Ingurugiro Heziketa Programa
Ingurugiro Heziketa Programa Iruñerriko Mankomunitateak eskualdeko ikastetxe, irakasle, ikasle, kolektibo eta gizabanakoei egiten dien eskaintza didaktikoa da. Programak giza baliabideak eta materialak eskaintzen dizkie zaborrak, uraren inguruko gaiak eta garraioa jorratu nahi duten guztiei. Horretarako Iruñerriko Mankomunitateak hurrengo zerbitzuak ditu:
• DOKUMENTAZIO ZENTROA: kontsulta eta mailegua.
• AHOLKULARITZA TEKNIKOA ETA DIDAKTIKOA:
irakasleei eta ikasleei zuzenduta.
• MATERIAL DIDAKTIKOEN DISEINUA,
KOORDINAZIOA ETA EDIZIOA.
• SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK ESKOLA
ESPARRUAN.
• IKASTETXEAN HONDAKINAK KUDEATZEKO
BALIABIDEAK: ikasgeletan papera birziklatu eta
berrerabiltzeko paperontziak eta erretiluak banatzea,
papera eta pilak biltzeko edukiontziak, gaikako bilketaren
eranskailuak, materia organikoaren konpost-ontzia,
eta abar.
• JARDUERA PROGRAMA: Mankomunitateak
kudeatutako instalazio eta espazioak bisitatzea, tailerrak.