[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Krisia eta hezkuntza
 

Krisia guztion ahotan dabilen garaiotan, zure inguruan, hezkuntza arloan, nabari al duzu horren eraginik? Zertan sumatzen duzu hori?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Hezkuntzaren pribatizazioa (0)

Neu ¦ 2009-07-08 11:53:07

Krisian dagoena hezkuntza bera da. Horregatik hezkuntzaren pribatizaziorako saiakera oso nabarmena da, Europan Bologna prozesua da adibiderik garbiena.

Bolognaren pareko prozesuak edo unibertsitateak egiten ari dira munduan zehar, nik dakidala Asia eta Ipar Amerikan bai ( USA, Candada...). Helburu nagusietako hezkuntza babestutako eskubidea izatetik negoziorako aukera berria izatea da. Hala, multinazional handien neurrirako unibertsitateak ( pribatuak eta publiko deitutakoak) egitea da xede,: aberatsak unibertsitatera eta herritar xeheak lan esku merke izan daitezen; unibertsitateak herri garapenerako baino kapitalaren garapenera makurtuz; etab.

Batzuek esan dezakete, kapitalak lehengo lepotik duela burua eta izan daiteke. Baina, neoliberalismoaren fase honetan bultzatzen ari diren politika ekonomikoak are eta oldarkorragoak dira, ikusi besterik ez dago Europako Batasunaren eraketa.

Panorama honen aurrean, negargarria da, Euskal Herriko unibertsitateetako "jakintsuak" ( ezkerrekoak omen direnak) egoera honen aurrean erakusten ari diren epelkeria, norberak bere burua salbatuz eta gainontzekoa bost! Nire galdera da, unibertsitateak aldatzen badira, gainontzeko etapetarako ez da antzeko planik egongo? Martxan ote dira jada?

ERANTZUN HONI -->


Balioen krisia (0)

Isa ¦ 2009-08-01 23:48:32

Krisiak beldurra dakar berarekin. Segurtasun falta, zer gerta litekeen ez jakitea, inguruan egoera ekonomiko bereziak ikustea... Horrek guztiak, beldurra dakar berarekin, egoera normalean onartuko ez genituenak onartzera garamatza, sumisioa indartuz. Hezkuntzan, jendartean legez, bere eragina du, eta niretzat nabarmenena, balioen krisia da.

ERANTZUN HONI -->


Kezko gortinak (0)

Manu I. ¦ 2009-09-10 10:20:55

A gripea ez al da kezko gortina krisi ekonomikoaren ondorio latzak desbideratzeko? Oso interesgarria litzateke botereak afera guzti horretan komunikabideen bidez jokatu eta jokatzen ari diren papera hausnartzea.
Zer erraza da, komunikabideak kontrolatuz, munduko gizarte osoa nahi den bezala erabiltzea. Jendea bildurtzea eta bata bestearekin mesfidantzan jartzeak bere ondorioak ditu. Intseguritatean denok bihurtzen gara erabilgarriago, ezta?
Horren guztiaren aurrean, hezkuntzak jokatu behar duen papera ikuspegi kritikoa garatzea izan beharko lukeela deritzot. A gripearen nola agertuz en, nola garatu den guztia, zer urrats eman dituen, zein diren ondorioak...
Galderak egin, informazioa jaso, ikuspegi desberdinak kontrastatu, eztabaidatu, elkarrekin pentsatzen ikasi, norbanaka arrazoitzen eta pentsatzen ikasi.
Primerako aukera dugu, pil-pilean dagoen gaia aztertuz hori guztia egiteko. Hezitzaileok, animo, ekarpena handia izan bailiteke!

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com / Lege oharra