|
|
| |
|
Euskara hautatzeko askatasuna Nafarroan |
| |
|
Komeni zaienean, aniztasuna (2)
Maite ¦ 2010-04-13 10:54:52
Aniztasun hitzarekin ahoa bete bete eginda aritzen dira politikariak nonahi, eta baita Nafarroan ere. Lurralde aurreratu, anitza, zabala ei da, baina era berean Nafarroako Gobernuak ez du hain aberasgarriatzat jotzen duen aniztasun hori onartzen eta herritarren zati bati euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea ukatzen dio. Eta hori guxti balitz oztopoak baino ez dira agertzen nonahi; ditxosozko krisia tartean dela euskara diru murrizketak jasaten ari baita etengabe,bereziki Nafarroan.
Nafarroako eremu ez euskalduneko herritarrek ere eskubidea izan behar dute askatasunez euskaraz ikasi eta bizi nahi duten aukeratzeko! Eutsi goiari!
ERANTZUN HONI --> |
|

Arrazoia dagoenean...
Mikel Z. ¦ 2010-04-13 19:21:28
Guztiz ados nago esaten duzunarekin, Maite. Zentzudun izatea baino gauza ederragorik ez dago. Errespetua da faltan botatzen dudana. Jendeak bere kabuz eta taldean egin nahi dutenari errespetu falta dago. Ez naiz sartuko arrazoi historiko, kultural, etniko, linguistiko eta abarretan. Zuk ongi diozun bezala, aniztasuna, besteei errespetua azken finean, botereak nahi duen gisa erabiltzen du. Egunkariaren auziak argi eta garbi erakutsi du. Herritarrek aspaldi zekitena epaileek plazaratu dute.
|
|

Beldurra
Mariluz ¦ 2010-04-25 19:30:00
Beldurra du administrazioak. Beldurra dute boterea dutenek. Beldurtuta daude Madrileko nahien pean dauden nafarrek.
Gurasoei eta, oro har, herritarrei galdetzen zaienean, gehienak euren seme-alabak euskara ezagutzearen alde agertzen dira. Horregatik, mila trikimailu asmatzen dituzte jendearen nahia gauza ez dadin. Horretarako daude politikoak, komunikabideak, funtzionarioak eta abar.
Noizko demokrazia pixkat gehiago Nafarroan?
Nik ere normaltasunaren alde gure gogoa agertzearen alde nago. Denok Iruņera!
|
|
|
Maiatzaren 15ean Iruņera (0)
Eneritz ¦ 2010-04-19 10:54:01
Euskararen herrian eta horrela ibili behar ere...irakurri nion norbaiti sarean, eta ez zaio arrazoirik falta. Onartezina da oraindik ere, zenbaitzuk hizkuntza gutxituei trabak jartzen aritzea. Zeren beldur dira baina? Nafarroako eremu ez euskalduneko herritarrei hitza eman eta euskaraz bizitzea hautatuko duten beldun?
Guztion indarra behar beharrezkoa izango delako, datorren maiatzaren 15ean denok Iruņera "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" aldarrikatzera! Han ikusiko dugu elkar!
ERANTZUN HONI --> |
|
| |
| EZTABAIDAGUNEA |
| |
(2010-12-11)
- (10)
|
| |
| KEZKEN TXOKOA |
| |
|
|
| |
|
| |
| IGO |
| |
HIK HASI Euskal
Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa)
· T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com
|
| |