Museoa XVII.mendeko eraikin batean dago eta 1921ean ireki zen jendearentzat. Euskal kulturaren hainbat alderdi ezagutzeko aukera ematen du zenbait erakusketa iraunkorren bidez eta, besteak beste, itsasoa, artzaintza, zeramika produkzioa, ehungintza eta merkataritzari eskainitakoak dira erakusketa horiek.
Aldi baterako aretoetan hainbat gaitan oinarritutako erakusketak egiten dira aldizka.