| Zotz egiteko, soka saltoan, hatz jokoan, ziburutakoak, urtebetetzekoak, gaileta eta aulkien jokotan, ezkutaketan, igerkizunetan, txingotan, korroan...jolasteko apropos sortutako edo moldatutako 23 euskal abesti tartekatzen dira Pirritx, Porrotx eta haurrak jolasteko elkartzen diren pasadizoan. Abestien hitzen eta jolasen azalpenen gehigarria du.
|