[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Teknologia berriak aukeratzeko irizpideak
 

Gure ikasgeletan teknologia berriak gero eta leku gehiago hartzen ari dira. Baina, teknologia horiek aukeratzerakoan, kontuan hartu beharko al genituzke irizpide pedagogiko, linguistiko eta sozialak?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Noski baietz! (1)

Jorge Elustondo ¦ 2009-02-17 18:41:15

Beti hartzen dira irizpide batzuk, arrazoiak agerikoak izan ala ez izan. Zergatik abiatzen gara euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez ala ingelesez? Zerbaitegatik izango da, hainbat faktorek eragiten dutelako gugan.
Nik ikuspegi sozialarena ez dut hain garbi. Eskolak denen eskura jartzen baditu teknologia berriak, horrekin gertutasuna lantzen ari gara ikasleen artean, herritarren artean, azken finean. Baina hori nahikoa al da?
Beste kasu bat da irizpide pedagogikoarena. Irakasten baditugu modu batera, modu horretara bideratzen ari gara eta etxean, liburutegian, edo dena delakoan, hori eskatuko dute. Horrek hausnarketa serioa eta praktika askatzaileak eskatzen ditu. Nork daki horretaz? Nork eman ditzazke halako pista hezigarriak? Nik beharko nituzke. Mila esker.

ERANTZUN HONI -->

Laguntza behar

Miren Lekuona ¦ 2009-02-24 17:41:23

Bai. Nik ere laguntza behar dut teknologia berriak ulertzeko. Hobeto esanda, teknologia berriek jokatzen duten papera jendartean, eta, bereziki, hezkuntzan bete beharko luketen egitekoa interpretatzeko.
Interes ekonomiko handiek dituzten enpresek sortzen dute dinamika, eta, gainontzekook haien erritmora mugitzen ari gara. Hori lortzeko, gero eta azkarrago eta etengabekoak diren produktuak sortzen dituzte, pentsatzeko eta lasai hausnartzeko denbora uzten digutelarik. Nik horren beharra ikusten dut: denbora hartu, hausnartu, ingurukoen iritziak kontrastatu eta neure kriterio propioa eraiki.
Dena den, hainbat mugimendu ikusi eta ez ditut ulertzen. Zergatik Administrazioek erosten dituzte hainbeste informatika programa eta ordaintzen dute horrelako dirutza, software libreak daudenean? Extremaduran ez omen zuten dirurik erosteko eta Administrazio osoan Software libreen bidez ari omen dira lana egiten. Han, pertsonalean eta material informatikoan inbertitu zuten. Hemen, dirua barra-barra botatzen ari dira... Gero, behar garrantzitsuak diren heziketa prozesuetarako ez omen dago dirurik... Dirua badago, baina oso gaizki erabilia. Ez al da hala?


Je, je, je... ikuspegi soziala! (0)

Aitor Lasuen ¦ 2009-02-19 23:58:54

Zer da baina, ikuspegi soziala?
Txiste bat dirudi. Hain norbanakoen aldeko den jendartean nola plantea liteke ikuspegi soziala? Soziala, antza, sozietatetik dator.
Ongi, ederki, zoragarri, ederto...
Hemen ez dago sozietaterik. Euskal Herriko sozietatea aspaldi txikitu zuten, birrindu, deseuz egin...
Nork sinisten du herrian? Jendartean? Taldeen bizitzan?
Behatza jaso duen horrentzat meritua, gezur hutsaren hurrengoa baita. Funtzionari sistema espainiar zentralista, edota frantzesa, herrien txikitzaile den horretan amesten duen jendarteak zer ekarpen positiboa egin lezake jendarte hobe baten alde? Bat ere ez. Gezurtero patatero hutsak dira.
Nik, Herritik, Euskal Herritik sor litezkeen proposamenekin amets egin nezakeen, nola ez! Eta ziur naiz, hortik sortutakoa, estatu zapaltzaile batek eskain lezakeen baino askosaz ere hobea sor litekeela.
Informatika edota teknologia berrietan ere, ikuspegi herritarra eta askea ezinbestekoa da, zapaltzaile hutsak izan nahi ez badugu.... AMEN!

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com