[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Madariaga Dorretxea

Gernikatik Bermeorako errepidea San Bartolome auzoa, 35 48350 - BUSTURIA

Telefonoa(k): 946 870 402

Posta elektronikoa: info@torremadariaga.org

Web gunea: www.torremadariaga.org

Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programarekin ikasleek ingurumena behatzen eta aztertzen ikasten dute hainbat jarduera didaktikoren bitartez. Era berean, Urdaibaiko inguruaz gozatu eta ingurumena nola hobetu ere lantzen dute. Hauek dira gure unitate didaktikoak:

Biodibertsitatearen hastapenak

Txikienei zuzendua dago, eta modu dibertigarrian biodibertsitate kontzeptura hurbil daitezen diseinatuta dago. Besteak beste, izaki bizidunak eta bizigabeak bereizten, habitat desberdinak ezagutzen eta natura baloratzen ikasiko dute.

Biodibertsitatea: Padura

Kantauri itsasoa eta Oka ibaiaren artean sortzen den Urdaibaiko padurara hurbilduko gara, bertako biodibertsitatea ezagutu, eskaintzen dizkigun onuraz jabetu eta bere kontserbazioaz sentsibilizatzeko.

Biodibertsitatea: kostalde harritsua eta hondartzak

Ekintza parte-hartzaileen bidez, gizakiak kostaldeaz egiten duen erabilera eta kostaldeak gizakiari eskaintzen dizkion onurak landuko ditugu. Horretarako, kostaldera hurbilduko gara bertako ekosistema desberdinak eta biodibertsitatea ezagutzeko.

Biodiberstitatea: denboran zeharreko bidaia

Egungo biodibertsitatea miloika urtetako eboluzioaren ondorioa da, eta gizakiak beti izan du bere beharra bizirauteko. Unitate didaktiko honetan, ikasleek iraganerako bidaia egingo dute, Santimamiņeko koba bisitatu eta historiaurreko gizakiaren bizimodua berreraikiz biodibertsitatearen garrantzi historikoaz jabetzeko.


 
Itzuli
 
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com