[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
 

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti Baserri Museoa 20709 EZKIO

Telefonoa(k): 943 722 978

Faxa(k): 943 880 138

Posta elektronikoa: igartubeiti@gipuzkoa.net

Web gunea: igartubeiti.gipuzkoakultura.net

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan diren biztanleen eguneroko bizimodua erakusten du.

Ibilbide gidatuak

Kattalinen baserria: inguruaren ezaguera eta Euskal Herriaren historia gaiak landu, Interpretazio Zentroko ikus-entzunezko, modulo interaktibo eta proiekzioen bitartez, baita Igartubeiti baserria barrutik ikusiz. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua.
Baserrietako bizimodua: landa eremua eta nekazaritza paisaiak, ingurune naturaletako aldaketak, artoaren sarrera, biodibertsitatea, historia eta ondare dira DBH eta Batxilergoko ikasleentzako ibilbide horren erabilera arlo nagusiak.
Tolare baserria: urrian, Sagardo Astea ekimenaren barne, Igartubeitiko dolarea zuzenean martxan ikusteko aukera, sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika ezagutuz.
Baratza: bertako baratzan dietaren bilakaera, sendabelarrak eta biodibertsitate gaiak landu.
Eraikuntza bioklimatikoa: ikasleek baserriko gela bakoitzeko tenperatura, orientazioaren araberako produktu ezberdinen kokapena eta elementu arkitektonikoak identifikatuko dituzte.

Animazio tailerrak

Baserria eta bere ingurunearen bilakaera historian zehar maketa interaktiboa erabiliz, ikasleek pieza desberdinak(artaldea, sagastiak, hariztiak, pinudiak, txondorrak, karobiak, etxolak, lantegiak, baserriak...) kokatuko dituzte zenbait dinamika-jokoen bitartez: galdera-erantzunak, piktionaria, frogak eta abar.

Belaunaldiarteko baratza: baratzeko lanak ezagutzen dituzten helduen eta haurren arteko topaketa, baratza bera baliabide gisa erabiliz.

Baserriko animaliak
Herri Kirolak
Artisauen tailerrak: hilabetero, azken larunbatean artisau tailerrak.


 
Itzuli
 
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com