Valderejo kareharrizko horma zuriz inguratutako zirkuluerdi-formako haran berdea da, Ebro ibaiak itsasorako bidean irekitako pasabidea osatuz.
Harana kareharri dolomitikozko malkarrez eta belardi eta soroz osaturik dago.
Arabako mendebaldean kokatuta dagoen Valderejo 1992. urtean Parke Naturala izendatu zen eta 3.496 hektarea betetzen ditu.
Parkeko instalazio gehienak Lalastra herrian aurkitzen dira: aparkalekua, parketxea eta Olgetarako lekua. Herrian bertan taberna-jatetxe bat eta Nekazal turismoko etxe bat daude. Lahoz herriak ere, taberna-jatetxe bat dauka.