Mintzola: ahozko lantegia
Euskararen ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia izan nahi du Mintzola Fundazioak, eta horretarako bi ipar nagusiri jarrita gaude:
- ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea.
- gaurko gizarteak ahozkotasunaren alorrean dituen premiei erantzutea.
Ahozkoaren esparruan interesa duten guztien elkargunea da: sortzaileak, unibertsitateko adituak, ikertzaileak, irakasleak, Udalak eta abar.
Oinarrizko ikerketa
Eremu honetan euskarazko ahozkotasunaren ekosistema, generoz generoko ikerketa (tradizio-generoak eta genero berriak) eta ikerketa konparatiboa (beste ekosistemak, beste generoak, kultur-artea…) lantzen dira.
Ikerketa
aplikatua
Fundazioren helburuak oinarri hartuta garatutako ikerketen aplikazioa lantzen da: ahozko konpetentziak eskolan/lanean/kalean, jendaurreko hizketa, hitanoaren erabilera eta abar.
Ikerkuntzen
hedapena
Fundazioaren bidez, elkarlanean edo bere helburuekin harreman zuzena duten ikerketen hedapena lantzen da, kongresu, ikastaro, jardunaldi, argitalpen, Web-gune eta abarren bitartez.
Formazioa
Alor guztien alorra da formazioarena. Euskararen ahozko gaien jakintza hedatzen ari da eta interes zein behar ezberdinei erantzuten dien formazioa eskaintzen du Mintzolak.