|
|
| |
|
Denbora libre gehiago hobe (5)
Patxi ¦ 2008-12-07 12:16:47
Eskolak oinarriak finkatzeari ekin behar dio. Hori da bere egitekoa. Denok oinarri beretsuak izaten lortzea, oso oinarrizkoak direnak. Hortik aurrera, denbora librea da behar dena, bakoitzak gustukoa duen hura gara dezan.
Eskolan 2 edo 3 ordu egotearekin nahikoa litzateke. Derrigorrezkoak 5 ordu direla? Beno, aguantatzea eta ahalik eta lasterren pasatzea onena. Jarraian posible dela? Noski baietz!
ERANTZUN HONI --> |
|

Ikasle guztiek oinarri beretsuak
Iker Poxa ¦ 2008-12-12 09:08:23
Patxi, eskolan 2-3 ordu aritzea nahikoa dela esatea eta ikasleek oinarri beretsuak lortzea ez al daude kontrajarrita?
Aberatsek, bitarteko ugari dituztenek, ez dute eskola formalaren beharrik, badituzte nahikoa bitarteko euren seme-alabak nahi duten eran prestatzeko. Baina zer gertatzen da gainontzeko ikasleekin?
Ados nago eskolak denoi oinarri beretsuak lortzen saiatu behar duela esaten duzunean. Euskal Herrian, euskara ezagutzeak oinarri beretsuak jartzen laguntzen du. Eta ikerketen arabera, euskaraz aritzen diren denborak eragina du emaitzetan. Ez da faktore bakarra, baina bai garrantzitsua.
Bizikidetzan ere horrenbeste esan genezake. Denbora gehiago eta hobeto elkarbiziz, harremanak normalizatzen joaten dira. Horregatik, eskolaz kanpoko ekimenak eskolakoekin harremanean egotea komeni da, modu integralean ulertuz.
Herri bat eskolaz kanpokoak ongi antolatzeko eta denei erantzuteko gai dela? Zoragarri! Halakoan, ez dut uste eskolako denbora jarraia izatea arazo denik. Eskola orduak gutxitzea ere ez litzateke arazo izango. Ezagutzen al duzu halako gaitasuna duen herririk? Nik ez.
|
|

Denbora libre gehiago hobe
Lierni A. ¦ 2008-12-14 11:19:54
Ados nago zurekin, Patxi, denbora libre gehiago behar dela botatako ideiarekin. Bizi dugun abiadura izugarria da eta lasaiago hartzea ona litzateke.
Dena den, eskolak jokatzen duen edo jokatu beharko lukeen paper kohesionatzaile eta aukera berdintzaile direla-eta, ez dut uste eskola ordutegia murriztu behar denik, alderantziz baizik.
Ene ustez, eskolan igarotzen den denborak joku libreagoa eskaini beharko luke. Ikasle bakoitzaren ahalmenak garatzeari aukera ugariago eskaini. Hau da, pedagogia estiloa aldatu behar da.
Eskolak sormena landu, iniziatibei bidea eman, ikasleak subjektuak bihurtu eta ez objektu... Horrela, bi funtzioak batera beteko lituzke: ikasleen gustuko gauzetarako denbora libre gehiago izanda, herritarrak kohesionatzen eta aukerak ugaritzen arituko ginateke.
Denbora gehiago pasatzen dutela eskolan? Zergatik ez!
|
|

Ikastetxe bakoitzaren erabakia
Marta M. ¦ 2008-12-14 19:46:17
Ikastetxe bakoitzak erabaki beharko luke ordutegia. Herri, hiri, auzo desberdinetan bizi gara, oso egoera anitzetan, gainera.
Horregatik, Hezkuntza Proiektua ikastetxe bakoitzeko komunitateak egiten badu, ordutegia ere berak erabaki behar du. Azken finean, ordutegia Hezkuntza Proiektuaren parte bat da, ez besterik.
|
|

Muru artean
Nerea Lasarte ¦ 2009-01-22 20:45:13
Inork ikusi al du "Muru artean" filma? Gaztelaniazko bertsioa ikusi nuen "La clase" izenpean.
Bigarren Hezkuntzako edozein eskoletan gerta litekeen egoera deskribatzen du. Amaieran, hiru baieztapen-galdera interesgarri egiten ditu neska batek. Funtsean, ea zertara joaten diren eskolara galdetzen du.
Nondik abiatzen den eta zein den helburua da garrantzitsuena. Ikasleek interesa duten hura aztertzen al da? Gazteen egunerokotasunerako baliagarria dena hartzen al da kontuan? Botere kontua izaten da jokoan dagoena, gainerakoa...
Egoera horrelakoa bada, ordutegiaren eztabaidak ba al du zentzurik? Alderantziz ikusten dut nik. Bere egitekoaz hausnartzeko eta erabakiak hartzeko gai den neurrian, ordutegia azter lezake eskolak, bestela, ez.
|
|

Ordutegi jarraia
Aitzi ¦ 2009-04-27 15:56:21
Zein ikastetxek du ordutegi jarraia?? Plangintza eta ordutegi hori eskurtzea posible da???
|
|
|
Ikastetxeak itxi! (3)
Eugenio Alonso ¦ 2008-12-07 12:40:16
Ikastetxeetan zer irakasten da? Telebistak, kaleak eta internetak ez al dute gehiago irakasten? Irudiak, komentarioak, mugimendua, bizitza...
Ikastetxe gehienak hilda daude, ia guztiak esango nuke, hilotzaren usaina darie, ez daude gaurko eta etorkizunerako gizarteak eskatzen duenari erantzuteko prestu.
Agur ikastetxeak; agur gerri-loditze olak, agur buru suntsitzaileak, agur betirako eta ez itzuli berriro, aurreko milurteko asmakizuna.
ERANTZUN HONI --> |
|

Ikastetxeak itxi?
Xabier S. ¦ 2008-12-13 00:03:35
Hik bai potroak, hik! Non eta irakasleen foroan iksatetxeak itxi behar direla defendatzen! Joer, laguntxo... denak langabezian ikusi nahi, ala?
Ikastetxeak erdi hilak daudela? Bada, mugi gaitezen denak erdi hila dagoena berpizten? Antola gaitezen, bultza ditzagun gure ikastetxeetan gure praktikaren inguruko gogoetak... gu bizirik mantentzen bagara, zaila izango da eta gure ikastetxea hiltzea!!
GORA GU ETA GUTARRAK, JOER! BOTILA ERDI HUTSA EDOTA ERDI BETEA IKUS DAITEKE, baina, erdi hutsa ikusten dutenek edan dezatela geratzen zaiena ea alkoholaren eraginez bizirik gaudenoi esku bat botatzen diguten. Geure esku dago! Beste eskola posible da!
Ordutegia? Garbi dago adin batetik beherako haurren gurasoek ez dutela inoiz onartuko arratasldeko 3etarako beraien seme-alabek etxean egotea! Zer egin beraiekin? Ezinezkoa kultura honetan!
|
|

Eskolak ezinbestekoak dira, nola ez!
Ane Ergobia ¦ 2008-12-13 10:53:40
Eugenio, esaten duzunak badu zentzua neurri batean, baina eskolak ixtearena izugarrizko astakeria da, ezta? Beroaldi baten ondorio izan dela pentsatu nahi dut.
Juxtu kontrakoa esango nuke nik. Eskolak, Ikerrek eta Xabik dioten ildoei jarraituz, jendartearen espektatibei erantzuteko bitarteko ezinhobea da. Dinamika irekia, elkarlanekoa eta kritikoa erabiliz, etorkizuneko jendartea hobetzeko instituzioa izan behar du. Hori da bere egiteko nagusia ene uste apalean.
Nola egin bestela munduan gertatzen ari den jendearen toki aldaketari nortasun eta sustraitzea eskaitzeko? Nola elkarbizitzarako oinarriak jartzeko? Nola bizitzarako oinarrizko balio komunak ezagutzeko eta bizitzeko...
Herritarrak, etorkizuna hobetzeko, eskolan jarriak ditu begiak. Eskolak orain arteko izaera aldatu beharra duela? Agian, bai. Hitz egin dezagun zer aldatu eta zertarako. Zer jendarte mota nahi dugun eta abar. Eskolak horri erantrzun beharko dio eta gainontzeko eragileei eskatu beharko die bete dezatela dagokien egitekoa.
|
|

Heziketa inbertsiorik emankorrena
Miren Goizueta ¦ 2008-12-14 10:55:53
Heziketa "ona" jasotzea izan da betidanik inbertsiorik emankorrena. Etxeak hezitzen du, erlijioak hezitzen du, inguruko komunitateak, agintarien ereduek, miresten diren pertsonaiek, komunikabideek, internetek... eta batez ere, eskolak hezitzen du.
Arlo horietan guztietan heziketan inbertitzen denak bere ondorioak izaten ditu. Ondorio "onak" nahi baditugu, jendartearen prestakuntza eta bizikidetza hobetze aldera, zergatik ez inbertitu proiektu egokiak dituzten lantalde egonkorretan? Eskolaz ere ari naiz, nola ez!
|
|
|
Formula magikorik ez (1)
Mikel Bueno ¦ 2009-01-11 22:53:12
Askotan zer esango diguten zain egoten gara. Ez da horretarako garaia.
Eskola bakoitzak, komunitatea bada behintzat, zer helburu dituen eta hori lortzeko zer antolaketa behar duen erabaki behar du. Eskolaren antolaketan, ordutegiaren banaketak eta ordu horien erabileraren kalitateak zer esana handia dute. Horregatik, formula magikorik ez! Ardura izatea, hausnarketa kolektiboa egitea eta horren arabera jokatzea da egokiena ondorio egokiak lortzekotan.
ERANTZUN HONI --> |
|

Egitura malguagoak
Iker Poxa ¦ 2009-01-22 20:14:26
Mikel, esaten duzunarekin guztiz ados nago. Hori posible egiteko, egungo administrazioaren egitura aldatu beharra dagoela iruditzen zait. Nola izan ikastetxe bakoitza bere buruaren jabe, erabaki gehienak administrazioak hartzen baditu? Eta zer administrazio mota, gainera, duela bi mende estatuek ezarritako egitura funtzionariala eta zentralizatua...
Esan bezala, eta, esaten duzunarekin ados egonda, kontziente naiz zentzuzko edozer ona egiteko dauden zailtasunez.
|
|
| |
| EZTABAIDAGUNEA |
| |
(2010-12-11)
- (10)
|
| |
| KEZKEN TXOKOA |
| |
|
|
| |
|
| |
| IGO |
| |
HIK HASI Euskal
Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa)
· T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com
|
| |