[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Bizikidetza demokratikoa eta indarkeria
 

Bakerako hezkuntza plana ordezkatuz, Bizikidetza demokratikoa eta indarkeriari legitimazioa kentzea plana prestatzen ari da EAEko Hezkuntza Sailak. Zein da zure iritzia aldaketa horri buruz?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Botere inposatzailea! (1)

Mikel Perez ¦ 2010-05-04 09:08:10

Ez da EAEn bakarrik. Nafarroan ere ildo beretik doaz. Demokraziaren izenean, inposaketa da nagusi. Heziketaz arrastorik ez. Inposaketa, alderdikeriak eta fobia pertsonalak nagusitzen dira.
Euskal Herriko egungo heziketa beste bide batetik doa. Une honetan, boterean daudenei ez zaie axola hezkuntza, interes partidista, alderdikeria, bakarrik dute gogoan eta hori inposatzea. Horrek, izen propioa du: FAXISMOA.

ERANTZUN HONI -->

Hezitzaileoi entzun!

Mila A. ¦ 2010-05-04 09:30:06

Aupa Mikel! Guztiz ados nago diozunareklin. Hala ere, hezkuntzan, salatzeaz gain, proposamenak egitea da osasuntsuena. Ea asmatzen dudan.
Eskoletan urteak daramatzagu lanean; gurasoekin, ikasleekin, langileekin, herritarrekin, edonorekin harremanetan aritzen gara egunero. Harreman horietan ohartzen gara pozaz, ilusioaz, sufrimenduaz, beharraz... Eta horrekin guztiarekin aritzen gara lanean, ahalik eta era orekatuenean.
Urtetan esan digute ez dela politikarik egin behar eskoletan. Akats izugarria da hori, politika dena delako, gosea ere politika zehatz baten ondorio baita.
Politikari bai, alderdikeririk eta inposaketarik gabe. Horretan jarri behar dugu indarra. Munduan eta gure herrian, auzoan, eskolan, etxean... gertatzen ari dena aztertu behar da, nola ez! Eta modu ahalik eta objetiboan eta adostuenean erantzun beharra dago.
Orain inposatzen ari diren alderdikeriak baztertu eta modu globalagoan planteatu beharra dugu. Nola baztertuko dugu, bada, batzuen sufrimendua, besteena goraipatuta?
Norbanako eskubideak eta komunitate guztien eskubideak hartu behar dira kontuan. Hori ondo dakigu. Guk, behintza, horiek guztiak hartzen ditugu kontuan heziketa prozesuetan.
Beno ba, lagunok, segi dezagun orain arteko bide ireki, demokratiko eta errespetuzkotik inposaketei aurre egiten. Osasun fikio eta mentala guztiontzat!


Indarkeriaren aurka, noski! (1)

Joxe F. ¦ 2010-05-17 19:12:03

Nik bakea nahi dut. Elkarlanean bizi, elkarri lagunduz, maitatuz... Horregatik, printzipioz, indarkeri mota guztien aurka nago. Planaren izenburua irakurrita "Bizikidetza demokratikoa eta indarkeriari legitimazioa kentzea" guztiz ados nago adierazten duenarekin. Ez al da hori bera orain arte eskola eta ikastoletan egiten ari ginena? Hala ez bada, ni tronpatuta nengoen.
Orain, gauza berria bezala aurkezten zaigu. Eta susmo txarra hartzen dut alde bakar batera begiratzen denean. Modu interesatuan, alderdikeri eta bazterketari auspoa ematen.
Ez, horrela planteatuka, EZ!
Alde guztietara begiratu behar da, nork eta nola sortzen duen indarkeria, nola erantzuten zaion indarkeri inposatzaileari, nortzuk eta nola ari diren jasaten eta nola lor litekeen indarkeria mota guztiak behin betikoz zokoratzea, gainditzea, bide berriak adostea...
Horregatik, enuntzituarekin ados egonda, goazen "Bizikidetza demokratikoa eta indarkeriari legitimazioa kentzea" hori lortzea DENON ARTEAN, DENONA DENA, DENONTZAT,

ERANTZUN HONI -->

Kontuz babes horiekin!

Maitane Hernandez ¦ 2010-05-17 19:25:10

Kontu handia ibili behar dugu zer eta zein babesten dugun. Zuk intentzio sano eta onarekin joka dezakezu eta kotarroa kontrolatzen duenak zure asmo on hori manipulatu, bere intereserako erabili.
Horrela, ba, nik ez nioke inongo aukerarik emango beraien jokoan sartzeari. Beraiek egin eta beraiek jan dezatela. Guk orain arteko mahaian jaten jarraituko dugu.


FEN berria (0)

Santi Angulo ¦ 2010-05-26 11:55:41

Hasteko izen ponposo horren atzean frankismoaren garaiko Formación del Espíritu Nacionalaren bertsio berria dagoela esan beharra dago. Gerra garaiko eta ondorengo milaka biktima ahaztu ondoren, orain kontu hauekin etortzea falta zitzaien. Lotsarik ez dute! Okerrena zera da: EAJ alderdiak berriro salduko gaitu eta Hezkuntzako eragileekin eta langileekin hitz egin gabe, FEN berria onartuko du.

ERANTZUN HONI -->


INTSUMISIOA (0)

nineu ¦ 2010-06-10 22:40:02

Harriarria da norainoko GORROTOA erakusten duen "bakerako" plan honek. Ez du inolaz ere herri honen askapenik nahi, eta horretarako, barne sailarekin elkarlanean ikasgeletara gorrotoa, banaketa eta ikasleen "biolentziaren kondena" bilatu nahi dute. Nola da posible, edozein ikastetxeko klaustro batean ados jartzen ez garen gai bat ikasleen ahotan jarraraztea? Zein erru dute ikasleek politikari batzuen burutazioak jasateko? Eskoletako guraso eta irakasleok "bakerako hezkuntzaren" arloari INTSUMISO izan behar dugu. Aurre egin diezaiiogun INPOSAKETA honi, eta salatu dezagun alderdikeria. Hezkuntza hori baino askoz ere gehiogo da. Herri honen askatasuna nahi dugu eta Herri hontako sektore garrantzitsu bat gara. Egin gaitezen intsumiso. Soldaduzkaren borroka garaitu genuen, hau ere irabaziko dugu. Gorrotoaren gainetik, herri koloretsu, borrokalari eta alaiaren aldeko heziketa bultza dezagun. Gure ikasleek merezi dute, gure herriak ere.

ERANTZUN HONI -->


Ikasturte berrian, zaharrak berri (0)

Amagoia Lizarazu ¦ 2010-09-15 11:59:40

Ikusi, entzun eta irakurri ditut hainbat adierazpen gaiari dagozkionak. Inork ez du argitzen, modu errealean, nola planteatuko den gaia. Asuntoa da, hala nola, alde bateko biktimak soilik eraman nahi dituztela eskoletara.
Ezagutu berri ditut Francok hasi zuen gerraren ondorioen hainbat pasarte. Oinarrian, oraingo gorroto berak mugitu zuen faxista hura, inposizioaren gorrotoa. Kaltetu eta biktima asko egon zen guda krudel hartan, baina biktima batzuk bakarrik izan ziren errekonozituak, lagunduak eta goraipatuak. Beste biktimak, guda hasi ez zirenak, baztertuak, izkutatuak, isilduak eta ahaztuak izatera kondenatu nahi zituzten. Asko lortu zuten, nola ez, baina ez guztia. Gaur da eguna, haiei buruz hitz egiten duguna, ezagutzen ez zena argitzen ahalegintzen ari dena, maitatzeko eskubidea zabaltzen ari dena, berdintasunean tratatuak izateko eskubidea aldarrikatzen ari dena…
Historia erreala ezagutzea ezinbesteko baldintza da bide okerrak eta mingarriak indartzen ez joateko, eta hori guztia, batez ere hezkuntzan, jendarte hobea prestatu nahi bada, behintzat . Horregatik, modu itxian, alde bateko biktimak soilik lantzen badira, inposizioaren ikuspegia ezartzen bada... INTSUMISIOA da bidea.

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com