Zumaiako Flysch ikusgarria eta kostaldeko ekosistemak ezagutzeko baliabidez beteriko zentroa.
Algorri ezagutza etxea Zumaiako ingurune natural ikusgarria ezagutarazteko azpiegitura moderno eta erakargarria da. Zumaiako naturak gauza bikain asko bildu ditu kostaldeko herri txiki eta polit honetan. Dudarik gabe bertako labarretako Flysch-a eta marearteko zabalgunea mundu guztian dira ezagunak, urtero bazter guztietako ikertzaileak erakartzen dituztelarik. Altxor geologiko honetan lurraren historiaren 50 milioi urte irakurri daitezke, ziklo klimatikoak eta dinosauroen desagerpena barne. Horrez gain, kantauriar kostaldeko ekosistemen museo txiki bat ere bada inguru hau: padurak, dunak, hondartzak, labarrak, artadia... Horregatik, natura errespetatu, ezagutu eta maitatu behar dela uste dugulako, inguru paregabe honetako sekretuak deskubritzeko unitate didaktiko eta irteera gidatuak prestatu ditugu, LHtik hasi eta unibertsitatera arte, adin bakoitzeko behar kurrikularrera egokituz. Etorri eta ezagutu Zumaiako Flysch-a eta kostalde zoragarri hau!