[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Martxoaren 13ko manifestazioa
 

"Inposaketarik Ez! Euskal Herriak Bere Hezkuntza" goiburupean, mobilizaziora deitu du martxoaren 13rako, Bilbon, EHBE Euskal Herria Bere Eskola herri ekimenak. Horretarako arrazoi nahikorik badagoela uste al duzu?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Noski baietz! (1)

Felix Aldanondo ¦ 2010-03-04 07:57:40

Hezkuntza esparruan hartzen ari diren erabakiak ez datoz bat gure herriak, Euskal Herriak, behar-beharkoak dituenekin normalizazioa bada helburua.
Iparraldean, Nafarroan eta EAEn gure herritik kanpo hartutako erabakiek diseinatzen dute hezkuntza. Eta, guk, gure erabakiak hartu behar ditugu etorkizuna hobetzea nahi badugu behintzat.

ERANTZUN HONI -->

Erosotasuna

Mikel A. ¦ 2010-03-15 23:04:23

Mila arrazoi daude bai. Baina erantzuna ikusita, erosotasuna nagusitzen ari dela nabaritzen da. Lehen munduan zaila egiten da etikari eta kontzientziari kasu egitea. Horrela, erosotasuna nagusitzen da, eta erosotasun berak etika eta kontzientzia desitxuratzen ditu, pertsona bezala pobretuz.
Eskerrak kontzientzia eta sentimendua duen jendea badagoela oraindik, mundu hobea nahi duena. Horiek dira itxaropenerako leihoa irekita mantentzen dutenak. Gora zuek!


Hirueletasuna? (0)

Maria L. C. ¦ 2010-03-04 18:17:50

Lehen Nafarroan eta orain Gasteizko Gobernuan. Gaztelania ongi jakinda irteten dira denak 16 urtekin eskolatik. Euskaraz, berriz, herena bakarrik lortzen du oinarrizko maila. Non dago bi hizkuntzak ezagutu beharreko hori, legeak dion gisa?
Egoera horri aurre egin beharrean, eta soluziobidea eskaini beharrean, petatxuak jartzen dabiltza, atentzioa beste norabaitera bideratu nahian.
Ikastolek urteak daramatzate euskaraz irakasten eta euskaraz bizitzen; gainera, gaztelania eta ingelesa irakasten dituzte, emaitza onak jasoaz.
Zergatik ez egin kasu funtzionatzen duen horri eta baldintzak jarri besteei emaitza onak lor ditzaten?
Ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duenak baino!

ERANTZUN HONI -->


Motibo ugari dago (1)

Miren A. ¦ 2010-03-06 00:59:40

Manifestazioa egiteko arrazoi nahikorik ote dagoen? Noski baietz!
Gauza bat da bitartekoak jartzea eta ahalegina egin ondoren beharko liratekeen emaitzak ez jasotzea. Beste bat, berriz, bitartekoak ez jartzea eta, gainera, herritarrek beren ahalegina egiten dutela ikustean trabak jartzeari ekitea. Horixe da Nafarroan, Iparraldean eta EAEn egunero dakusaguna.
Horren guztiaren aurrean, manifestazioa ezinbesteko tresna da herritarren kexa agertzeko eta neurriak har daitezen exijitzeko.

ERANTZUN HONI -->

Manifestazioa bai, lan iraunkorra ere bai

Lore Mendizabal ¦ 2010-03-08 09:20:03

Ados nago manifestazioa egitearekin, horren aldeko arrazoi ugari idatzi dira, jada. Askotan ikusi dugu herri honetan, manifak egiten direla eta horretan geratzen dela, salaketa hutsean.
Ordua da, nire ustez, modu iraunkorrean antolatzeko eta gure eskola gorpuzten jarraitzeko. Bada nahiko eredu aurrekoek irakatsi dizkigutenak, gure herrian sortuak eta garatuak.
Kanpokoen zain, administrazioek hartuko dituzten erabakien zain geratzen gara, maiz. Hori, garbi ikusi dugu ez dela bidea. Eta herritar sentsibleok, hezkuntza hobetu nahi dugunok, etorkizuna maitagarriagoa nahi dugunok egin beharko dugu aurrera berriro ere, ezin baitugu utzi administrazio lapurren,,irakasle eta sindikatu apoltronatuen esku utzi gure herriaren etorkizuna. Lanera, bada!


Huts egin ezin daitekeen zita (1)

Ibai ¦ 2010-03-07 15:27:03

Manifestazioa egiteko arrazoiak aspalditik zeuden eta azken egunetan pisuzko arrazoi gehiago ditugu.
Batetik Euskal Herriaren bizi iraupen eta garapenerako gure herriak hezkuntza sistema propioa behar duelako. Hezkuntzan burujabetza behar dugu guk erabakitzeko zer ikasi-irakatsi, zein hizkuntzatan hezi, zein balore transmititu. Munduko herri guztien garapenerako hezkuntza sistema izatea fundamentala bada, are eta gehiago guretzat, herri txikia, bitxia eta zapaldua izanik.

Gainera, azken hilabeteetan hezkuntzaren bitartez euskara eta euskal kultura gogor jazartzen ari dira. Ereduen politika gainditzea herri honetan aspaldiko aldrrikapena da, hezkuntza komunitatean eta kalean errotua. Zoritxarrez ereduen politika gainditzeko proiektuak aurkeztu dituzte Nafarroan eta EAEn, TIL eta eredu hirueleduna. Erabaki oso-oso kaltegarriak izango dira euskararentzat, hamarkadatan D ereduaren aldeko lan ikaragarriaren ondoren, D ereduaren desagerpena ekarriko dute lege berriek. Gauetik egunera, hamarkadatan hezkuntzan euskararen alde egin dugun guztia zakarraretara joateko arrisku oso larrian gaude.

Uste dut oraindik hezkuntza komunitatea eta herritarrak ez garela konturatu erasoaren larritasun ikaragarriaz. Horregatik manifestaldia Celaa, Perez Nievas eta Brisson aurrean kalera irtetzeko aukera bikaina da batetik; bestetik, hezkuntza komunitatea eta herritarrak espabilatzeko balio behar du.

Manifarekin ez da lortuko erasoaldia gelditzea, baina, erasoak gelditzeko eta hezkuntza sistema propioa eraikitzeko mugarria markatu behar du. Ondoren erreleboa ikastetxe eta herrietan eman beharko zaio.

ERANTZUN HONI -->

Hobetu beharra dago

Leire Jauregi ¦ 2010-03-16 20:28:36

Bilboko manifa ongi egon zela iruditzen zait. Oso ongi irudikatuta zegoen baina aurretik hobeto kokatu behar da halako ekitaldia. Egia da, batek dion bezala, jendea nahiko eroso dagoela. Hala ere, ideiak argi badaude, herritarrek ulertzeko erraza badira eta hasieratik eragile multzoa elkartzen bada, emaitzak onak izaten dira.
Pentsatzeko eta neurriak hartzeko garaia da. Zaila bai, baina poliki bada ere, ahalik jende gehienarekin kontatzen ahalegindu behar dugu.
Zorionak egindako lanarengatik. Baina, zalantzarik gabe, hobetu beharra dago.


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com / Lege oharra