[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
KEZKEN TXOKOA
 
KEZKEN TXOKOA

Ziur baduzula dudaren bat, kezkaren bat, gertakari bitxiren bat... hauxe duzu halakoak plazaratzeko eta baita irakasleen arteko elkarrizketa sortzeko gunea, zuk nahi duzun gaiaren inguruan. Anima zaitez!

BIDALI ZURE KEZKA -->

KEZKAK

zalanztak - gorka ¦ 2008-04-29 10:53:52

Kaixo! Egia esan, ez nago ziur zalantza hau hemen galdetu behar dudan, baina badaezpada... Ingenieritza teknikoa ikasi dut, eta irakasle lanetan aritzeko zer eskatzen den, edo zer den beharrezkoa edo zer ez jakin nahiko nuke. CAPa beharrezkoa den edo ez...edo beste ikasketa batzuk burutu behar diren. Baten batek zerbait baleki edo informazioa non topatu dezakedan esan balu, eskertuko nioke. Besterik gabe, eskerrik asko. ONDO SEGI!

ERANTZUN HONI -->

zalantzak Saioa larruskain ¦ 2008-06-20 18:48:21

kaixo Gorka, Buruntzaldeako Ikaskuntzako Bitartekotza zerbitzutik idazten dizut; prestakuntzarako aholkularitza eta orientazio zerbitzua gara. Hik Hasiko web orria irakurtzen nengoela zure kezka ikusi eta lagundu nahiko zintuzket. Ingeniaritzako ikasketak izanda eta irakaslea izan nahi baduzu, EGA eta CAP egin beharko duzu. Horrek ez du esan nahi derrigorrezkoa denik. Eskola pribatu batzuetan ez baitute eskatzen, baina Hezkuntzan bai. Hori bai, arreta handiz ibili, CAP egiteko (irakaslanerako Egokitze Ikastaroa/Certificado de Aptitud Pedagógica), modu desberdinak baitaude. Ondorengo loturan zure kezka argitzeko informazioa duzu: http://www.hikhasi.com/artikulua/733 (Zerbitzuaren kontakturako:info@in-formatzen.com)

Pedagogian lizentziatua - Enara ¦ 2008-04-11 13:34:05

Kaixo! Pedagogían Lizentziatua naiz eta partzuergoan lan egin nahiko nuke (0-3). Haur hezkuntza titulua behar dut horretarako, baina nire galdera da: Ez al dago ikastaro edo homologaziorako inongo biderik? Zer egin behar dut konbalidazio antzeko bat lortzeko? Eskerrik asko eta ondo izan!

ERANTZUN HONI -->

herritartasuna - roman ¦ 2008-04-02 14:08:27

zapla emango it!

ERANTZUN HONI -->

Euskara eta gazteak - J.Elortegi ¦ 2008-01-09 17:04:26

Kaixo, euskara gazteen mundura ekartzeko egitasmorik inoiz egin den jakin gura dut. Beste era batera esanda, zelan egin dezakegu euskara gazteentzako erakargarri?

ERANTZUN HONI -->

J. Elortegiri Hik Hasi ¦ 2008-01-15 13:42:14

Kaixo! Badaude hainbat esperientzia eta ekarpen gaiaren inguruan. Badaude baita ere, hainbat elkarte horretan dabiltzanak ere, adibidez Ttakun edota Urtxintxa Gipuzkoa. Guri dagokigunez, aurreko bi ikasturtetan, aldizkarian "goza nazazu gehiago" atala izan dugu, eta hainbat adituk eman izan dituzte horren inguruko iradokizunak. (Adibidez, goian aipatutako elkarteetakoak). Bestalde, "Gazteak eta Euskara" liburua argitaratu genuen, baina hori 2000an izan zen. Ez dakit zerbaitetarako balioko dizun esandakoak, agur bero bat.

Haur egozentrista bai ala ez?! - Margari ¦ 2007-09-17 20:28:36

Kezka txiki bat daukat aspalditik.Magisteritza ikasketak amaiti berri ditut eta udan asteburutan etab. haurrekin aritzen naiz:zaintzaile bezala, begirale bezala...Hori dela eta adin oso ezberdinetako haurrekin estuki lan egiteko aukera izan dut. Badago kasu bat benetan despistatuta arrapatu nauena, eta eztakit nondik edo nora jo.Interneten begiratu dezaket edota liburuetara jo, baina eztakit nondik hasi! Lau-bost urteko haurra da eta umore aldaketa izugarriak izaten ditu (pozik, haserre...).Ez du besteekin jolasteko premiarik izaten, nahi duen jostailua hartu eta interesgarria iruditzan bazaio, ez du besteekin harremana izateko joerarik, nahiz eta hauek ondoan izan.Honekin ez dut esan nahi, ez denik besteekin jolasteko gai. Normala da jarrera mota hau bere adineko haur batengan?Egozentrismoan oso sartuta dagoelako izan daiteke?eta hala bada, zer egin daiteke honen aurrean?

ERANTZUN HONI -->

herritartasunaren hezkuntza (educación para la ciudadania) - Makelex Lizarraga ¦ 2007-09-06 13:22:20

Hain polemikoa den "Herritartasunerako Hezkuntza" irakasgaia eman behar dugu Nafarroan, Euskal Erkidegoan aurten oraindik eman behar ez denez argitaletxeek ez digute testu libururik bidali, hori dela eta euskeraz materialik sortzen ari ote den jakin nahi dut. Eskertuko nuke inork honen gainean informaziorik edukiko balu erantzutea.

ERANTZUN HONI -->

herritartasunaren hezkuntza (educación para la ciudadania) ROMAN ARTANO ¦ 2007-09-14 10:25:44

NI ERE EGOERA BERDINEAN NAGO, EZIN TOPATURIK IKASMATERIALIK EUSKARAZ. ESKERTUKOGENUKE NORBAITEK ARGITALPENIK BA OTE DEN ARGITUKO BALIGU

ZER IKASKETA MOTA ESKATZEN DA IKASTOLETAN - Eder Sola. ¦ 2007-08-18 19:52:53

Giza zientzietan lizentziaduna naiz, eta ikastola ezberdinetan jardun izan dut irakasle ordeko bezala (Lizarra Ikastola, San Fermin Ikastola, B.I.E....). Hala ere ikasketa hauekin ez daukat irakaskuntzan lan egiteko aukera handirik. Beste zerbait ikasi nahi dut irakasle bezala lan munduan aukera gehiago izateko, eta ez dakit zeri heldu: LHn aritzeko magisteritzaren bat egin ala Bigarren Hezkuntzan jarraitzeko espezialitateren bat egin edota Giza zientzetako ikasketak zerbaitekin konplementatu ... Mila esker mezua irakurtzeagatik, besterik gabe, agur térdi. Sopelan , abuztuaren 18an, zapatuan.

ERANTZUN HONI -->

ikasketak - ni ¦ 2007-07-29 17:26:24

Kaixo! Haur Hezkunzako magisteritza ikasi duen pertsona bat naiz eta zalantzatan nago pedagogia ikasten hasi edo ez. Nik garbi dut haur ehezkuntzan egin nahi dudala lan baina nire prestakuntzarako agian ez da gaixki etorriko. Horregatik, hemen azaltzen dut nire zalantza. Aditu dexente sartzen direnez bertan, nire zalantzari argibidea emateko aholkatzen diet.

ERANTZUN HONI -->

hausnarketa iturri Zuri ¦ 2007-10-23 13:44:29

Kaixo! Tira. Egia da pedagogiak puntuak emango dizkizula listetan sartzeko, baina horren gainetik zera uste dut. Azken finean bi urtetxo gehiago dira zure prestakuntzan, baina hausnartzeko oso baliagarriak dira. Nola hezi? zertarako hezi? Dena den, uste dut garrantzitsua dela praktikarekin ere kontaktua izatea, teoria eta praktika batera doazenean lortzen baita ezagutzak eraikitzea..Bestela gehiegi teorizatzen dugu eta benetan lanean jartzen garenean hori dena ahaztu.. Tira, badakit zaila dela lana eta ikasketak uztartzea, baina tira, hezkuntza ez formala ere hor dago, edo hezkuntza formalean ordezkapenak egiteko aukera... ez dakit, baina pentsatu ezazu eta animo!

ikasketak Zeu ¦ 2007-09-18 17:46:14

zergatik ez biak? Matrikulatu Pedagogian eta Hezkuntza Ordezkaritzako ordezkoen zerrendetan izena eman. Era horretan, Haur Hezkuntzan puntuak eta praktika bilduz, pedagogia ere atera dezakezu!

Historia eta literatur nobelak. - Marije ¦ 2007-06-26 12:15:18

Historiako irakaslea naiz DBHn. Gaztetxoak historia ikasteko eta bide batez irakurzaletasuna bultzatzeko praktikoa iruditzen zait nobela historikoak erabilttzea. Zeintzuk gomendatzen dizkidazue?..

ERANTZUN HONI -->

liburuak zeu ¦ 2007-09-18 17:53:47

Ziur ezgutzen dituzula, baina tira... Toti Martinez de Lezeak Euskal Herriko historian oinarritutako nobela batzuk baditu gazteentzako. Nik bi ezagutzen ditut baina ziur gehiago izango dituela: "El mensajero del Rey" eta "Antxo III Nagusia" Bestalde, aspladian Eginek ateratako Gabairen komikiak ere politak izan daitezke DBHko gazteentzat.

Arbela digitala - Igotz Mendieta ¦ 2007-06-25 15:51:55

Kaixo. Arbela digitalaren berri izan nahi nuke. Irakaslearen azalpenak indartzeaz gain, zein erabilera gehiago ditu? proposamenik, ideiarik...?

ERANTZUN HONI -->

Arbela Dori Ricarte ¦ 2007-10-21 18:49:05

Arbel digitalarekin irakasleak zein ikasleak azalpenak emateaz gain, bisita birtualak eginn daitezke, koreografiak egin, antzerkietarako paisaiak prestatu, Haur Hezkuntzan errutinak, plastikan ere...

 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408