Ikastetxeentzako eskaintza
Lau Hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Irakasleen irakaskuntza- planari hobekien egokitzen diren ekitaldiak eskaintzen ditugu. Hiru jarduera multzo daude, bi edo hiru jarduera egiteko aukera izango duzuelarik. 50 minutu irauten du bakoitzak eta monitore baten laguntzarekin egiten dira.
1. TAILERRAK. Zikloetara egokitutako tailerrak. Hezkuntza mailaren arabera bereizita daude. Astronomia, Elektrizitatea, Uraren Zikloa, Kimika, Biologia, Zentzumenak, eta abar.
2. PLANETARIUMA:
a. Planetarium Txiki berrian 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako saioak eskaintzen ditugu.
b. Planetarium Digitalean 6 urtetik aurrerako ikasleei zuzendutako saioak ditugu.
3. HIPATIA-MUSEORA BISITA GIDATUA. 170 esperimentu interaktibo baino gehiago ikusiko dituzte begirale baten laguntzarekin. Ikasleek zientziaren hainbat arlo ezagutzeko aukera izango dute eta kasu bakoitzean, landu nahi dituzten edukien arabera egokitu daiteke bisita.
IKASI DIBERTITUZ TXIKIKLIK BERRIAN! 4-9 urte bitartekoen eremu berezian.