|
|
| |
|
Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak? |
| |
|
Planteatutako galdera dela eta... (2)
Aritz ¦ 2011-06-08 16:50:10
Kaixo!
Ezer erantzuten hasi baino lehen, Hik Hasikoek eztabaidagunera ekarri duten galderari buruz zer edo zer esan nahi nuke, iruditzen baitzait, ezer erantzuten hasi aurretik, zer galdetzen zaigun ongi ulertu behar genukeela.
"Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?", galdetzen digute Hik Hasikoek. Zeri egiten dio erreferentzia "hezi" horrek? Instrukzioari? Heziketari oro har? Estimatuko nuke galdera gehixeago zehaztea; izan ere, "hezi" horri ematen zaion esanahiaren arabera, erantzun diferenteak emango nituzke nik behinik behin. Alegia, galdera balitz, "Nola irakatsi behar diegu hurrengo belaunaldiei?", kontu batzuk esango nituzke; aldiz, galdera balitz, "Nolako pertsonak nahi ditugu hurrengo belaunaldietan?", beste kontu batzuk esango nituzke.
Hala eta guztiz ere, egia ere bada, bai, bi galderak bata bestearekin oso lotuta daudela. Beraz, eztabaidagunea martxan jartze aldera, baieztapen hau egingo nuke: "KONPETENTZIETAN OINARRITUAKO HEZKUNTZA" DA MARTXAN JARRI BEHAR DUGUNA. BA AL DAKIGU, ORDEA, HORI NOLA EGITEN DEN? HORREN ZER-NOLAKO INPLIKAZIO PSIKOPEDAGOGIKO DITUEN? NON GELDITZEN DA KONSTRUKTIBISMOA? BATERAGARRIAK OTE?
zer dio herriak?
ERANTZUN HONI --> |
|

Kontu merkeak
Iker ¦ 2011-06-09 12:24:55
Heztea eta irakastea ez al dira gauza bera? Niri ez zait iruditzen bi kontzeptu horien artean omen dauden aldeez hainbeste hausnartu beharrik dagoenik. Kontu merkeak alde batera utzi, eta hitz egin dezagun serioski:
Irakasle-ikasle arteko rolak aldatu ezean, posible al da ikasleak konpetentzien arabera heztea/instruitzea? Horiek aldatzen ez diren artean, posible al da hezkuntza eraldatzea?
|
|

Pedagogia ala didaktika
Marisa ¦ 2011-06-21 13:10:15
Ba al dago alderik pedagogia eta didaktikaren artean? Ba, horixe, alde hori bera ikusten dut heziketaren eta irakaskuntzaren artean.
|
|
|
Erantzun polita (1)
Aritz ¦ 2011-06-21 15:48:29
Erantzun polita eman diguzuna, Marisa. Bai horixe! Halere, nik uste, badela aldea pedagogia eta didaktikaren artean.
Nik behinik behin, hezkuntzaren gaineko ikuspegi edota filosofiarekin lotuko nuke pedagogia; didaktika, berriz, hezkuntza ikuspegi jakin hori gelaratzeko moduarekin. Esan nahi dut, hezkuntza ikuspegiaren araberakoa izan behar lukeela didaktikak, hau da, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatz duen pedagogia hobesten badugu, metodologia aktiboak (didaktika aktiboak) erabili behar genituzke. Beraz, nire ustez behintzat, pedagogiak didaktikak baino esparru zabalagoa hartzen du. Hara zer dioen Harluxet hiztegiak pedagogia eta didaktikaz:
PEDAGOGIA: Hezkuntzaren metodoa eta printzipioak aztertzen dituen jakintza.
DIDAKTIKA: Hezkuntza zuzentzen eta gidatzen duen zientzia. Didaktika orokorrak irakaskuntza osotasun moduan hartuta tratatzen du eta arau eta oinarriak ematen ditu. Didaktika aplikatuak diziplina edo gai konkretu batean aplikatzen ditu arau eta oinarri orokor horiek.
Kontxo! Definizio horiekin berriz ere zalantzak sortu zaizkit!!!
Kontuak kontu, ez zait hain garrantzitsua iruditzen hezkuntza/irakaskuntza eta pedagogia/didaktika kontzeptuen artean dauden aldeak nabarmentzea. Askozaz ere garrantzitsuagoa iruditzen zait pentsatzen dugula esaten dugun horren araberako esku-hartzea egitea ikasleekin. Alegia, diskurtso mailan predikatzen dugun eta praktikan egiten dugunaren arteko koherentzian aritzea.
Bestela pentsatzen duenik bada, hitz egin (idatz) dezala!!!
ERANTZUN HONI --> |
|

Pedagogia vs didaktika
Lurdes ¦ 2011-06-21 16:14:30
Piztu duzuen eztabaidak tentatu egin nau, eta hara zer aurkitu dudan interneten:
http://es.answers.yahoo.com/question/index?qid=20061119081632AAeh7uJ
|
|
|
pertsona izaten hezteko ikastaroa (0)
maite ¦ 2011-09-13 11:53:02
Larunbatetik aurrera guraso eta hezitzaileentzako ikastaroa eskainiko du Baketik-ek
http://www.baketik.org/eu/izan-proposamena
ERANTZUN HONI --> |
| |