| Norentzat
Edozein mailatako irakasleentzat.
Helburuak eta ezaugarriak
Aspaldi honetan web 2.0 izenpean interneten gertatzen ari diren aldaketen berri jasotzen ari gara hedabideetan. Kontzeptu honen definizioa ikuspegi askotatik enfoka daitekeen arren, ikastaro honetan irakaskuntzari begira web 2.0 delakoak lekarkeenaren inguruko azterketa egingo dugu, mugimendu berri honen buruan blogak kokatuko genituzkeelarik.
Blogak sortu, erabili, kudeatu eta edukiaz hornitzen ikastea litzateke ikastaro honen helburuetako bat; bestea, eta agian garrantzitsuena, gure eguneroko jardunean tresna horien aplikazio desberdinak aztertu eta gogoeta egitea.
Uztailak 4, asteartea
- Zer da web 2.0. Zer eragin du mugimendu berri honek irakaskuntzan?
- Edukien sindikazioa. RSS jarioak eta Bloglines
- Blog bilatzaileak. Technorati.
- Folksonomiak. Del.icio.us
- Blogak. Zer dira.
- Blogak sortzeko aplikazio desberdinak azaldu.
- Blog bat sortu eta kudeatu.
- Artikuluak argitaratu.
Uztailak 5, astezkena
- Blogak multimedia gisa (I)
- Testua: hizkuntza idatziaren lanketa. Adibideak.
- Irudi eta argazkiak: sormena, komunikazio ez-berbala... Adibideak.
* Argazkiak kudeatzeko sistemak. Flickr
- Audioak: ahozkotasunaren lanketa, hizkuntza ezberdinen lanketaÉ Adibideak.
* Podcast-ak. Odeo.
- Bideoak: sormena, gorputz adierazpena. Adibideak.
* Bideoak kudeatzeko sistemak. YouTube.
- Etiketak: informazio esanguratsua eskaini eta jaso.
* Etiketak gehitzeko sistemak aztertu
- HTML fitxategiak: bestelako edukiak.
Uztailak 6, osteguna
- Blogak tresna didaktiko gisa. Ezaugarriak.
- Tresna kolaboratiboak: Writely, vyew eta Wikiak.
- Gure ikastolako esperientziaren berri eman.
- Norberak lekarkeena.
Beharrezko materiala eta baldintzak
- Korreo kontu erabilgarri bat edukitzea beharrezkoa da
|