[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
 

IRRIEN LAGUNAK KLUBA sortu berri da. Zer iritzi duzu Klubaren gainean? Zer ekarpen egin dezake? Zer arrisku ikusten dituzu? Zer proposamen berri egin liteke?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Oso egokia (5)

Ikerne Lopez ¦ 2010-12-11 11:02:38

Jarraitu dut hasieratik Klubaren sorrera eta lehen hastapena. Oso ideia ona eta egokia dela irizten dut. Halako kluba matentzea zaila dela jakinda, ausarta izan da horren sorrera. Egia esanda, azken aldian behintzat, ez dut haur txikientzat telebista edo irrati saio egokirik aurkitzen. Dagoen hutsunea Klubak bete dezakeela uste dut. Zorion handienak nire partetik.

ERANTZUN HONI -->

Arriskuak baditu

Mari E. ¦ 2010-12-13 20:35:44

Ekarpen ona izan daitekeela pentsatuta ere, arrisku batzuk ikusten ditut. Niretzat Pirritx eta Porrotx oso sartuta dute gure umeek. Leku guztietan, edozein momentutan egongo lirateke beraiei begira. Ez bakarrik ekitaldietan. Etxean bideoak ikusten, CDak entzuten, beraien ipuinak ikusten, panpinak... Orain klubaren muina ere Pirritx eta Porrotx dira. Ona al da halako saturazioa? Beste eredu batzuk izatea ere ona dela iruditzen zait. Horregatik, erakargarriak eta lan ona egiten dutela onartuta ere, arrisku badagoela uste dut, obsesioaren arriskua, eta hori ezin da ona izan umeentzat.

Arrisku onak

Maria Luisa F. ¦ 2010-12-14 20:21:18

Batzuetan arriskatu egin behar da. Irrien Lagunak Kluba arriskatzea izango da ziurrenik. Arrisku omen da hain popularrak izatea eta hainbat jarraitzaile lortzea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kasuan bezala. Behin baino gehiagotan entzun det hori esaten guraso batzue ahotan: "Nazka-nazka eginda nago umeek hainbeste eskatzea pailazo horiek, ez dute besterik nahi!" Zergatik ote da? Ikusi zer eredu dituzten telebista eta abar, eta erantzuna ez da zaila imajinatzen.
Saturazioaren arriskua dago agian, baina betekada ederra izango da, babarrun gorri, eder eta goxoekin baino handiago balitz, ez litzateke txarrago izango. Ni arriskatzeko prest nago, halako arrisku onekin.

Eredu hezitzailea

Maite Gerra ¦ 2011-01-03 18:09:14

Iloba eta biok egon gara gaur ikuskizunean. Hura bai izan dela ikuskizuna! Norbaitek idatzi du pertsonaia berriek balore eredugarriak eta ikuspegi hezitzailea hedatzen dutela. Hori, gaur, nik ere baiezta dezaket. Gainera, ikuskizunean agertzen den koherentzia, kalitatea eta ukitu humanoa heziketarako oso onak direla esango nuke. Taldearen ibilbidean gorako saltotxo berri bat dela iruditzen zait, ateak eta leihoak irekitzen ditu eta bide berriak jorratzen ditu, tentuz eta zentzuz. Mila esker zuen ekarpenarengatik!

Elkartasunari elkartasuna

Joxemiel ¦ 2011-01-05 11:29:13

Pertsonaia berri gzutiak ongi aukeratuta badaude ere, nik ELKARTASUNA adierazten duten Ane Pirata eta Patakon azpirratuko nituzke. Heziketaren ikuspegitik arlo asko lantzen badira, oro har, badago bat gutxi hartzen dena aintzat: ELKARTASUNA.
Asko hitz egiten da konpetentzietaz, elkarbizitzaz edota bizikidetzaz, autonomiaz eta abar, baina mundu hobea egin nahi badugu, ezinbestekoa da behar handiena dutenekiko elkartasunaz aritzea. Hori, komunikabideek eta hedatzen dituzten baloreek kontuan hartzen ez dutenez, heziketan,lehen lerroan egon beharreko balorea dugu. Horregatik, ongi etorri Ane Pirata eta Patakon hezkuntza mundura.

Izen hobeak badaude

Iker G. ¦ 2011-01-18 16:51:02

Klubaren ideia ongi baderitzot ere, pertsonaia berrien izenak jartzeko orduan ez dela asmatu iruditzen zait. Zehazki, Largabista eta Marikalanbre kasoak dira atsegin ez zaizkidanak. Lagunartean aipatu izan dudanean, izen "graziosoak" direla esaten didate... Ez ote da, horretan ere, gure menpekotasuna oso barneratua dugula? Hausnartzekoa dela iruditzen zait.


Gustoko editoriala (1)

Markel G. ¦ 2010-12-12 11:34:27

Gustatu zait Irrien Lagunaki buruz idatzitako editoriala. Hasieran, gaia ikusi nuenean, halako aldizkari serio batentzat ez zela egokia iruditu zitzaidan. Dena den, jakinmina sortu zitzaidan eta engantxatu egin ninduen. Gero, editoriala irakurtzean, zentzua zuela ohartu nintzen.
Nire ustez, edukietara joan behar da, askotan prejuizioekin jokatzen dugu, eta editorialak badu edukia. Pentsarazi egin dit hezkuntzaren ardura norena den edo izan beharko lukeen. Horretarako behinik behin balio izan dit.

ERANTZUN HONI -->

Niri ere bai

Mikel I. ¦ 2010-12-18 17:53:23

Ez nuen irakurria eta zurea ikustean gogoa sartu zait. Mila esker, pista ona eman didazulako. Bai, egokia iruditu zait editoriala. Askotan gauza zailen eta bete ezinen bila ibiltzen gara. Gauza sinpleak, beharrezkoak eta egingarriak direnen atzetik ibili beharko genuke. Irrien Lagunak proiektu sinplea da, konplexua bada ere. Ongi joatea espero dut, asko eman baitezake.


Pertsonaia berriak (1)

Mikel Legarreta ¦ 2010-12-14 21:10:20

Niri asko gustatu zait pertsonaia berriak sortzea eta pertsonaia bakoitzak identitate propioa izatea. Horrek haur bakoitzak pertsonaia bat ala bestea gertukoagoa sentituko du. Gustoen eta jakin-minaren araberako identifikazioa ona dela iruditzen zait. Zorte ona izan dezala proiektuak, hori besterik ez dut espero.

ERANTZUN HONI -->

Ez edozein pertsonaiak

Aurora B. ¦ 2010-12-20 19:57:30

Oso ongi aukeratu dituzte pertsonaiak. Pentsatzen jarrita, zein dira bizitzan beharko genituzkeen oinarriak? Eta zer egin liteke bizi kalitatea hobetzeko?Osasuna, heziketa, ekologia-natura, kulturaren transmisioa, bolondres izatea-elkartasuna, maitasuna... Zer egokiago hezitzaile ikuspegitik begiratuta? Horrek guztiak, edonorentzat eta edonon baliagarriak dira gizartea hobetzea helburu duen edonorentzat. Zorionak eta aurrera neska-mutilak, eta, hezitzaileok!


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com