HETEL gizarte-ekimenezko eta lanbide heziketako ikastetxe integralen sarekoak diren 22 ikastetxeek osaturiko Elkartea da. Elkartea osatzen duten zentroetatik 9 Bizkaian daude, beste 9 Gipuzkoan, 3 Araban eta 1 Nafarroan.
HETELeko ikastetxeek eskaintzen duten formazioa teknologikoki aurreratua eta kalitatezkoa da eta gazteei, langileei eta langabeei zuzendurik dago, hau da, bai erdi eta goi mailako heziketa zikloak (prestakuntza arautua) eta bai etengabeko eta langabeentzako prestakuntza eskaintzen dituzten zentroak dira. Guztien artean 46 espezialitate desberdin ematen dituzte.
HETEL hainbat arlotan ari da lanean Euskal Herriko lanbide-heziketaren eskaintza hobetzeko, elkarturiko ikastetxeen arteko esperientzien eta egite-jakitearen trukaketaren bidez.