[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Zer trataera behar du SEASKAK?
 

Seaskako ikastolei ikastetxe pribatuen trataera eman nahi die Philippe Rey prefetak, lagundu nahi duten herriko etxeak mehatxatuz. Seaskako Paskal Indo lehendakariak, aldiz, beraiek zerbitzu publikoa betetzen dutela dio. Eta, zuk zer diozu?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Kalitatezko zerbitzu publikoa (2)

Mikel E. ¦ 2010-09-27 23:20:18

Seaskak zerbitzu publikoa betetzen duela ezin da ukatu. Iparraldean, euskaraz eskaintzen duen eskola bakarrak dira Seaskakoak. Denok garbi dakigu bizi garen egoeran euskaraz ikasten ez bada, ez dela euskara maila nahikoa hartzen. Horregatik, Seaskak betetzen duen zerbitzu publikoak finantzaketa aldetik ere, trataera publikoa jaso behar du.

ERANTZUN HONI -->

Ainhoa Urko

Betikoan gaude ¦ 2010-10-04 13:04:04

Bai, betikoan gaude. Ez da zuzena publiko eta administratibo hitzak baliokidetzea. Publiko, herriarena zena, administrazioa jabetu da. Horrela, publiko esatean, badirudi administrazioa esaten ari dela. Bi kontzepuak oso desberdinak dira. Administrazioarena izan liteke eta ez bete zerbitzu publikoa. Hau da, ez izatea herritarren onurako edo bere zerbitzurako. Adibide mila daude, norberaren ingurura begiratzea besterik ez dago.
Hemen, Euskal Herrian, zenbat iniziatiba herritar, herritarren zerbitzura sortuak kontsideratu eta kontsideratzen dira pribatuak. Herritarren zerbitzura sortu, ahalegin handia eginda, inongo interes pribaturik gabe, eta administrazioaren jabetza ez duelako pribatutzat jotzen da.
Gure herriak beste eredu bat behar du; dinamikoa, iniziatibari eta zerbitzu publikoari bidea emango diena.

Iparraldean gisa Nafarroa Garaiko hegoaldean

Miren Bereziartua ¦ 2010-11-07 17:16:34

Seaskakoa irakurtzean, Nafarroako zonalde ez euskaldunean dauden ikastolak etorri zaizkit gogora. Han bezala, legearen arabera, ezin dute ikastetxe publikoek euskarazko murgiltze sistema erabili. Horrela, nafar askoren nahiari uko egiten diote. Izan ere, Nafarroako hizkuntza izanik euskara askok nahiko lukete beren sema-alabak euskaraz eskolatzea, baina legeak sare publikoan horrela izateari uko egiten dionez, beste aukera batzuk erabili behar dira, derrigorrez.
Ikuspegi horretatik, ikastolek herritar askoren nahiari erantzuten diote eta bere zerbitzua herritarrei begira egina dagoenez,ukaezina da herritarra dela bere zerbitzua. Hau da, zerbitzu guztiz publikoa.
Ez al zitzaigun gauza bera gertatu diktadura garaian ikastolak sotu zirenean? Herritarren beharrei modu irekian erantzun zaien heinean, zerbitzu publikoa eskaintzen da, ez dago bueltarik!


"El Mundo" egunkariaren ziria (1)

Maite E. ¦ 2010-10-01 10:13:34

"El Mundo" egunkariak bere orri digitalean inkesta bat jarri du. Han, Seaskari Eusko Jaurlaritzak lagundu behar dion ala ez galdetzen du. Une honetan, inkestaren emaitza hauxe da: % 96 bai eta % 4 ez.
Ez dakit zer asmorekin egin duen inkesta aipatu egunkariak baina ikastolak berriro ere erasotzeko tresna nahi bazuen, ez zaio batere ongi atera. Dena den, helburua euskal hezkuntza erasotzea bada, beste trikimailu eta bide batzuk erabiliko dituela ziur izan.
Seaskaren kasuan, garbi dut Hegoaldetik lagundu behar zaiela, Frantziako estatu txobinistak eta zentralistak ikastolen normalizaziorako trabak jarriko baititu.
Hegoalden ikastolen egoera ez badago normalizatua, zer esan Iparraldean, ala, antzeko egoeratan al daude?

ERANTZUN HONI -->

"El Pais" egunkaria "El Mundo"ren bidetik

Luis B. ¦ 2010-11-08 19:36:08

Aipatzen duzun "El mundo" egunkariko inkestak gogora ekarri dit "El Pais"ek duela gutxi egin duena. Badirudi interesa sartu zaiela herritarrei galdetzeko gogoa. Ideia ona da asmoa sanoa bada, baina hala al da? Ezin jakin.
Nik ikusten dudana da, normalizatzea suposatzen duen oro, zaila egiten zaiela onartzea boteretsu sentitzen diren horiei. Hain kaltegarri al da herrien hizkuntza eta kultura onartzea eta garatzen uztea? Errespetuan dago gakoa. Jendearen nahia eta kulturaren garapenak nori egin diezaioke kalte? Jendearen nahia aurrera erametko trabak jartzen direnean, nola interpreta litezke inkesta, galdeketak eta abar?
Galdetu nahi badute, galde dezatela, baina errespetatzen ikastea hobe litzateke.


Zeharo aspergarria da (0)

Kotte Juanbeltz ¦ 2010-11-16 18:01:06

Izenburua irakurrita, bizitzaz edo jendeaz aspertuta nagoela pentsa lezake norbaitek. Ez, ez da hori. Jendea, oro har, jatorra dela iruditzen zait, eta, bizitza, zoragarria da probetxu ateratzen asmatuz gero.
Asperdura, beste nonbaitetik datorkit: zaharkituta dagoen sistema jasan behar izatetik, inposaketak sufritu behar izatetik, errepikatzen diren topikoak entzun behar izatetik, norbanako interesak gizartearen interesen aurretik jartzen direla ikustetik… Niretzat oso erraza, etikoa, estetikoa eta osasungarria da. Gizarte hobea egiteko, jendeak nahi duenari so egitea, errespetatzea, balio onak garatzeko aukera eskaintzea… Edonori libre eta pozik bizitzeko aukera eskaintzea.

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com