IKAS-BI kanpeskola
IKAS-BI Azkarateko Zentroa 64220 AZKARATE
Telefonoa(k): (0) 559 373 114
Posta elektronikoa: ikasbi@azkarate@wanadoo.fr
Web gunea: www.flarep.com
Kokapena: Azkarate herriaren sarreran, Donibane Garazitik 1,5 kilometrora.
Iristeko modua: Tren (RENFE-SNCF) eta autobus zerbitzuak daude Donibane Garaziraino. Kotxez bertaraino irits daiteke.
Ezaugarriak: Azkarateko eskola zaharrak zirenak IKAS-BI elkarteak barnetegi modura erabiltzeko berrituak izan dira. Gaur egun, nagusiki IKAS-BIk irakaskuntza elebiduna (euskara/frantsesa) indartzearren antolatzen dituen eskolaz kanpoko jarduerak burutzeko erabiltzen dira.
Bi solairuko etxe honek lagunentzako sukalde hornitua du, jangela, bulegoak, komunak, jardueratarako gelak (eskulanak, jolasak...) eta zortzi logela (3, 4 eta 5 ohekoak). Liburutegia eta Internet konexioa. Berokuntza zentrala. Jolaserako lorategia (250 m2) eta frontoi txikia. Ondoan futbol-zelaia eta frontoi irekia.
Oharrak: urte osoan erabil daiteke. Ibilaldiak, bertako autobusean irteerak, mendiko txirrindan ibilaldiak (ikasle bakoitzeko bat) eta animazio zerbitzua (begiraleak, eta abar) aukeran.
Norentzat: euskara ikasi edo praktikatzeko helburua duten taldeentzat.
Kopurua: 24 haur.