[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
Zein da hezkuntzari buruzko zure kezka nagusia?
 

Zein da hezkuntzari buruzko zure kezka nagusia?

EMAN ZURE IRITZIA -->


IRITZIAK

Eskola gizartean integratzea (0)

Mikel P. ¦ 2011-11-14 15:29:58

Eskolak aparteko mundua balitz bezala funtzionatzen du, askotan. Niri, haurra gizarterako prestatzen ari den pertsona bezala hartu behar dela iruditzen zait. Horregatik, gizartearekin batera jokatu behar da, eskolan egiten dena herrirako eta etxerako baliagarri izan eta kalean egiten dena eskolara eraman, Haurraren eskubidea da inguruko errealitate sozialaz jabetzea eta etxearen eta eskolaren egiteko bat da errealitate hori ezagutzen laguntzea, hobetzeko aukera egon dadin.

ERANTZUN HONI -->


Komunikazioa eta komunikazio eza (0)

Elzaburu ¦ 2011-11-24 15:03:40

Komunikazioak kezkatzen nau. Hobeto esanda, komunikazioa edo inkomunikazioa ematen den modua. Normalean, harreman mota horretatik sortzen dira arazo gehienak. Badago haurra pertsona bezala ez errespetatzea, berari agintzea, gai izango balitz bezala, ezgauza gisa tratatzea. Bada beste maila bat, sutilagoa, nahita edo nahi gabe, komunikatzerakoan, doinuak, hitzak, keinuak... min handia eman dezakete, eta, gero gainera, asko kostatzen da hori "desikastea

ERANTZUN HONI -->


Ilusio edo amets falta (2)

Marijuana ¦ 2011-11-24 15:14:29

Hezkuntzan lanean dabilenak ilusioa behar du, bizitza era positiboan ikusi, amestu egin behar du. Bestela, edozein arazoren aurrean nola jokatu? Ez, ezin da inozo izan, dena positiboa dela pentsatu, arazo eta zailtasunak ezikusiarena egin... Alderantziz baizik, bizitzan traba ugari agertzen dira eta horiek baliatu behar dira egoerak aztertzeko, nola gainditu pentsatzeko, besteekin partekatzeko eta konponbidea bilatu. Ba al da hori baino gauza ederragorik? Horregatik uste dut hezitzaileak ilusioa behar duela, gizarte hobetzea amestu behar duela... Bestela, nola transmituta hori guztia sentitu gabe? Eta, horrela ikustea ezin dutenek? Ez dago ba majina bat lan heziketatik at!

ERANTZUN HONI -->

bai

iosu ¦ 2011-12-04 20:38:45

bukaera ez dizut ongi ulertu baina bai aurrekoa, ez dut ulertzen nola hala gizartean, gizarteko arazoetan lanean ez dabilen irakaslerik. Nola prestatuko dugu gizarterako, geu gizartean ongi inplikaturik ez bagaude? Aspalditik pentsatzen dut haurrak ez direla pasotak, irakasleok baizik.

Earra, Iosu!

M. Fresno ¦ 2011-12-15 13:05:13

Ni ez naiz irakasle, baina badut hezkuntzarekin harremana. Seme-alabak ditut ikasten, eta badago aldea irakasle batetik bestera, bai horixe! Desberdinak izatea bizitzaren legea da, eta aniztasun horrek aberastasun iturria da niretzat. Baina ulertzen ez dudana zera da, ikasleak bizitzarako prestatu behar ditugula esan eta hain inkoherenteak izatea esaten ari garen horrekin.
Garbiago litzateke etxerako, lagunekin ibiltzeko, jainkoarekin harremantzeko, selektibitaterako eta, agian, lanerako prestatzen dituztela esatea. Normalean, praktika horixe da-eta.
Nik dena den, gizartean bizitzeko hezi behar ditugula pentsatzen dut. Zehazki esanda, gizarte edo jendarte hobea egiteko hezi eta prestatu behar ditugula uste dut.


Krisi ekonomikoan elkartasun balioak (0)

Iturriozpe ¦ 2011-12-19 18:24:41

Elkartasuna da nire kezka nagusietakoa. Krisi ekonomikoak bestelako krisiak omen dakartza, balioenak ere bai. Egunkariak ireki, telebista piztu eta gehien ikus eta entzun dezakegun hitza da gaur egun. Horrek, intseguritatea sortzen du, eta honek, aldi berean, BELDURRA. Oso harriskutsua bihurtzen da pertsona beldurtia. Horregatik, eskolan eta etxean beldurrari aurre egiteko bideak eta aukerak aztertu behar ditugu. Horien artean, elkartasuna dago, dudarik gabe. Ikasleekin aztertu, egoerak bizi behar ditugu, elkarri lagunduz indartsuagoak bihurtzen garela frogatu egin behar ditugu. Elkartasunak berarekin dakarren konplizitatea eta maitasuna bizi behar dugu. Hala, beldurra uxatzen ikasiko dugu eta gizarte zoriontsuagoa egingo dugu. Ez al duzue uste?

ERANTZUN HONI -->


Izugarrizko arazoa (1)

Ilazki ¦ 2011-12-23 16:55:31

Hezkuntzan aritzeko ikasi eta gero ez dago lanik. Hori da nire kezka nagusia.

ERANTZUN HONI -->

Neu ere berdin

Eider ¦ 2011-12-23 16:57:01

Iepa Ilazki! Neu ere berdin nago eta "de buena tinta" dakit ez garela bakarrak... krixton arazoa dago kalean hezkuntzarako prestatu garenon aldetik eta gaur egun prestatzen ari direnak... a ze etorkizuna! Eta orain oposaketak... HHrako 41 lanpostu... penagarria.


Curriculumen menpekotasuna (0)

Luixmari ¦ 2012-01-24 17:41:46

Kataluniako lagun batzuek zioten curriculum ofizialek oso oinarrizkoak izan behar zutela, eta eskola bakoitzak bere curriculum propioa eraiki behar zuela. Hasieran, arraro egin zitzaidan, baina gerora, praktikan gertatzen dena ikusiz, arrazoia zutela iruditzen zait. Nola landu litezke "konpetentziak" liburuak jarraituz eta haien menpeko bihurtuz? Konpetentziak lantzeko bizitzarekin harreman zuzena dituzten egoerak behar dira. Gauzak probatuz, hanka sartuz, hausnartuz, zergatiak aztertuz eta bide berriak bilatuz lortuko da, bestela zaila dela iruditzen zait.

ERANTZUN HONI -->


Boterearen erabilerak kezkatzen nau (0)

Mariluz ¦ 2012-01-24 17:54:50

Ia egunero bortizkeri kasu asko agertzen dituzte komunikabideetan. Boterea duenak, era batera edo bestera, bortizki jokatzen du. Ez dut inon entzuten boterea partekatu behar denik, boterea egon behar badu, behintzat.
Etxean, gurasoek agintzen dute, gurasoen artean batek beste baino gehiago; eskolan, irakasleak agintzen die ikasleei, eta irakasleari zuzendaritzak, haiei administrazioak... Eta erlazioak ez dira berdinen artekoak, menpeko erlazioak baizik. Lantegietan, agintariek hartzen dituzte erabakiak, menperatzen dituzten erabakiak... Eta, hala, lagunen artean ere, beti egon behar du norbait agintzeko. Hain zaila al da paper eta rol desberdinak izan arren errespetuzko eta berdinen arteko harremanak lortzeko? Nire ustez, boterea ez egotea litzateke egokiena, berdinen arteko bizikidetza izatea, berdin guraso, irakasle, nagusi edo dena delakoa izanda; bestela, ezagutzen dugu ondorioa. Jendartean, beste erlazio mota bat behar dugu, etxetik eta eskolatik hasita.

ERANTZUN HONI -->


Adierazpen askatasuna (0)

Manu Z. ¦ 2012-01-26 15:22:52

Eskolak era guztietan adierazteko aukera eskaini beharko luke. Espreso plastikoaren lanketari begiratzen badiogu, oso hankamotz gabiltzala esan genezake. Haur eta gazteei espresio garai horiek izugarri gustatzen zaizkie: musika, dantza, kantua, plastika, antzerkia, gorputz adierazpena... Zenbat lantzen da eta zer helbururekin? Mundu afektiboak izugarrizko garrantzia du pertsonaren eraikuntzan eta espresio mota horiek asko lagun dezakete. Gutxi batzuk espresio esparrua era sistematikoan kontuan hartzen badute ere, oro har, oso pobre ikusten dut arlo hori eta gehiago lantzea aholkatuko nuke.

ERANTZUN HONI -->


 
EZTABAIDAGUNEA
 
(2010-12-11) - (10)
(2010-09-27) - Zer trataera behar du SEASKAK? (6)
(2010-02-26) - Martxoaren 13ko manifestazioa (7)
(2009-10-05) - Presio mediatikoak (6)
(2009-06-08) - Krisia eta hezkuntza (3)
(2009-04-06) - Administrazioa eta etorkinak (7)
(2009-03-04) - Uniformerik bai ala ez? (5)
(2008-12-02) - Ikastetxeen ordutegia (12)
(2008-10-02) - Hizkuntza eredu bakarra (II) (11)
(2008-09-03) - Hizkuntza eredu bakarra (11)
(2008-01-15) - Udako Topaketa Pedagogikoak (3)
(2007-12-12) - Software librea eta eskola (2)
(2007-11-06) - Suomiko hezkuntza sistema (9)
(2007-07-16) - Irakasleen opor garaien luzera (0)
(2007-05-10) - Bigarren Hezkuntza eztabaidagai (10)
(2007-02-12) - Hizkuntz ereduak (1)
(2006-12-12) - Komunikazioa, Inkomunikazioa (2)
(2006-10-24) - HEZKUNTZA AKORDIOA (0)
 
KEZKEN TXOKOA
 
(2007-06-21) - KEZKEN TXOKOA (6)
 
 
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com