Trinkete Etxea
56 pertsonentzako lekua du, eta gelak 2, 4 eta 6 pertsonentzat dira. Ostatua eta gosaria, mantenu erdia eta mantenu osoa eskaintzen ditu.
ITSAS ESKOLA: itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako jarduera-programa da eta familiei, taldeei eta ikasleei zuzenduta dago. 1, 2, 3 eta 5 eguneko programak daude.
Gure programetan honako ekintzak egin ditzakezue:
- Isuntza arraun elkartearekin arraun egitea eta haren historia ezagutzea.
- Tailerrak: gorapiloak, arrainen kuadernoa, txipiroi tailerra…
- Ondarzabal barko museoa ikusi.
- Lekeitioko Santa Katalina basilika ikusi jolas batzuen bidez.
- Santa Katalina Itsasargia Museoa.
- Lagar Sosoaga ezagutu, Euskadiko txakolina egiteko lekurik zaharrena.