1997ko ekainean, sei urteko jardunaren ondoren, Ekipamenduen Batzordea Eusko Jaurlaritzako erregistroan inskribatutako elkarte bilakatu zen HABEA (Ingurugiro Hezkuntzarako Ekipamenduen Elkartea) izenpean.
Habeako lehenengo eginbeharra mintegi iraunkor bat antolatzea izan zen, bere emaitza ondorengo dokumentua delarik: "Ingurumen Hezkuntzako Zentroetarako kalitate irizpideak".
Dokumentu horren helburua hauxe izan zen: EAEko esparruan Ingurumen Hezkuntzako Zentroen homologazioa eta onespena ezartzeko normatibaren diseinua iradokitzea dagokion administrazioari. Onespen horrek ziurtatu beharko luke hain beharrezkoa den jarduera horren jarraipena eta HABEAko bazkideek eurek hezkuntzaren kalitatean aurrera egitea. Harrez gero, aipatutako helburua lortzeko estrategiak definitzen ari gara.