ASKIZU nekazal auzo bat da, itsasoari begira dagoena eta trafikorik gabea, hondartzatik bi kilometrora.
Itsasoarekin zer ikusia duten gaiak lantzeko eta talde lanean iharduteko leku aproposean dago kokatua. Arrantza garai desberdinak, erabiltzen diren teknikak, itsasontzien egitura eta funtzionamendua, beraz herri arrantzale baten bizimodua aztertzen da.