesten dutelako da, intelektual aurrerakoien irizpideak kontuan hartu gabe.

Norbanako interesak zientziaren aurretik

Iker Leunda ¦ 2008-10-01 18:11:23

Azken egunetan entzuten ari garena entzunda, EAJk eskatzen duela eskola pilotuak martxan jartzea eta abar, garbi da interes partidistak eta boterean mantentzeko negozio nahiak itsututa, urteetan frogatu diren ebidentzia zientifikoak alboan geratzen direla.
Zer gizarte eredu nahi dute halako agintariek?

Aukera berdintasunaren alde

Amaia Etxebe ¦ 2008-10-13 22:15:03

Azken aldi honetan, lanerako eskubide berdintasuna eskatzen entzun dut maiz. Eta normala da, bai?
Hain normala ez dena, hori entzun diedala euskara eskatzen den lanpostuetarako, soilik. Hau da, euskara ez dakitenak ezin direla diskriminatuak izan, eta abar esanez.
Horiek beraiek dira euren seme-alabak eskolan zein hizkuntza eredutan ikasi behar duten gurasoek erabaki behar dutela esaten dutenak, gehien bat. Zertan ari dira?
Nik zerbitzuak neure hizkuntzan jaso nahi baditut, nola eskainiko dizkit euskara ez dakien batek?
Horregatik, lanerako aukera berdintasunagatik ere, eskolak ikasle guztiak euskaldundu behar ditu. Gazte guztiek, edozein zerbitzu euskaraz edo gaztelaniaz edo frantsezez edo ingelesez egiteko gai izan behar badute, eskolak prestatu behar ditu horretarako. Eta ez bakarrik eskolak, Herri gisa planifikatu beharra dago.


Eskubidea denean (0)

Olatz ¦ 2008-09-12 18:46:23

Nik ez dakit eredu bakarra izan behar duen ala ez.
Nire ustea da, Euskal Herrian bizi garenok bertako hizkuntza eta kultura propioak ezagutzeko eskubidea dugula eta gaur egun eskolak ez duela hori bermatzen, ezta helburu horretara gerturatzen ere.
Egindako ikerketen arabera, Haur Eskolek (0-3 urte tartea) izugarrizko eragina dute hizkuntzaren jabekuntzan. Gaur egun, ia haur guztiak (ia % 100) 2 urtekin eskolatzen ari direnean ezin al da plan on bat egin denek 6 urterako gure hizkuntza propioa ezagut dezaten?
Hori ongi planifikatzen duten tokietan lortzen dute. Ezin al da hori orokortu? Nork jartzen ditu horretarako eragozpenak?
Ikerketei erreparatuaz, berriro, gaztelania Hego Euskal Herrian eta frantsesa Iparraldean ikasle guztiek dute ziurtatuta eskola utzi behar dutenerako. Eskolatik at, hain handia da bi hizkuntza horien eragina, ikasle guztiak jabetzen direla hizkuntza horietaz eta biurtzen dituzutela gainera haien erabilpen hizkuntza nagusiak.
Bideak jorratu behar dira bertan bizi garen guztion hizkuntza eta kultura propioak ezagutzeko eskubideak zaintzeko.

ERANTZUN HONI -->


Hezkuntza, "politika" okerraren bidean (0)

Maribi ¦ 2008-09-12 19:25:29

Marijoseren izenburuari erreparatuz, hauxe otu zait.
Arazoa ez da PSIKOLOGIKOA, denok baikara hizkuntzak ikasteko gai, gero eta gazteago hasita errazago ikasten dela jakinda.
Arazoa ez da DIDAKTIKOA, erdaldunak euskalduntzen urte asko baitaramatzagu emaitza onekin, askotan.
Arazoa ez da PRESTAKUNTZArena, ahozkotasuna lantzen, hizkuntza biziago egiten eta bizitzarako baliagarriago sentitzen saiatu behar badugu ere, hizkuntza esperientzia ederrak baditugu.
Arazoa ez da SOZIALA, egiten diren galdekizunetan eta etorkizuneko nahietan, euskara ezagutzea onuragarri gisa baloratzen baitute herritar gehienek.
Arazoa POLITIKOA da. Gaizki ulertutako politika egitearen ondorioa. Herritarren beharrei erantzun beharrean alderdi eta interes partikularrei begiratzen dieten politika okerrean oinarritzen delako.
Pertsona eta Herria, Herria eta Pertsona, herritarrak elkarlanean, azken finean. Hortan datza gizartea hobetzeko gakoa!

ERANTZUN HONI -->


Herritarren eskubide berdintasuna eta kohesioa (0)

Fernando ¦ 2008-09-13 11:03:58

Hezkuntzak herritarrak KOHESIONATZEKO balio behar du. Dauden diferentzia ekonomikoak, sozialak, ahalmenekoak... gerturatzeko balio behar du.
Horretarako, behar handienak dituztenek laguntza eta bitarteko handienak jaso behar dituzte, ez dago beste biderik. Hala bideratzen ez bada, gezurreko kohesioan arituko gara... Hutsaren hurrengoa.
Gure herriak egin dezakeen ekarpenik onena, arbasoek utzitako ABERASTASUN KULTURALA ondorengoei eguneratua eta indartua uztea litzateke. Eta ekarpen hori ez da Euskal Herriarentzako ondarea soilik, planeta osorako baizik.
Euskaldunok, osotasun ikuspuntu horren kontzientzia sendotu behar dugu, MILURTEETAN hemen pilatutato aberastasun kulturala ez baitagokigu guri bakarrik, UNIBERTSO OSOARI dagokio-eta; besteena guri dagokigun modu berean, guztion aberastasuna baita.
Hemengo hezkuntzak horrekin guztiarekin kontsekuente izan beharko luke.
Euskara aberastasuna da, eta hemen bizi garen GUZTION ESKUBIDEA da horren ezagutza, bera erabiltzeko aukera izan dezagun eta erabilitzeko aukera egiten dugunean, GOZA DEZAGUN!

ERANTZUN HONI -->


Ebaluazio jarraia behar da (0)

Gema ¦ 2008-09-23 08:24:41

Nik dakidala, EAEn planteatzen ari den hizkuntzen markoak %60a gutxienez izan behar du euskaraz.
Marko bakarraren beharra azpimarratuko nuke, eta marko hori malgua izatea. Hau da, ongi deritzot %60 gutxienez izatea euskaraz, horrela aukera ematen die ikastetxeei haien antolaketa hobeto egiteko.
Horrekin batera, eta ezinbestean, ikasle bakoitzaren hizkuntzen garapena ebaluazio jarraiaren bidez egin beharko litzateke, amaieran, eskatzen diren emaitzak lor daitezen.
Prentsaren arabera, Nafarroan ere eredu bakarra planteatzen ari omen da. Euskara eta ingelesa batzuk. Gaztelania eta ingelesa besteak. Nire ustez, horiek bi eredu dira. Eta horien ondorioz, eskolatik denak irtengo dira gaztelania ongi ezagutzen, ingelesa dezente eta euskara batzuk bai eta besteak ez.
Euskara Nafarroako hizkuntza propioa izanda, ez al dagokigu nafar guztioi ezagutzea?

ERANTZUN HONI -->


Manipulazio mozorrotua (0)

Mikel Z. ¦ 2008-09-30 18:39:23

Gurasoen eskubideaz ari direnean zertan ari dira? Seme-alaben gozamenaz, komunikazioaz, bizikidetzaz, pozaz, askatasunaz... Ala norberaren interes politiko, ekonomiko...
Laister, ekonomiaren krisia dela-eta, aurreztu beharko denez, hizkuntza bakarrean komunikatzea ekologikoagoa dela esango digute. Eta noski, zein izango da hizkuntz hori?... INGELESA! Izan gaitezen, bada, kontsekuente. AURREZ DEZAGUN, GAZTETXO!

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com