[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Uniformerik bai ala ez?
 

Gure inguruan zenbait ikastetxetako ikaslek uniformea erabiltzen dute. Beste herrialde batzuetan ere, Kuban, esaterako, erabiltzen dute. Zer iritzi duzu uniformearen erabileraz?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Uniformea, bai zera! (1)

Fermin ¦ 2009-03-10 22:24:34

Kubako gizarte militarizatuan edota hemengo ikastetxe "pijoetan" uniformea eramaten dela eta gai horrekin eztabaida bat hasi? Puf! Utz dezagun gaia dagoen bezala mesedez! Gainera, ikastetxeko txandala dela eta, nahiko "uniformizatua" dabiltza gure haurrak!

ERANTZUN HONI -->

Jendarte uniformizatua

Alex aita ¦ 2009-04-01 23:48:54

Ze, Fermin, hau ez al dago Kuba bezain militarizatua edo gehiago? Zenbat uniforme dauzkagu kilometro karratuko Euskal Herrian? Ziur egon han baino kopru handiagoa izango dela.
Bestalde, irizpide nahasketa duzula irizten dut. Zer diozu, "Zara", "Mango", "HM"... munduko edozein txokotan aurkitzen duzunean eta irizpide horien arabera janztera ia behartuta gaudenean?
Nik, berez, hemen eta egungo egoeran ez dut uniformerik nahi nire umeentzat. Hala ere, hainbat egoeretan erabiltzea etzait hain gaizki iruditzen. Kuban, adibidez, diruz oso ongi ez dabilela kontuan hartuta, uniformeak eskubideetan berdintzeko eta hori irudikatzeko balio lezake, zergatik ez?


Bai uniformearen erabilerari (1)

amatxo bat ¦ 2009-03-10 22:38:48

egia esan eta hasiera batetan ondo iruditzen ez bazitzain ere, orain ama naiz eta...uniformeari baietz dio. Nire txikitako traumak alde batera utzirik eta haurrak eskola publikora daramatzadan arren, nik gaur egun, bai haurren jantziaren ekonomiatik, egunero zer jantziko duten eta euren artean marka enbidia edota alderik izan ez dadin,nik uniformearen erabilera sustatuko nuke.

ERANTZUN HONI -->

ados nago

maisua eta aita ¦ 2009-03-26 12:18:34

ni ere erabat ados nago zurekin. Kontzeptualki ideia arrotsa egiten zaidan arren, ez komodidadeagatik soilik, gaur egun daukagun marken borroka ekiditeko balio dezake. Markako arropa ez duen haurra, ez izate hutsagatik baztertuta gera daiteke.


Segun eta... (0)

Miren Uxue ¦ 2009-04-01 23:35:17

Uniformea uniformizatzeko baldin bada, ez nago bat ere ados. Tarteka ibiltzeari ez diot uko egiten: gelako lanetarako, soinketarako, eskulanetarako, laborategirako... Dena den, ikasle bakoitzak bere nortasuna izatea komeni da, bere gustuko gauzak errespetatzea, eta, hori bakoitzaren jantziarekin zerikusia ere badu.
Hainbat ikastetxetan, beste eskoletako ikasleengandik bereizteko erabiltzen da. Horren guztiaren kontra nago. Norberaren nortasuna lantzearen alde nago, eta, horrekin batera, mailaketa sozialak nabarmentzearen kontra.

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com