|
|
| |
|
<< Topaketara itzuli |
Birziklatuz sortu |
|
Irakaslea: *Amaia ZINKUNEGI. Arte Ederretan lizentziatua. *Ines GEREKA. Biologian lizentziatua. |
|
|
| Edukiak |
| Uztailak 4, 5 eta 6
9:00-14:00
Norentzat
Hezkuntza eta aisialdi arloko irakasle, begirale eta elkarteentzat eta gai honi buruzko interesa duten guztientzat.
Helburuak
- Haurtzarotik birziklaia modu praktikoan landuz, inguruneaz gehiago jabetzea.
- Gaur egun bizi dugun "erosi eta bota" kultura kontsumatzaile honetaz hausnartzea.
- Botatzen ditugun objektuei erabilera berri bat emanez, bere balioaz ohartzea.
- Birziklatzean diseinu berriak sortu eta sormen trebetasuna sustatzea.
- Birziklatzean sortzen diren arazo tekniko zein estetikoei aurre eginez, plastika "kontzeptua" sakontzea.
- Zabor artean, esperimentazio eta jolasen bidez irudimena lantzea.
Edukiak
Bolumena landu:
- Maskarak.
- Txotxongiloak.
- Pertsonaiak.
- Objektuak (lanparak, mugikorrak, markoak...).
Metodologia
- Ikastaroa erabat praktikoa izango da. Modu
horretara, sortzen ari garenaren arabera, materialen baliabide plastikoaz ohartuko gara eta hainbat teknika ikusiko ditugu.
- Esperimentazioa izango da ikastaroaren oinarria.
- Haurrek egindako zenbait lanen irudiak ikusi
eta gure esperientziak kontatuko ditugu.
Erabiliko den materiala
Zaborretara botatzen ditugun...
- egunkari zaharrak
- opari paperak
- plastikozko poltsak
- kartoiak: kaxak, komuneko paperarena...
- plastikozko zenbait ontzi: lixiba, xanpu, jogurt...
- latak, txapak
- kortxoak
- arropa zaharrak
- sokak
|
|
|
|
|
| IGO |
|
|