[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Hizkuntza eredu bakarra (II)
 

EAEko Hezkuntza Sailak "Euskadin hizkuntza ofizialak eta atzerrikoak ikasteko, irakasteko eta ebaluatzeko markoaren lege proiektua" aurkeztu berri du. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, aldiz, HTI (TIL) edo "Hizkuntzen Tratamendu Integrala" deritzana. Zer iritzi duzue proiektu horien gainean?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Bueltaka, bueltaka, denok mareatu nahian (2)

Felix Aldanondo ¦ 2008-10-09 13:10:30

Denak dira zailtasunak Herri honen hizkuntza eta kultura normalizatzeko bidean. Hain herri txiki eta hain jende gutxi...
Botereak mila modu ditu gu nahasteko. Horregatik da boterea, ahalmena duelako, dirua, langileak, komunikabideak, "intelektualak", estrategak berea inposatzeko.
Orain, zentro pilotuak behar dira, urte askotan erakutsi dena ikertzeko zentro pilotuak behar. Hori dirua xahutzea, aitzakiak bilatzea... hori da haien boterea, eta, denontzako miseria.
Zentro pilotuak baino manipulazioaren pilotuak dira, eta niregatik joan daitezela bere nabea manipulatzen, pilotatzen... Eta ez itzultzeko, noski!

ERANTZUN HONI -->

Zorionekoa, eta, mareatuta?

Iker Poxa ¦ 2008-10-13 21:50:04

"Felix", zorionekoa, eta ez nolanahikoa! Abizenez behintzat, Aldan-ondo ibiltzen ahalegintzen den horietako omen. Hala ere, mareatu xamar dabil inguruan ikusten duena ikusita.
Ez larritu, gizona! Mareatzea gauza bat da, eta burua joatea beste bat. Boteretsuen burua hegan joan zen diruaren atzetik, aspaldi, eta, orain, diru faltaren beldurrak eragindako depresioa guk, denon artean, konpondu behar omen dugu.
Neoliberalismoaren garaipena bere tranpan eroria. Hau poxa!

Iparraldeak kezkatzen nau

Felix Aldanondo ¦ 2008-10-27 10:24:44

Poxa, txantxetan ari bazara ere, esandakoarekin nahiko ados nago.
Dena den, Hegoaldean zentratuta dago eztabaida eta ni gehiago kezkatzen nau Iparraldeak.
Hegoaldean egoera oso ahula bada ere, poliki-poliki aurreratzen ari dela dirudi. Iparraldean, aldiz, batzuen ahaleginetik at, oro har, euskararen ezagutza eta erabilera galtzen ari dira abiadura handian. Dakitenek ere, gutxi erabiltzen dute, zertan ari gara?
Herri bezala jokatu beharra dago. Herri proiektu gisa antolatu, pentsatu, sentitu eta grina eta maitasun hori zabaltzen joan.
Mundu osoari egiten diogun ekarpena da. Gure kultura eta hizkuntza galtzeak munduko kultura aberastasuna pobretzea litzateke, mantentzea edota indartzea, aldiz, aberastea.
Kontzientzia izatea eta hizkuntzarekin gozatzea dira gakoak... Eta Herri gisa antolatzea, ene aburuz.


Berdintasunaren izenean (1)

Maizola ¦ 2008-10-21 23:10:02

Berdintasunaren izenean, denok dugu hezkuntzarako eskubidea.
Berdintasunaren izenean, denok dugu baztertuak ez izateko eskubidea.
Berdintasunaren izenean, denok dugu harreman librea izateko eskubidea.
Berdintasunaren izenean, denok dugu gure ahalmenak garatzeko eskubidea.
Berdintasunaren izenean, denok dugu elkarbizitzarako eskubidea.
Berdintasunaren izenean, denok dugu hautatzeko eskubidea.
Zergatik ukatu nahi zaie, bada, Herri honetako ikasle batzuri bertako hizkuntza eta kultura propioak ezagutzea?

ERANTZUN HONI -->

Aukera berdintasuna

Jon ¦ 2008-11-18 19:16:21

Maizola, berdintasuna aipatzen duzu maiz. Ideia ongi dago. Hala ere, jakin, berdintasunak ez duela existitzen. Nik nahiago dut AUKERA BERDINTASUNAz hitz egitea.
Zentzu horretan, kezkagarria da zuk diozuna ikustea. Hau da, neska mutil batzuri hemengo hizkuntza eta kultura ezagutarazteko aukera ez eskaintzea.
Horrela jokatzean, aukera berdintasunaren aurka ari dira. Bertako hizkuntza eta kultura ezagutzeak bertakoagotzen du jendea, komunitatekoa izaten laguntzen du, harremanak errazten ditu, lanerako eta zerbitzu publikoa eskaintzeko hobeto kokatzen du, maitasunerako ate gehiago irekitzen ditu... Eta niretzat oso garrantzitsua dena, ez du euskal giroko guneetan zapaltzaile gisa jokatuko, harremana errazagoa izango du eta, agian, poziago bizitzeko aukera gehiago izango ditu.
Zapaltzaile, ukatzaile, baztertzaile, jazartzaile izateak ez dio onura ekartzen inori, alderantziz baizik, amorrua, kotraesanak, sabeleko mina...
Eta mundura ez gara sufritzera etorri, ezta? Gozatzera, elkarri laguntzera, maitatzera, poza sentitzera... Hala egin dezagun, eta, hala izan bedi!


Hizkuntzen Tratamendu Integrala (5)

Jone Dorronsoro ¦ 2008-11-05 10:58:09

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak TIL edo HTI "Hizkuntzen Tratamendu Integrala" deitutakoa, hala al da?
Integrala OSOA, alde guztiak kontuan hartzen dituena da. Nola liteke, bada, integrala deitzea bertako hizkuntza propioa "Lingua Navarrorum" bere barnean jasotzen ez badu?
Proposamen horrek, Nafar jendartea banatu besterik ez du egiten. Euskara ezagutuko dutenak alde batean jarriaz, eta, ezagutuko ez dutenak, bestean.
Hitz zehatzak erabiltzen dira askotan bere edukia hustutzeko, benetako esanahia galerazteko. Nafarroako HTI kasua, horietakoa da, ene ustez.

ERANTZUN HONI -->

Nahikoa da

Eduardo ¦ 2008-11-18 19:33:44

Nahikoa da "Lingua Navarrorum" ditxosozkoarekin. 1.167an idatzitakoa da eta horrekin zabiltzate beti bueltaka. Ez dira alferrik pasatu ia mila urte!
Erromatarrak izan ziren Nafarroan, godoak ere bai, eta arabiarrak urte askoan, juduak... Ijito generazio ugari ere bai, gaur arte.
Goitik frantzesak eta behetik espainolak. Horren guztiaren ondorioz, ez dago ia "Lingua Navarrorum" ditxosozkoa Nafarroa osoan.
Aurrera begiratu behar da beti eta jendeak nahi duena ikas dezala, ala, ez al dugu demokrazian sinisten?

Nafarroa askatasunean

Fernando I. ¦ 2008-11-23 18:05:10

Eduardo, bakoitzak nahi duen hizkuntza aukera dezala diozu. Hori aurpegi duzuna, aukera librea izango balitz Nafarroan... Edo ez zara nafarra eta ez duzu egoera ezagutzen, edo ez duzu inolako objetibotasunik.
Eduardo, izan al zinen atzo Iruņean burutu zen euskararen aldeko manifan? Jende ugari egon zen. Munduko edozein herrik bere hizkuntza garatzeko duen eskubidea aldarrikatru zen Nafarroaren bihotzean. Zer diozu? Jendea txoratuta dago ala benetan sentitzen duen ukapena gainditzea nahi du?
Zergatik Valtierra, Tutera, Lodosa eta abarreko neska-mutilek ez dute zentro publiko batean euskaraz ikasteko aukerarik? Ez al duzu ikusten ukatua dutela zuk diozuna? Hau da, bakoitzak nahi duen hizkuntza erabakitzeko aukera izatea? ... Eduardo, arren, ireki begiak, eta, ukatzaileei ez garbitu aurpegiak!

Nafarroan askatasunik ez, eta EAEn bai?

Fermin ¦ 2008-11-25 22:23:49

Fernandok, Eduardori erantzunez halako galderak egiten ditu "Zergatik Valtierra, Tutera, Lodosa eta abarreko neska-mutilek ez dute zentro publiko batean euskaraz ikasteko aukerarik? Bakoitzak nahi duen hizkuntza erabakitzeko aukera al du?" Ondo dago euskararen defentsan Nafarroan horrelako galderak egitea, baina, herrien izenak aldatu eta Ataun, Agurain edota Durango jarriko bagenu eta "euskaraz ikasteko aukera" jartzen duen lekuan, "gazteleraz ikasteko aukera" jarriko bagenu... beren haurrak gazteleraz eskolaratu nahi dituzten gurasoek ba al dute askatasuna EAEn?

Ikasleen aukera berdintasuna

Fernando I. ¦ 2008-11-30 18:29:27

Aupa Fermin!
Eskolak ikasleei, herritarrei, aukera berdintasuna eskaini behar diela uste dut. Zer diozu, 16 urtekin, eskolatik irtetean, Ataungo, Aguraingo edota Durangoko gazteek ez dutela gaztelania ezagutzen? Ikerketa guztiek ez dute hori erakusten. Eskolan euskaraz ikasita, lasai asko egin dezakete bai euskaraz, eta bai gaztelaniaz. Norberak, nola hitz egin erabakitzeko aukera izan dezake.
Tuterako batek, aldiz, ez du euskara ezagutzeko aukerarik zentro publiko batean. Ondorioz, ez du Nafarroako kulturaren elementu garrantzitsu bat ezagutzeko aukerarik, beste nafar batzuekin nola hitz egin ezin du berak erabaki, ez du aukera berdintasunik, eta bere lurraldeko hainbat kideentzako inposatzaile izango da.
Ni ikasleen, herritarren, eskubideaz ari naiz, herritarrak kohesionatzeko aukeraz, herritarren aukera berdintasunaz, hobeto elkarbizitzeko nahiaz... eta zu, zertaz ari zara?

Eskubideak eta kultur elementu garrantzitsuak

Fermin ¦ 2008-12-12 23:29:34

Aupa Fernando!
Hasteko, Hik Hasi zoriondu beharko genuke horrelako foro "edukatua" gure eskura jartzeagatik. Egia esatea nahi baduzu, gutxitan edukitzen dugu horrelako gaiak hemen tratatzen diren errespetuarekin tratatzeko aukera, gehienetan berehala hasten baitira isekak eta tontakeriak martxan. Beraz, zorionak ekimen hau posible egiten duzuenoi!
Fernando...Arrazoi duzu EAEko ikasle batek bere ikasketak bukatzean erderaz moldatzeko gai dela esatean, eta Tuterakoa euskaraz ez hitz egiteko aukerarik ez duela. Eskubideetaz hitz egiten duzu eta horretan ados nago zurekin, baina, nire gurasoak erriberakoak izanda, dudan jarriko nuke beraientzat eta bertako gure familiakoentzat euskara "Nafarroako kulturaren elementu garrantzitsu bat" dela. Ez, Fernando, errealitatea da nafar askorentzat euskara ez dela beraien kulturaren inolako elementurik. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste errealitate hori onartzea? Orain zenbat mende galdu zen euskara erriberan? Tuteran euskara ikastea eskubidea bada, Najeran ere izan beharko litzateke, ala? Nik uste dut erribera aldean ikastolak egiten ari diren lana izugarrizkoa dela, kalitatezko irakaskuntza eskaintzen dutelako eta pixkanaka jendearengana iristeko bideak zabaltzen ari direlako. Alde horretatik zeharo legalak izan beharko liratekeela uste dut, baina ezin dizut onartu bertako jende gehiena bizi ez duen balizko "eskubide" baten jabe izan beharko litzatekeela. Barkatu, baina diskurtso martetarra iruditzen zait!
Besarkada bat


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com