ENERGIA ALTERNATIBOETAN oinarritutako INGURUMEN HEZKUNTZAKO programa
82 pertsonentzako lekua du. Ostatua eta mantenu osoa eskaintzen ditu.
Ingurumen-hezkuntzako programa da, eta energia berriztagarriak aztertzen ditu. Aldi berean, ingurumeneko arazoei buruzko beste gai batzuk ere lantzen ditu: hiriko kutsadura atmosferikoa, negutegi-efektuaren gehikuntza, klima-aldaketa eta osasunerako zein ingurumenerako ondorioak. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.