Urretxuko Aizpurunea kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua. Bi zati bereizten dira. Batean, mineralei dagokienez, 1.000 pieza inguru daude katalogatuta eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak. Bestean, bost kontinenteetatik jasotako fosilak daude, kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa horrek badu harkaitzei eskainitako sail berezi bat.
Bisita gidatua: bisita modu hori museoaz jabetzeko egokiena eta taldeentzat oso aproposa da (hamar lagun behar dira, gutxienez).
- Aldez aurretik hitzordua egin behar da.
- Ordutegia moldagarria da.
- Sarrera: 3 euro ikasleko.
- Iraupena: 90 minutu (moldagarria).