|
|
| |
|
Nerabeek guapo egon nahi dute besteen onarpena jasotzeko. |
| |
|
Eta nork ez? (2)
Mikel P. ¦ 2011-05-05 14:26:40
Ez naiz nerabea, aspaldi utzi bainion izateari. Hala ere, guapo egotea atsegin dut. Eta nork ez du, ba, guapo egon nahi? Hala ere, ederra izatea interesgarriagoa dela iruditzen zait, barrutik azalarazten den edertasunak ez baitu mugarik. Muxuak denontzat, ederrok!
ERANTZUN HONI --> |
|

Zu bai ederra, arraio!
Mila K. ¦ 2011-05-05 14:30:24
Udaberriko freskura antza eman dut zure hitzetan. Edertasuna nahi duenik baina ederragorik ez baitago inon. Muxuak bueltan zuretzat, politta!
|
|

edertasuna nerabezaroan bakarrik?
Matxin ¦ 2012-04-26 18:26:49
Nerabe baten aita naizen aldetik, nire alabak atera aurretik ispiluari zenbat begiratu jotzen dizkion ikusita, guapurari garrantzi handia ematen diotela esango nuke, moda bakerreko edo tribu moduko moda berdinari. Nire kasuan, orain dena beltza da eta ondo agerikoa gainera. Bistan da edertasunak beharko lukeela azalekoaren gainetik baina lehen bistadizoa -neuri ere berdin gertatzen zait- garrantyzia handikoa izan ohi denez...
Enfin, gure garaian baino "koketo/agoak direla esango nuke gaurko nerabeak (gure garaian, sin mas, gazteak) Gizartea, kontsumikeria, modak, markak...harrapatuta daudela esango nuke baina hezitzaileak erauntzi horren aurrean aterkia ireki eta beste lehentasun batzuk ere badirela azaldu beharko dio bere adineko txolinkeriatan dabilenari. Bestela ere, pasako zaio...
|
|
|
Zer eta nola galdetu, erantzuna halako (1)
Miel Anjel ¦ 2011-05-20 11:34:23
Nola liteke gai beretsuaren gainean aritzea eta hain ondorio desberdinak ondorioztatzea?
156. hik hasiko gaian, Kontxi Medranok zuzentzen duen nazioarteko ikerketa bat agertzen da. Han, nerabeek allaitasuna eta umorea, nortasuna, adimen azkarra, lana eta errebeldia, balio gisa, erakartasun fisikoaren aurretik jartzen dituztela ondorioztatzen da.
Orain, aurkezten zaigun azterketaren ondorioa bestelakoa da. Zerk eragiten du hain erantzun desberdin jasotzea? Ez al da izango zer intentzioarekin prestatzen diren galdeketak, nola egiten diren galderak eta zer kontestuan egiten dire?
Galdetzaileek hori guztia aurretik badakitela uste dut. Hala bada, galdera da, zer asmorekin egiten dira galdeketak, azterketak, ikerketak...?
Bi intentzio bururatzen zaizkit niri: 1. Egoera ezagutu eta gizarte hobea egiteko egin nahi den ahalegina nahi dutenak. Hau da, asmo hezitzailea dutenak. 2. Beste asmo batekin egindako ikerketak izatea, interes partikularrei edo pribatuei erantzuten dietenak, nahiz eta entitate publikoak izan egiten dutenek.
ERANTZUN HONI --> |
|

Estetika ala etika?
Maider Peņa ¦ 2011-05-24 17:05:05
Bi gauza desberdin dira estetika eta etika. Batzuk estetikaz ari diren bitartean: zaindu, guapo egon, itxura ona, ederra... beste batzuk etikaz ari direla iruditzen zait: nolako pertsona, diruen baloreak, besteen aurrean izan beharreko eredua... Eta bai, bi ikuspegi zeharo desberdinak dira. Hala ere, ez daude kontrajarrita.
|
| |