Abellanedako Batzarretxean dugun Enkarterrietako museoa 1934. urtean zabaldu zen. Bizkaiko Batzar Nagusiek etxe horren ardura berreskuratu ondoren goitik behera berriztatu eta 1994. urtean zabaldu zen berriro ere jendearentzat.
Museoaren erakusgeletan dauden era bateko eta besteko materialei esker, bisitariak argi eta garbi beregana dezake Enkarterriko historiaren ikuspegi orokorra, historiaurreko lehen aztarnetatik hasi eta XIX. mendearen erdialdera arte.