Santiagomendiko Natur Eskola eta Aterpetxea
Foru Enparantza, 13 20115 ASTIGARRAGA
Telefonoa(k): 943 556 727
Faxa(k): 943 335 073
Posta elektronikoa: ingurugiro@astigarraga.net
2006an berrituta dagoen ekipamendu hau natur eskola eta aterpetxe modura erabiltzeko prestatuta dago: 35 lagunentzako oheak, sukalde hornitua, gela balioanitza, ikus entzunezkoak… Donejakue bidean kokatua, bere inguruan aztarna arkeologiko garrantzitsuak aurkitu dira eta bi monumentu megalitiko ere badaude. Bertatik gainera ikuspegi panoramiko izugarriaz goza liteke.
Ikasturteko astegunetan LH zein DBHko ikasleei zuzenduta dago eta egonaldi horietan ikasle eta irakasleek, bertako hezitzaileen zuzendaritzapean hainbat tailer eta ikastaro egiteko aukera dute, egun bat, bi edo hiruko egonaldietan.
Aterpetxe gisa, bereziki, asteburuetan eta oporraldietan erabil liteke. Natur eskolako eta aisialdiko egonaldiez gain, oso ekipamendu egokia da bilkurak, barnetegiak, ikastaroak, jardunaldiak eta abar egiteko.