[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Literaturatik zinemara: Lolita mitoaren bilakaera patriarkala
Irakaslea: * Katixa AGIRRE. EHUko Publizitate irakaslea. * Xabier MENDIGUREN ELIZEGI. Idazlea.
Edukiak

Uztailak 4, 5 eta 6

9:00-14:00

Nor da Lolita? Ume mukizu, neskato erakargarri, neurri txikiko femme fatale bat?

Hori guztia eta gehiago. Lolita mito moderno bat da. Bere jaiotze data: 1955. Bere aita: Vladimir Nabokov idazle errusiar-amerikarra.

1955ean jaio bada, zahartzen hasia zaigu Lolita? Inolaz ere ez. Lolita beti da gazte eta erakargarri (gizarte-mitoen abantaila). Beraz, ez da aldatu berrogeita hamar urte hauetan? Aldatu da, bai. Asko gainera. Masa-kulturak bere egin duenetik, izugarrizko transformazioak jasan ditu neskatxak (gizarte-mitoen desabantaila).

Lolita ez da gaur adin ertaineko gizon batek bahitu eta bortxatutako neska. Lolita gaur egun neska erakargarri bezain perbertsoa dugu, gizonaren patua betiko okertzeko boterearen jabe dena, gainera.

Birritan egokitu da Lolita zinemara. Honek, noski, areagotu egin du bere eraldaketa. Adaptazioak beti moldaketa dakarrela onartuz ere, zergatik ageri zaigu bi bertsio hauetan Lolita maltzur bat eta ez eleberriko neskato babesgabea? Lolitak zineman jasan duen transformazioa naturala ote? Ala ideologia zehatz baten emaitza?

Lolita mitoaz mintzatuko gara, beraz, liburuaren bi zine-adaptazioak ikusiz (Lolita, Stanley Kubrick, 1962 eta Lolita, Adrian Lyne, 1997) eta Nabokoven maisulanaren hainbat pasarte irakurriz. Nola aldatu da Lolitaren ideia eta zergatik? izango da galdera nagusia.

Era berean, ez dugu ahaztu Nabokov-en garai berean eta antzeko gaiarekin euskaraz idatzi zen eleberria: Haur besoetakoa, Jon Mirandek 1959an sortua eta hamaika urte pasa arte argitaratu ezin izan zena, zentsura eta aurreiritziak zirela-eta.

Honen harira, gai orokorragoen hausnarketa bultzatuko da. Zer gertatzen da pertsonaia literarioekin zinemara pasatzen direnean? Nolako tratamendua jasaten dute gaur egun pertsonaia femeninoek herri-kulturan? Zergatik dago hain zabalduta emakume-errudun eta gizon-biktimaren ideia? Hedabideak, eta bereziki zinema, mito sortzaile dira ala gizarte fantasien isla hutsa?

IGO
 
© 2005