[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO

 

 
 

Txingudi Ekoetxea Zentroa Plaiaundi eta Jaitzubiako Padurak

Pierre Loti ibilbidea, z/g 20304 IRUN

Telefonoa(k): 943 619 389

Posta elektronikoa: ekogarapen@terra.es

Web gunea: www.euskadi.net/txingudi

Txingudiko badia Gipuzkoan dagoen padura ingurunearen eredurik onena da. Hezegune berezi eta baliotsu hau, balio ekologiko aintzatetsia duen espazio naturala da (Natura 2000 Sarea, RAMSAR). Plaiaundi eta Jaitzubian burutzen ari diren berreskurapen proiektuei esker

ekosistema ugari beha ditzakegu; marearteko aintzirak, padura irekia, ur gezako aintzirak, basoak, larreak,… baita bertan bizi den fauna basatia ere, batez ere hegaztiak. Txingudi hegaztientzako babesleku garrantzitsua izaki,
espezie ugari oso gertu beha daitezke. Bisita migrazio garaietan (udazkena eta udaberria) egitea gomendatzen da biziki.
Plaiaundiren sarreran dagoen Txingudi Ekoetxean
antolatzen dira ikasle-taldeentzako jarduerak, batez ere LHko 1go ziklotik (hori barne) gorakoentzat gomendagarriak. Padurak bisitatzeko 5 km inguruko bide sareaz gain, behatokiak eta dorreak aurkituko ditugu. Plaiaundi eta Jaitzubian burutzen diren jarduerez gain (“Plaiaundiko padura ezagutuz”, “Hegaztiei buruzko ikerketa-tailerrak”, “Jaitzubiako padura eta bere ingurua”), inguruko hainbat lekutako jarduerekin lotzeko aukera eskaintzen da (“Txingudin zehar ontziz”, “Domain d’Abbadiako
itsasertza”,…).


 
Itzuli
 
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408